2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Udalaren zerbitzuko langileendako 2014ko lan egutegia
eta epeak kontatzeko egun baliogabeen egutegia
Baztango Udalak, 2014ko otsailaren 27an egin osoko bilkura arruntean, 4. puntuan erabaki zuen:
Ikusirik uztailaren 23ko 341/2013 Ebazpena, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2014ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.
Ikusirik abenduaren 20ko 267/2013 Foru Agindua, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, 2014ko lan egutegia onesten duena.
Baztango Udalaren Osoko Bilkurak erabaki du:
Lehenbizikoa.–Onestea Baztango Udalaren zerbitzuko langileen 2014. urteko aste barneko jaiegunen lan egutegia, honako hau izanen baita:
Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
Martxoaren 19a: San Jose eguna.
Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.
Apirilaren 18a: Ortziral Santua.
Apirilaren 21a: Pazko biharamuna.
Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
Uztailaren 25a: Elizondoko Santioak.
Abuztuaren 15a: Andre María eguna.
Urriaren 24a: Baztango besta eguna, urriko feria.
Azaroaren 1a: Omiasaindu eguna.
Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabier, Nafarroaren eguna.
Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.
Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2014. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.
Bigarrena.–Baztango Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela banatuko da:
1. Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu izanen da. Ordutegiaren zati finkoa, eta beraz, nahitaez bertan egotekoa 9:00etatik 14:30 arte izanen da; gainerako 110 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 7:30etik 9:00ak arte eta 14:30etik 16:20 arte.
2. Artikulu honetan ezarritako urteko lanorduen banaketa doitzeko, aitzineko atalak ezarritako lanaldia duten langileek murrizketa hauek izanen dituzte:
a) Uztailaren 24a: Elizondoko Santioak, ordutegi finkoa 7:40tik 12:00etara.
b) Abenduaren 24a eta 31: ordutegi finkoa 7:30etik 13:00etara.
3. Artikulu honetako aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ez eta ordu konpentsazioren bat (txandakako lana, gauekoa etab.) dutenei ere, horiek lan egutegi berezia izanen baitute.
Halakoetan, urteko lanorduen kopurua banatzeko orokorrean ezarri ez bezalako sistema baitute, lan egutegi berezi horrek, betiere lanaldiaren urteko kopurua errespetatuz, indarrean dagoen sistemari kontuko dio bai eguneko lanaldiaren edo txanden iraupenari dagokionez, bai urteko lanorduak asteko egunetan banatzeko kasu bakoitzean erabiltzen den moduari dagokionez; horrek guztiak ez du ukatzen bertze ordutegi batzuk edo urteko lanorduak banatzeko bertzelako sistemak ezartzeko aukera, zerbitzuaren beharrek halakorik komenigarri egiten badute.
Hirugarrena.–Baztango Udaleko Erregistro Orokorra 9:00etatik 14:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera, lanegunetan.
Laugarrena.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udaletxeko iragarki oholean paratzea.
Borzgarrena.–Akordio hau Udaleko langileei igortzea.
Baztanen, 2014ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Garbiñe Elizegi Narbarte.
Iragarkiaren kodea: L1403719