53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Jarduera sailkaturako lizentzia eskaeraren iragarkia

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez hura garatzeko onetsitako Erregelamenduan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Juan Pío Magaña Ruiz. Jarduera: ardoa biltegiratzeko eraikin berria. Tokia: 2. poligonoko 111. lurzatia, Barillasko Arrabal karrika, 8 (Las Cabezadas alderdia).

Barillasen, 2014ko martxoaren 12an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1403786