2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Zigako 5. poligonoko 52. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2014ko otsailaren 27an egin osoko bilkura arruntean, 11. puntuan, hasiera batez onetsi zuen Zigako 5. poligonoko 52. lurzatiaren xehetasun azterlana, Jose María Magirena Ariztiak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, betiere bidezko bada.
Elizondon (Baztan), 2014ko otsailaren 27an.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.
Iragarkiaren kodea: L1403756