2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Aldaketa puntual xehakatua Baztango Udal Planean. Behin betiko onespena
Baztango Udalak, 2014ko otsailaren 27an egindako osoko bilkuran, 13. puntuan, erabaki zuen:
“Baztango Udal Planeko aldaketa puntualari (antolamendu xehakatuko determinazioen gainekoari), V. Sektoreko Plan Bereziari dagokionari eta Elena Ramírez Michelena andreak sustatutakoari, behin betiko onespena ematea.
Behin betiko onespen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta hirigintzako dokumentuaren ale bat, behar bezala diligentziaturik, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea.
Erabaki hau interesdunei helaraztea, jakinaren gainean egoteko eta dagozkion ondorioetarako.”
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, egungo legerian xedatuari jarraikiz.
Elizondon, Baztanen, 2014ko otsailaren 27an.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.
Iragarkiaren kodea: L1403728