53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

42E/2014 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, enplegurako 2014ko diru-laguntza publikoen deialdia onesten duena enplegurako Lanbide Heziketaren azpisistemaren esparruan, batez ere langabeei eta Gazteen Bermearen kolektiboari zuzenduta.

Martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuaren bidez (87. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 11koa) enplegurako lanbide prestakuntzako azpisistema arautzen da. Errege dekretu horretan eskaintzako prestakuntza biltzen da, alegia, langile guztiei (direla landunak, direla langabeak) lan merkatuaren beharrekin bat datorren prestakuntza ematea xede duena, enpresen lehiakortasunaren betebeharrak betetzen dituena eta, horrekin batera, langileen lanbide sustapena eta garapen pertsonala lortzeko nahiak asetzen dituena, lanbideetan modu kualifikatuan aritzeko eta lana aurkitzeko gaitasunak emanez.

Abuztuaren 2ko ESS/1726/2012 Aginduak aldatutako martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren bidez, martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretua garatzen da. Errege dekretu horren bidez enplegurako lanbide heziketako azpisistema arautzen da, eskaintzaren araberako prestakuntzaren arloan, eta haiek finantzatzeko diru-laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzen ditu.

Agindu horrek arautzen dituen eskaintzako prestakuntzaren modalitateetan, batez ere langabeentzako prestakuntza jarduerak biltzen dira, horien bidez lanbide jardueran modu kualifikatuan aritzeko eta lana aurkitzeko gaitasunak lor ditzaten. Horretarako, lan munduan sartzeko prestakuntza ibilbide integratuak sustatuko dira.

Abuztuaren 2ko ESS/1726/2012 Aginduak aldatutako martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan ezarritakoarekin bat, batez ere langabeentzako diren prestakuntza jarduerak finantzatzeko diru-laguntza publikoak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, deialdi publikoa eginez.

Testuak, gainera, praktika profesional ez-laboralak arautzen ditu, barnean dela lantokietako prestakuntza praktikoaren modulua, profesionaltasunaren ziurtagiriei dagokiena.

Bestalde, 2013ko otsailaren 7ko eta 8ko Europako Kontseiluak, gazteen egoera latza eskualde jakin batzuetan aitortuta, gazteen enplegurako ekimen bat proposatu zuen, gazteen langabezia %25etik gorakoa duten Europako eskualdeen onurarako.

Gazteen Bermeak helburu du 25 urtetik beherakoek lan eskaintza ona, etengabeko hezkuntza, ikastun gisako prestakuntza edo praktikaldia jasotzea lau hilabeteko epean, hezkuntza formala bukatu edo lanik gabe gelditzen direnetik aurrera.

Horrenbestez, deialdi honetan zenbait ikastaro aurkezten dira III. eranskinean Gazteen Bermekotzat joak eta berariaz aipatutako kolektiboari zuzenduak.

Horiek horrela, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak batez ere langabeentzako 2014rako diru-laguntza publikoen deialdi hau onetsi du, enplegurako lanbide heziketaren azpisistemaren esparruan, batez ere langabeei eta Gazteen Bermearen kolektiboari zuzenduta.

Horrenbestez, azaldutakoarekin bat eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren 13. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz (martxoaren 20ko 19/2013 Foru Dekretuak aldatu zuen foru dekretu hori),

EBATZI DUT:

1. 2014rako diru-laguntzak emateko deialdia onestea, batez ere langabeentzat diren prestakuntza ekintzak finantzatzeko, Nafarroako Foru Komunitatean, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan aurreikusitakoa garatuz (abuztuaren 2ko ESS/1726/2012 Aginduak aldatua).

2. Deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Oinarri horiek ebazpen honen I. eranskinean ageri dira.

3. 3.071.729,44 euroko gastua baimentzea, 2014ko gastuen aurrekontuko “Enplegurako lanbide prestakuntza, langabeentzat batez ere” izeneko G/170002/15200/4709/242103 kontu-sailaren kargura, betiere kreditua badago. Honela banatuko da:

–2.583.600 euro, II. eta III. eranskinetako prestakuntza ekintzak finantzatzeko.

–488.129,44 euro, bekak eta laguntzak finantzatzeko.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2014ko otsailaren 28an.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Isabel García Malo.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1.–Xedea eta aplikazio eremua.

1.1.–Ebazpen honen xedea da diru-laguntzak emateko 2014rako deialdia onestea, eskaintzako prestakuntza ekintzak finantzatzeko, presentzialak eta batez ere langabeei eta Gazteen Bermearen kolektiboari zuzenduak, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan ezarritako oinarri arautzaileak aplikatuz (abuztuaren 2ko ESS/1726/2012 Aginduak aldatua). Agindu hori enplegurako lanbide prestakuntzako azpisistema arautzen duen martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretua garatzeko eman zen.

1.2.–Aplikaziorako lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea izanen da. Prestakuntza ekintzak, haiei lotutako balio erantsiko jarduketak barne, 2014ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartean eginen dira.

1.3.–Deialdi honetako II. eta III. eranskinetan zerrendatutako prestakuntza ekintzak lagunduko dira diruz.

2.–Diru-laguntzen helburua eta emateko baldintzak eta printzipioak.

2.1.–Deialdi honen bidez emanen diren diru-laguntzen helburua da prestakuntza ekintzak, batez ere langabeei eta Gazteen Bermearen kolektiboari zuzenduak, finantzatzea, horiei lan merkatuko beharrekin bat datorren prestakuntza emateko, kontuan hartuz enpresen produktibitate eta lehiakortasunaren ondoriozko eskaerak eta langileek lanbidean aurreratzeko eta garapen pertsonala lortzeko dituzten asmoak.

2.2.–Prestakuntza jardueren helburua prestakuntza ematea da, lanbideetan modu kualifikatuan aritzeko eta lan merkatuan sartzeko gaitasunak lortzeko. Horretarako, lan munduan sartzeko prestakuntza ibilbide pertsonalizatuak sustatuko dira eta, horietan, orientazioko jarduerak eta praktika profesional ez-laboralak ere sartuko dira.

2.3.–Diruz laguntzen den jarduera eskaeran ezarri bezala burutu beharko da, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak onetsi eta onartzen dituen aldaketekin, halakorik bada, betiere beste inoren eskubideei kalte egin gabe.

2.4.–Diru-laguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, deialdi baten bidez, objektibotasun, berdintasun, gardentasun eta publizitate irizpideak aintzat hartuz.

3.–Ekintzak finantzatzeko aurrekontua.

2014rako aurreikusitako ekintzak kontu-sail honen kargura finantzatuko dira: Enplegu plana. Enplegurako lanbide prestakuntza, langabetuentzat batez ere. 2014ko Gastuen Aurrekontuan G/170002/15200/4709/242103 zenbakia du.

4.–Entitate onuradunak.

4.1.–Oinarriotan arautzen diren diru-laguntzen onuradunak honako hauek izan daitezke: enpresaburuen erakundeak, sindikatuak eta martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuaren 9.1 artikuluan aurreikusitako zentro eta entitateak, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 3. artikuluan bildutako baldintzekin bat.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean, entitate horiek inskribatuta egon behar dute, eta hala balegokio, baimenduta ere bai, prestakuntza zentro eta entitateen Estatuko erregistroan kasuan kasuko prestakuntza espezialitatea irakasteko, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

4.2.–Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatutako egoeraren batean dauden pertsonak edo entitateak ezin izanen dira onuradun izan.

5.–Ekintzak egitea.

5.1.–Deialdi honetan araututako prestakuntza jarduerei aplikatuko zaie martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 17. artikuluaren 3., 4., 5., 6. eta 7. idatz-zatietan ezarritakoa, hurrengo paragrafoan xedatutakoa galarazi gabe.

5.2.–Onuradunak zuzenean gauzatuko ditu ekintza horiek. Onuraduna prestakuntza zentro edo entitate bat izanen da, estatutuetan bere eskumenen barruan prestakuntzaren garapena aintzat hartzen duena, eta ezin izanen du hirugarrenekin azpikontratatu. Ondorio horietarako, onuradunak diruz lagundutako prestakuntza emateko irakasleei egiten dien kontratazioa ez da azpikontrataziotzat hartuko.

6.–Prestakuntza ekintzetan parte hartzen dutenak.

6.1.–Honako hauek har dezakete parte deialdi honetan batez ere langabeentzat aurreikusitako prestakuntza ekintzetan (II. eranskina):

a) Lehentasunez, eta gutxienez prestakuntza jarduera bakoitzean parte-hartzaile guztien %60 izanez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden langabeek. Eskaera eginda, langabeak martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan (abuztuaren 2ko ESS/1726/2012 Aginduak aldatua) ezarri eta oinarri hauetan biltzen diren beka eta laguntzen onuradunak izaten ahalko dira. Zuzenean emanen dira, martxoaren 24ko 357/2006 Errege Dekretuan ezarritako prozedurari jarraituz.

b) Lehentasunik gabe, eta gehienez prestakuntza jarduera bakoitzean parte-hartzaile guztien %40 izanez, lana duten pertsonek.

Administrazio Publikoen zerbitzuko langileek ezin izanen dute ekintza horietan parte hartu.

Langileak prestakuntzaren hasieran zein lan egoeratan dauden, horren arabera joko da langileak lanean ari diren edo lanik gabe dauden. Langabetzat jotzeko, langileek, gainera, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon beharko dute.

6.2.–Prestakuntzaren hartzaileek eredu ofiziala erabiliz beteko dute eskabidea, eta lan agentzietan edo prestakuntza ematen duten zentroetan aurkezten ahalko dute. Kasu horretan, prestakuntza zentroek eskabideak lan agentziei emanen dizkiete, erregistra eta egiazta ditzaten eta, bidezkoa bada, lehen hautaketa egin dezaten. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegu Atarian ere ematen ahalko da izena. Ikastaroen eskatzaileek, lan agentziek haien ikasketa mailari buruzko informaziorik ez badute, eskatutako betebeharra frogatzen duen titulua edo ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

6.3.–Prestakuntza ekintzak 15 laguneko taldeentzat dira, salbu ikasle kopuru handiagoak onesten diren kasuetan, oinarri hauetan zehaztutakoaren arabera.

Sartzeko baldintzak betetzen dituzten eskaeren kopuruak gainditzen duenean talde baterako ezarritako ikasle kopurua, hautapen prozesu bat eginen da. Horretarako, dagokion lan agentziak hasiera bateko hautaketa bat eginen du, irizpide eta lehentasun hauei jarraituz:

A.–Profesionaltasunaren ziurtagirirako ikastaroetan, ziurtagiri horretako prestakuntza moduluren bat egiaztatuta dutenek izanen dute lehentasuna. Ziurtagiri horretako prestakuntza modulu gehiago egiaztaturik dauzkatenek lehentasuna izanen dute gutxiago dauzkatenen aldean. 2. eta 3. mailetako ziurtagirietarako ikastaroak egiten direnean, egiaztatutako moduluak soilik hartuko dira kontuan eskatzen den ikastaroa osatzen dutenez bestelakoak badira. Edonola ere, langabeen eta lana dutenen arteko parte-hartzearen portzentajea errespetatu beharko da.

B.–Langabeek lehentasuna izanen dute landunen aldean, deialdian finkatzen diren ehunekoetan behintzat.

C.–Aurreko puntuak gorabehera, pertsona hauek ere izanen dute lehentasuna, ondoren zehazten den hurrenkeraren arabera:

C.1.–Prestakuntza prozesuaren ondoren kontratatuak izateko konpromisoa frogatzen dutenek.

C.2.–Justifikazio txosten arrazoituaren bidez, enplegu agentzietako orientazio zerbitzuek bideratzen dituztenek, bai eta enpleguko zentro integralek eta orientazio arloan Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean ari diren entitateek bideratzen dituztenek ere.

C.3.–Ikastaro bakoitzean lehentasunerako betebeharra betetzen dutela frogatzen dutenek, bai eta lan esperientziagatik edo bestelako arrazoiengatik ikastaroaren ezaugarrietarako egokitasuna frogatzen duten eskatzaileek ere.

C.4.–Aurre-aurreko seihilekoan ikastarorik egin ez duten pertsonei ere lehentasuna emanen zaie.

D.–Irizpide hauek erabili ondoren eskatzaile batzuk berdinduta geratuz gero, TAS 718/2008 Aginduaren 6. artikulua betez, talde hauei emanen zaie lehentasuna: emakumeei, desgaitasunen bat dutenei eta kualifikazio apaleko pertsonei.

Kasuan kasuko enplegu agentziak hautaketa bat eginen du aurretik, prestakuntza zentroari igorriko zaiona. Prestakuntza zentroak behin betikotzat onartuko du aurreko hautaketa hori, edo, bestela, behin betiko hautaketa eginen du, aurreko hautaketa hori oinarri izanda.

Prestakuntza zentroak asmoa baldin badu behin betiko hautaketa hori egiteko, azaldu eta zehaztu beharko du, sakonki, zer irizpide erabiliko dituen, eskaerarekin batera doan proposamenean. NEZak irizpide horien berri emanen du ikastaroaren zabalkunde fitxetan. Hautaketa egin ondoan, zentroak Nafarroako Enplegu Zerbitzuari emanen dizkio horren emaitzak, eskaeran proposatutako irizpideen aplikazioarekin bat eginen dutenak.

6.4.–Ikasleek prestakuntza ekintzetara joan behar dute, eta haiek aprobetxatu. Honako hauek dira baztertuta gelditzeko arrazoiak:

a) Arrazoitu gabeko hiru hutsegite baino gehiago hilabete batean.

b) Prestakuntza ekintza ez aprobetxatzea.

c) Prestakuntza ekintzaren garapen arrunta trabatzea.

d) Begirune edo adeitasun falta irakasleekiko, ikaskideekiko edo prestakuntza ematen duen entitate edo zentroko langileekiko.

e) Prestakuntza ematen duen entitate edo zentroko instalazioak eta ekipamenduak behar bezala ez erabiltzea.

f) Nafarroako Enplegu Zerbitzuak beste arrazoi batzuk aurreikus ditzake bazterketarako, onuradunarekin batera.

6.5.–Gazteen Bermearen ekintzetan parte hartzen dutenei (III. eranskina) aurretik adierazitakoa aplikatuko zaie, baina langabeak izanen dira, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa inskribatuak, hezkuntza edo prestakuntza jasotzen ez dutenak eta 25 urtetik beherakoak prestakuntzaren ekintzaren lehendabiziko egunean.

7.–Bekak eta laguntzak.

7.1.–Prestakuntza ekintzetako parte-hartzaileek ondoren aipatzen diren beka eta/edo laguntzak hartzen ahalko dituzte, horietariko bakoitzerako betebeharrak betetzen badituzte. Prestakuntza zentroek ebazpenak emateko prozesuak kudeatzen laguntzen ahalko dute. Langabeek baizik ezin izanen dituzte hartu aipatzen diren beka eta laguntza guztiak, inola ere ez landunek. Langabetzat edo landuntzat jotzeko, prestakuntza jarduera hasten den eguneko edo, ikastaroa hasi ondorengoa bada, parte-hartzailea ikastaroan sartzen den eguneko egoera hartuko da aintzakotzat.

Bekak edo laguntzak eskuratzeko eskubidea galduko da, prestakuntza ekintza bakoitzean hilean justifikaziorik gabe hirutan baino gehiagotan huts eginez gero. Dena dela, ikasleak ez du eskubiderik izanen prestakuntza ekintzara agertu ez den egunei dagokien laguntza edo beka jasotzeko.

Langabeek laguntza edo beka eskatu behar dute eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu, hilabeteko epean prestakuntza ekintza hasten denetik aurrera, edo, hark hilabete bat baino gutxiago irauten badu, prestakuntza ekintza hori bukatu aurretik.

Hiru hilabete baino gehiago irauten duten prestakuntza ekintzen kasuan, tarteko bidalketa bat egin daiteke, eskabidearekin eta prestakuntzara bertaratu izanaren frogagiriekin eta eskatutako beka edo laguntzari buruzko dokumentazioarekin, epe horri dagozkionak.

Ondoren zehazten dira bekak eta laguntzak:

–Desgaitasuna dutenentzako beka.

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzat, betiere Estatuko edo autonomia erkidegoko erakundeak egiaztaturik. Horretarako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari agiri horren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko zaio. Jarduerara joaten diren egun bakoitzeko 9 euro kobratuko dituzte. Pertsona batek egun berean Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatutako programetako bi kurtsotan edo gehiagotan parte hartzen badu, bakarrik haietako baten arabera kobratuko du beka hau.

–Garraiorako laguntza.

  • Prestakuntza ekintzara joaten diren langabeek eskubidea izanen dute garraio publikorako laguntza izateko. Parte-hartzailearen helbidea ezartzerakoan, aurkezten diren agirietan diferentziarik badago, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ikastaroa hasi edo parte-hartzailea sartzen deneko egunean lan agentziako datu basean ageri dena hartuko du helbidetzat.
  • Prestakuntzara joateko hiri-garraio publikoaren sarea erabiltzen badute, bertaratzen diren egun bakoitzeko gehienez ere 1,5 euroko laguntza jasotzeko eskubidea izanen dute.
  • Beharrezkoa balitz hiriarteko garraio publikoa erabiltzea, bertaratzen diren egun bakoitzeko gehienez ere 15 euroko laguntza jasotzeko eskubidea izanen dute. Hiriarteko lekualdaketan garraio publikoa erabili beharrak eragindako benetako gastua, garraio txartelen bitartez frogatuko da.
  • Ikaslearen helbidetik zentrorako joan-etorrirako garraiobide publikorik ez badago, edo garraiobide horrek ordutegi erregular bat ez badu prestakuntza ekintzarako egokia, norberaren ibilgailua erabili beharraren ondoriozko laguntzarako eskubidea izan daiteke. Gorabehera hori laguntzaren ordainketan eskudun den organoak aztertu beharko du.
  • Norberaren ibilgailua erabili beharraren ondoriozko laguntza kilometroko 0,19 eurokoa izanen da, bertaratze egun bakoitzeko 15 euroko mugarekin.

–Mantenurako laguntza.

Goizez eta arratsaldez garatzen diren jardueretan parte hartzen duten langabeek hartzen ahalko dute laguntza hau, baldin eta horixe bada ikastaroaren ohiko ordutegia (eta ez salbuespenezkoa) eta bizilekua ikastaroa ematen deneko herritik 20 km baino gehiagora badute. Laguntza horren zenbatekoa 12 eurokoa izanen da ikastaroko egun bakoitzeko.

–Ostaturako eta mantenurako laguntza.

Laguntza horretarako eskubidea izanen da, garraio sarea dela-eta joan-etorriak klaseak hasi aurretik eta bukatu ondoren egunero egin ezin direnean eta langabearen bizilekua ikastaroa ematen den herritik 120 km baino gehiagora dagoenean. Betiere, gorabehera hori Nafarroako Enplegu Zerbitzuko organo kudeatzaileak hartu beharko du aintzakotzat. Gehienez ere 60 euro hartzen ahalko da egunean. Horretarako, behar den moduan eta epean, alokairuaren edo ostatuaren faktura edo beste edozein frogagiri aurkeztu beharko da. Gainera, langabeak hasierako eta bukaerako joan-etorrien zenbatekoa kobratzen ahalko du, gehienez ere 15 euro, biak baturik.

–Lana eta familiako eginkizunak bateratzeko laguntza.

6 urtetik beherako haurrak edo 2. mailarainoko mendekotasuna duen ahaideren bat dituzten langabeek hartzen ahalko dute laguntza hau, betiere horiek onuradunarekin bizi badira, eta prestakuntza jarduera hastean betebehar hauek betetzen badituzte:

  • Lan eskaintza egokiei uko egin ez izana.
  • Lanbide sustapena, prestakuntza edo birmoldaketako jardueretan parte hartzeari uko egin ez izana, langabezia-sorospena edo kotizaziopeko prestazioa agortzen denetik hilabeteko epean.
  • IPREM-Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoaren %75etik gorako errentarik ez izatea. Ulertuko da betebehar hori betetzen dela familia-unitatea osatzen duten kide guztien errenten baturak, kideen kopuruarekin zatiturik, IPREMen %75 gainditzen ez duenean, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 27. artikuluarekin bat.

Laguntza horren zenbatekoa eguneko IPREMaren %75ekoa izanen da, ikastarora ikaslea bertaratzen den egun bakoitzeko.

Laguntza honen ondorioetarako, langabeak ondoko dokumentazioa Nafarroako Enplegu Zerbitzuari aurkeztu beharko dio, dagokionean eskatzen ahal zaionaz aparte: familia liburuaren kopia konpultsatua; kasuan kasuko senidearen mendekotasun ziurtagiria, hala balegokio; bizikidetzaren ziurtagiria; familia unitatea osatzen duten guztien diru-sarreren ziurtagiria; erantzukizuneko aitorpena edo zinpeko aitorpena, bestelako laguntzarik edo diru-sarrerarik ez duela jasotzen frogatzeko.

7.2.–Deialdi honetan aipatzen diren prestakuntza jardueretan parte hartzen dutenentzat, diru-laguntzen onuradunak diren entitateek asegurua izanen dute jardueren ondoriozko arriskuari dagokionez, frankiziarik gabeko poliza bat kontratatuz edo, horrelakorik izan ezean, berme gutun bat, estaldura hau izanen duena, gutxienez: laguntza medikoa, farmazeutikoa eta ospitalekoa, zenbateko mugatugabea, ikastaroaren orduetan gertatutako edozein istriputarako; horren barnean, bisitak egiteko irteera baimenduak eta parte-hartzailea bere ohiko bizilekutik ikastaroa ematen deneko tokira joateko behar den denbora (edozein garraiobidetan). Gutxieneko kalte-ordaina 36.000 eurokoa izanen da heriotzagatik eta 72.000 eurokoa baliaezintasun iraunkorragatik, baldin eta egoera horiek ikastaroan, bisitetan eta irteeretan eta in itinere joan-etorrietan sortzen badira.

8.–Lanetik kanpoko praktika profesionalak.

Deialdi honetan aipatzen diren prestakuntza jardueretan parte hartzen duten pertsonek lanetik kanpoko praktika profesionalak egiten ahalko dituzte, martxoaren 18ko TAS 718/2008 Aginduaren 24. artikuluan arautzen diren baldintzetan. Praktika horiek Nafarroako Foru Komunitatean egin beharko dira, salbu arrazoiren bategatik ezin bada. Arrazoi horiek behar bezala justifikatuko dira, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak baimena eman beharko du aurretik.

Praktika horietan parte hartzen dutenek asegurua izan beharko dute, prestakuntza ekintzetan parte hartzen dutenen baldintza berberetan. Halaber, langabeak aurreko oinarrian aurreikusten diren beken eta laguntzen onuradunak izaten ahalko dira. Horretarako, pertsonak praktika profesional ez-laboralen hasieran zein lan egoeratan dauden, horren arabera ezarriko da lanean ari direla edo lanik gabe daudela.

a) Profesionaltasunaren ziurtagiriak lortzera bideratzen ez diren prestakuntza jarduerekin lotutako lanetik kanpoko praktika profesionalak egin daitezke prestakuntza jarduera egin bitartean nahiz jarduera hori egin ondoren, betiere hura ebaluazio positiboarekin gainditzen bada. Praktikak jarduera bukatu ondoren hasten badira, ez dira 30 egunetik gora iraganen jardueraren bukaera eta praktiken hasieraren artean. Haien iraupena izanen da haiek sortzen dituen ikastaroaren iraupenaren %20tik %100era bitarte, eta ezin da 40 ordutik beherakoa izan.

b) Profesionaltasunaren ziurtagiriak lortzera bideratzen diren prestakuntza jarduerekin lotutako lanetik kanpoko praktika profesionalak egin daitezke prestakuntza jarduera egin bitartean nahiz jarduera hori egin ondoren, betiere hura ebaluazio positiboarekin gainditzen bada. Prestakuntza ekintzarekin batera egin ahal izateko, praktikak azken moduluan hasi beharko dira, edo profesionaltasunaren ziurtagiriaren prestakuntza moduluen iraupen osoaren %75etik gora emana egonen da. Praktikak jarduera bukatu ondoren hasten badira, ez dira 4 hilabetetik gora iraganen jardueraren bukaera eta praktiken hasieraren artean. Behar bezala frogatutako kasuetan eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren baimena izanda, epe hori luzatzen ahal da, 3 hilabete osagarriz gehienez ere.

Prestakuntza praktikorako modulu hori bakarrik egiten ahalko dute prestakuntza ekintza horretan parte hartu eta kasuan kasuko profesionaltasunaren ziurtagirian aurreikusten diren prestakuntzako modulu guztiak bete dituztenek. Pertsona horiek lantokietan egin behar dituzte prestakuntza praktikoko moduluak, baldin eta profesionaltasunaren ziurtagiria erdietsi nahi badute. Halakoetan, entitate onuradunak erraztasunak emanen ditu hura egiteko.

Profesionaltasunaren ziurtagiriak lortzera bideratutako prestakuntza ekintzak, lantokietako prestakuntza praktikoko modulua barne, ziurtagiri horiek arautzen dituen legediari jarraikiz eginen dira. Horrez gain, prestakuntza praktikoko modulua Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ezarritako argibideei eta prozedurari jarraikiz eginen da.

c) Profesionaltasunaren ziurtagiria lortzeko nahitaezko praktikak ez diren beste batzuk egin nahi dituzten ikasleak badira, haiek baimentzen ahalko dira Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ezarritako prozeduren bidez, eta oinarri honetako a) letran ezarritakoari jarraituko zaio. Kasu horretan, praktikak ematen dituen zentroak interesdunari jakinarazi beharko dio praktikek ez dituztela betetzen profesionaltasunaren ziurtagiriko praktiken moduluaren baldintzak, eta, hortaz, ez dutela ziurtagiri horretatik salbuesten. Interesdunak adostasuna adierazi beharko du.

9.–Eskaerak.

9.1.–Eskaerak egiteko Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emanen dituen eredua erabiliko da.

Eskabideak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, baita erregistro elektronikoen bidez nahiz lan agentzietan ere. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarri diren moduetako edozeinetan aurkezten ahalko da.

9.2.–Eskatutako ekintzek bat egin behar dute II. eta III. eranskinetan argitaratutako prestakuntzako espezialitateekin, eta baztertu eginen dira baldintza horiek betetzen ez dituztenak.

9.3.–Eskaeraz gain, entitateak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Entitate edo erakunde eskatzailea zerga-beharkizunetan eta Gizarte Segurantzaren ordainketetan egunean dagoela adierazten duen egiaztagiri gaurkotua.

b) Eskabidea sinatzen duten pertsonek pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduteko duten ordezkaritza frogatzen duten agiriak.

c) Helburu bererako eskatu edo harturiko diru-laguntzen adierazpena.

d) Entitateak eskatutako prestakuntza ekintza guztien laburpen orria.

e) Ekintzak esleitzeko frogagiriak, deialdi honen hamaikagarren oinarrian adierazten denaren arabera.

9.4.–Diru-laguntzarako eskabidea aurkeztu ondoren, deialdi honetan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, interesdunei eskatzen ahalko zaie akatsak zuzen ditzatela 10 eguneko epean, errekerimendua jaso eta biharamunetik hasita, behar diren argibideak edo agiriak aurkez ditzaten, eta adieraziko zaie halaber, hala egin ezean eskaerari uko egin diotela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin bat.

Ez dira tramitera onartuko deialdian ezarritako epean aurkezten ez diren eskabideak; horrelakoetan ez da akatsak zuzentzeko aukerarik izanen, eta artxibatu eginen dira.

10.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

11.–Balorazio irizpideak.

A) Aurkeztutako eskaeren balorazio teknikorako, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

1.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko langile teknikoek Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza Zerbitzuak diruz laguntzen dituen prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten pertsonei egindako inkestetan prestakuntza zentroek aurre-aurreko ekitaldian eskuratu duten puntuazioa, aurkezten den lanbide-arloari dagokionez. Ekintza horiek lanbide prestakuntzaren azpisistemaren deialdiaren barruan daude (batik bat langabeei zuzenduta). 0-4 tartea.

Proposamen horiek baloratzean, inkestetako 3tik 4ra doan tarte bat hartuko da kontuan. Ezarritako tartearen gutxieneko balioari (3) ez zaio punturik emanen, eta gehieneko balioari (4), berriz, 5 puntu. Hainbanaketa proportzionala eginen da 3tik 4ra doan tarte horretan.

Lehen aldiz lehiatzen diren zentroek desabantailarik ez izateko, zentro horien puntuazioa izanen da aurreko urteko zentroek lortu zuten puntuazioaren batez bestekoa.

2.–Parte-hartzaileak prestakuntza ekintzekin ikusteko duten lanetik kanpoko praktikaldi profesionaletan sartzea, zein lanbide-arlotara aurkezten den, horretakoetan. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagunduko ditu praktikaldi horiek, enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisisteman, betiere 2012an eta 2013an hasi eta justifikatu baziren. Hala ez bada, 2013an egin diren prestakuntza ekintza horietarako, 2013ko abenduaren 31 baino lehenago aurkeztutako praktika hitzarmenak baloratuko dira era berean.

Pertsonak kontuan hartuko dira soilik haien praktikaldiak irauten badu hura sortu zuen prestakuntza ekintzaren %20 gutxienez, non ez den kontrako kasurik gertatzen, profesionaltasunaren ziurtagiriekin erlazionatuta.

Ikastetxe bakoitzerako, bi balorazio mota eginen dira: bata, absolutua, eta bestea, erlatiboa. Balorazioa bien arteko batura izanen da, gehienez ere 20 puntukoa.

–Balorazio absolutua, 5 puntu arte. Praktika ez-laboraletan hartutako pertsona bakoitzeko: 0,20 puntu.

–Balorazio erlatiboa, 15 puntu arte: baloratuko da praktikaldi hauek egin dituzten pertsonen kopurua, aintzat harturik zenbat diren guztira ikastaroetan parte hartu eta prestakuntza bukatu dutenak, eta honako puntuazio hau emanen da:

  • Praktikaldi hauek egin dituzten pertsonen portzentajea 100 bada, aintzat harturik prestakuntza ekintzetako parte-hartzaile guztien kopurua: 15 puntu.
  • Hortik aurrera, dagokion puntuazioa, banaketa proportzionala eginda.

3.–Entitatearen gaitasun teknikoa eta esperientzia.

Puntuazioa, osotara: 22,5 puntu, honelaxe banaturik:

3.1.–Baliabide materialak eta giza baliabideak: 10 puntu bitarte.

3.1.1.–Ikastetxeak dauzkan baliabide materialen arabera: 5 puntu bitarte.

Prestakuntza emateko zentroan eskatzaileak dituen ikasgela egiaztatuen kopurua:

–1etik 3ra bitarte = puntu 1.

–4tik 6ra bitarte = 1,5 puntu.

–7tik 10era bitarte = 2 puntu.

–10 baino gehiago: 2,5 puntu.

Prestakuntzarako berariaz erabiltzen diren espazio fisikoen metro karratuen batuketa, ikasgela egiaztatuak kenduta (espazioak identifikatu behar dira haiei dagozkien metro karratuekin, esate baterako: liburutegia, 60 m², etab.):

–100 m²-ra bitarte = puntu 1.

–101 m²-tik 200 m²-ra bitarte = 1,5 puntu.

–201 a-tik 500 m²-ra bitarte = 2 puntu.

–500 m²-tik gora = 2,5 puntu.

3.1.2.–Giza baliabideei dagokienez, prestakuntzarako langile plantillaren bataz bestekoa baloratuko da, aurreko urteko gizarte aseguruetan islatua (langileen kopurua dedikazioaren arabera taldekatu, esate baterako: prestatzaileak, 3, etab.). Halaber, 2 autonomora bitarte gehitzen ahal dira, entitateko bazkideak lan modalitate horretaz baliatzen badira: 5 puntura bitarte.

–5 bitarte = puntu 1.

–5etik 10 bitarte = 3 puntu.

–10 baino gehiago: 5 puntu.

3.2.–Entitatearen esperientzia: 7,5 puntu gehienez.

3.2.1.–Esperientzia kudeaketa-bolumenaren arabera, zein identifikatuko baita NEZak aurreko urtean diruz lagundutako prestakuntzan egiaztatu, gauzatu eta/edo kudeatutako enplegurako prestakuntzako deialdietan izandako kontzesioak batuta (Lanbide Heziketaren azpisistemaren esparruan eta batez ere langabeei eta Gazteen Bermearen kolektiboari zuzenduta): 2,5 puntu bitarte.

–200.000 eurora bitarte = puntu 1.

–200.001 eurotik 400.000 eurora bitarte = 1,5 puntu.

–400.001 eurotik 600.000 euro bitarte = 2 puntu.

–600.000 eurotik gora. = 2,5 puntu.

3.2.2.–Entitatearen esperientzia. 5 puntura bitarte baloratuko da profesionaltasunaren ziurtagiriei lotutako ikastaroak ematean frogatutako esperientzia. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren azken 5 urteotako prestakuntza deialdietan zein lanbide-arlotara aurkezten den, hartako prestakuntza espezialitateekin izanen dute ikustekoa ikastaroek. Gehieneko 5 puntu horiek lortzeko, 2.500 ordu emanak eduki beharko dira. Beheko kopuruekin, zati proportzionala kalkulatuko da.

3.3.–Kalitatearen ziurtagiriak: 5 puntu bitarte.

Eskaera egiten denean, ISO edo EFQM kalitatearen ziurtagiri indardun bat edukitzea (“Bikaintasunarekiko konpromisoari buruzko diploma” edo maila goragokoa), edo prestakuntza arloko jarduera daukaten kalitatearen ziurtagiriak edukitzea, maila bereko edo maila goragokoak izan, edo haietakoren bat berritzeko prozesuan egotea, 5 puntu.

4.–Prestakuntza proposamenaren balio erantsia: gehienez ere 17,5 puntu emanen dira prestakuntza ekintzen hobekuntzako proposamen osagarriengatik (“Balio erantsia”), betiere honako atal hauekin lotutakoak badira:

a) Ikastaro bakoitzeko ikasle kopurua handitzea, baldin eta, ikastaroaren ezaugarriengatik, plaza kopurua handitzen ahal bada, betiere zentroak behar diren baldintzak betetzen baditu 15 ikasletik gorako taldeei irakasteko. 5 puntura bitarte. Puntu bat gehitzen den ikasle bakoitzeko.

b) Orientazio jarduera garatzea.

Zerbitzu propio hori, lotua eta kanpokoa, lan orientazioan esperientzia duten profesional tituludunek garatu beharko dute (gutxienez 3 urtez arituak alor horretan), eta hala frogatu beharko dute eskaeran. Proposamenean zer eskaintzen den zehaztu beharko da, baita zerbitzua eginen duen profesionalaren ezaugarriak eta nola gauzatuko duen jarduera ere. Orobat, prestakuntza zentroak konpromisoa hartuko du gutxienez ikasleen %40 orientazio jarduerara joan daitezen. Hori justifikatzeko, prestakuntzaren ekintza bukatzen duten ikasleen gainean kalkulatuko da aipatutako portzentajea, non ez diren 15 baino gehiago. Kasu horretan, 15en gainean kalkulatuko da. Parte hartzeko portzentaje hori ez lortzeak esan nahi du konpromisoa ez dela bete.

7,5 puntu bitarte.

Banakako orientazioa:

–30 minutu edo handik gorako saio bat = 2,5 puntu.

–Gutxienez 30 minutuko bi saio edo gehiago = 5 puntu.

Taldeko orientazioa:

–60 minutu edo handik gorako saio bat = 2,5 puntu.

c) Tailerrak eta informazio profesionala: 5 puntu bitarte.

c.1.–Lantegiak. Gai hauetakoren bat izanen dute: 3,5 puntu bitarte.

–Espezialitatearen profil profesionalari edo profesionaltasunaren ziurtagiriari lotutako gaitasun zeharkakoak.

–Gaitasunak lana bilatzeko: marka pertsonala, sare sozialak, enplegu atariak, hautaketaren elkarrizketa.

–Gaitasunak enplegugarritasunerako: aldaketetara egokitzeko gaitasuna, ekimena, motibazioa eta suhartasuna, bezerorako orientazioa eta emaitzetarako orientazioa, komunikazioa, gatazkak konpontzea, talde lana, norberarenganako konfiantza, enpatia, ekintzailetza.

Tailerrek, gutxienez, 4 ordu iraunen dute, eta egun bakar batean edo hainbatetan ematen ahal dira.

–4 orduko tailerra = 1,5 puntu.

–6 orduko tailerra = 2,5 puntu.

–8 orduko tailerra = 3,5 puntu.

c.2.–Informazio saio profesional osagarriak, ondotik zehazten diren ezaugarriei eta materiei lotuak: 1,5 puntu bitarte. Honako gai hauetako batera egonen dira zuzendurik:

–Informazioa prestakuntza ekintzaren Nafarroako sektoreari buruz, sare ekonomiko eta produktiboari buruz, enpresakoari buruz, lan merkatuari buruz eta okupazioei buruz.

–Informazioa nazioarteko lan merkatuari buruz eta enplegurako baliabide nazioartekoak, ikastaroko profil profesionalari buruz.

–Profil profesionalaren testuinguru produktiboa eta profesionala, joera teknologikoak, antolaketakoak, lanbidearen eboluzioa.

–Lan bilaketa aktiboa (prestakuntza iraunkorreko sistema Nafarroan, baliabideak enplegurako eta orientazio profesionala Nafarroan...).

–Lan ekimena, autoenplegurako proiektuak eta baliabideak Nafarroan.

–Informazio saioen kasuan, iraupena 2 ordukoa izanen da.

  • 2 orduko saioa = 0,75 puntu.
  • 4 orduko saioa = 1,5 puntu.

Prestakuntza zentroak informazio saio eta tailer horien gaineko informazioa sartu beharko du ikastaroen zabalkundean. Orobat, prestakuntza zentroak konpromisoa hartuko du gutxienez ikasleen %40 bertaratu daitezen. Hori justifikatzeko, prestakuntzaren ekintza bukatzen duten ikasleen gainean kalkulatuko da aipatutako portzentajea, non ez diren 15 baino gehiago. Kasu horretan, 15en gainean kalkulatuko da. Parte hartzeko portzentaje hori ez lortzeak esan nahi du konpromisoa ez dela bete.

“Balio Erantsia” deritzon atal horretan gutxienez 10 puntu lortu behar dira.

Prestakuntza zentroak NEZari emanen dio “Balio Erantsia” ataleko ekintzak egin izanaren erregistro dokumentatua, NEZak bere eskura jarriko duen ereduari jarraikiz.

Prestakuntza zentroaren puntuazioan –esleitu den espezialitaterako– balorazioa izan duen alderdiren bat betetzen ez bada, edo bakar bat ere betetzen ez bada, deskontu edo murrizketa bat eginen da ikastaro horietako azkeneko likidazioaren kantitatean, kontuan izanik zenbat puntu jaso diren eta ez diren bete dagokion atalean, eta horren araberako proportzioan. Penalizazio moduan hura ez betetzeagatik, lortu bai baina bete ez diren puntuak kenduko dira, %50 handituta. Kalkulatuko da zer portzentaje izan duten puntu horiek azken balorazioan eta ehuneko hori kenduko da justifikatutako diru-laguntzatik.

Esate baterako, 20 ikasle joan beharrean, 18 joaten badira, behar baino 2 puntu gehiago lortu dira. 2 puntu horiek %50 handitzen dira eta, penalizazio moduan, 3 puntu daude. Guztirako balorazioan zentroak 50 puntu eskuratu baditu, 3 puntu horiek puntu guztien %6 dira; horrenbestez, justifikatutako diru-laguntzatik %6 kendu beharko da.

Esleitzeko prozedura:

Aurreko irizpideak aplikatuz eskaera bakoitzari esleitutako puntuazioa antolaturik, ondokoari jarraituz eginen da hautaketa:

B) Esleitzeko irizpideak:

II. eta III. eranskinetako ikastaroen esleipena batera eginen da, eta, ondorio horietarako, katalogo bakarreko ikastarotzat hartuko dira. Espezialitatearen arabera eginen da esleipena.

Baldin eta espezialitate berbererako zentro bat baino gehiago lehiatzen badira, eta espezialitate horretan ikastaro bat baino gehiago eskaintzen badira, ikastaro horien banaketa honela arautuko da:

–Kontuan hartuko dira, gehieneko puntuazioa lortu duen zentroaz gain, honako puntuazio tarte hau duten zentroak: gehieneko puntuaziotik puntuazio horri %15 kentzearen ondoriozko puntuazioa arte (esaterako: eskaintza hoberenak 50 puntu lortzen baditu, esleipenerako tartea 50etik 42,5era izanen da).

–Behin espezialitate horretako ikastaro eta zentro horietarako tartea ezarririk, lehentasunaren ordenaren arabera banatuko dira, aldez aurreko baremazioan zentro bakoitzak lortutako puntuazioarekin.

–Aurreko banaketa egin ondoan, esleitu gabeko ikastarorik gelditzen bada, horiek aurreko paragrafoan xedatuari jarraikiz banatuko dira.

–Iraupen handieneko ikastaroa puntuazio handieneko zentroari esleituko zaio, eta honela bata bestearen ondoren.

Zentro esleipen-hartzaile batek ez badu irakatsi behar dagokion prestakuntza ekintza, erregistro bidez adierazi beharko du uko egiten diola dagokion diru-laguntzari. Aipatu diru-laguntza eremu berean ondotik gelditutako zentroari emanen zaio. Baldin eta zona berean ez badago beste zentrorik, Nafarroako Foru Komunitate guztia kontuan harturik ondoren dagoenari esleituko zaio.

12.–Prozeduraren instrukzioa.

12.1.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea da deialdi honen xede diren eskaeren gainean ebazpena emateko organo eskuduna.

12.2.–Prestakuntza Zerbitzua izanen da eskaeren prozedura instruitzeko organo eskuduna, finkatutako irizpideei jarraituz.

12.3.–Deialdi honetan aurkeztutako eskaerak ebaluatzeko batzordea kide hauek osatuko dute:

a) Batzordeko burua: Prestakuntza Zerbitzuko zuzendaria.

b) Batzordekideak: Prestakuntza Zerbitzuko hiru teknikari. Horietako bat idazkari arituko da.

Ebaluazio Batzordeak txosten loteslea eginen du. Bertan, deialdian ezarritako irizpideekin bat, eskaeren ebaluazioaren emaitza zehaztuko da zerrenda batean, puntuazio altuenetik puntuazio txikienera ordenatuta.

12.4.–Ebaluazioa ikusirik, instrukzio organoak ebazpen proposamena aurkeztuko du, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz.

13.–Ebazpena.

13.1.–Instrukzio organoak ebazpen proposamena eginen du, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari igorriko zaio. Horrexek ebatziko du diru-laguntzen esleipena.

13.2.–Ebazpena ebatzi eta interesdunei jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da gehienez, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita. Epe hori ebazpenik jakinarazi gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

13.3.–Ebazpenak ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

13.4.–Kontzesioa jakinarazita, entitate onuradunak 17.1 oinarrian ezarritakoa bete beharko du.

13.5.–Irakasleek bete behar dituzte prestakuntzaren eta esperientzia profesionalaren arloetako aginduak, profesionaltasunaren ziurtagiri bakoitzaren IV. atalean biltzen direnak, eta frogatu behar dute irakasteko eskatutako gaitasuna dutela, profesionaltasunaren ziurtagiri horri buruzko errege dekretuaren xedapen orokorren 6. artikuluko 3. puntuan adierazia, kontuan izanik martxoaren 15eko 189/2013 Errege Dekretuak egin dituen aldaketak.

Behin esleituta nork emanen duen modulu bat (edo batzuk), ziurtagiriaren prestakuntza planifikatzean, zentroak egiaztatuko du irakaslearekin batera horrek baldintzak betetzen ote dituen modulu hori(ek) emateko.

Irakasleak modulu hori emateko betekizunak frogaturik baditu, zentroak jakinaraziko du irakasleak parte hartuko duela prestakuntzaren ekintzan kurtsoaren hasierako jakinarazpenaren bidez.

Irakasleak bere betekizunak frogaturik ez baditu, zentroa arduratuko da berrikuspena eskatzeaz eta irakaslearen dokumentazioa aurkezteaz NEZeko Garapen Atalean, Profesionaltasunaren ziurtagirien moduluetako prestatzailearen eta tutore prestatzailearen betekizunak frogatzeko prozeduraren arabera (Enpleguaren Atarian, zentro laguntzaileen orrialdean:

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+y+Economia/Empleo/Formacion/Centros+Colaboradores/Default.htm).

Kontzesioa egiten den unetik aurrera, zentroak badauka emandako modulu(ar)en prestatzaileei buruzko dokumentazioa aurkeztea eta berrikuspena eskatzea. Prestakuntza ekintza hasi baino 15 egun natural lehenago egin behar da gutxienez tramite hori.

14.–Dokumentazioa aurkeztea eta epeak.

Dokumentuak Nafarroako Enplegu Zerbitzuan aurkeztu beharko dira. Hauek izanen dira entrega epeak:

A) Prestakuntza ekintza hasi baino bi egun natural lehenago gutxienez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari adierazi behar zaio zer egunetan eta zer ordutan eginen den. Adierazpen hori horretarako ezarritako eredu normalizatuaren arabera eginen da. Hartan honako hauek agertuko dira: entitatearen zenbakia eta izena, ikastaroaren zenbakia, katalogoko zenbakia, ekintzaren izena, hasierako eta bukaerako egunak, irakaste-egunak, ordutegia, lekua, gela eta irakasleen zerrenda, irakasleen datu baseko identifikazio kodea dutela. Gainera, prestakuntza ekintzaren programa emanen da, egutegia barne. Urriaren 10eko ESS/1897/2013 Aginduaren III., IV. eta V. eranskinetan zehazten da dokumentazioa; edozein unetan aurkez daiteke kontzesioa egin ondoren, eta, beranduenez, hasierako jakinarazpenarekin batera.

B) Prestakuntza ekintza hasi eta hirugarren eskola eguna arteko epean, hori barne, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari honako hau igorri beharko zaio:

1. Parte-hartzaileen hasierako zerrenda, “Ikastaroaren fitxa” dokumentua erabiliz.

2. Prestakuntza orduen %25 eman ondoko hiru eguneko epean, honako hau igorri beharko da Nafarroako Enplegu Zerbitzuari:

a.–Altetan eta bajetan izandako gorabeherak, aurreko dokumentua erabiliz, horiek gertatu ahala.

b.–Ikasleen aseguruaren kopia.

c.–Onartutako pertsona bakoitzaren fitxa, datatua, sinatua eta osorik betea, fitxarako behar diren agiriekin batera.

d.–Profesionaltasunaren ziurtagiriak eskuratzeko ikastaroetan, halaber, ebaluazio programazioa aurkeztu beharko da.

C) Prestakuntza ekintza bukatu ondoren, eta, kasu guztietan, hiru hilabeteko epean gehienez ere prestakuntza ekintza bukatu eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari honako hau igorri beharko zaio:

1. Ikastaroaren fitxa, adieraziz parte-hartzaile bakoitzaren ebaluazioaren emaitza.

2. Prestakuntza ekintzaren gastuen aitorpena eta azken likidazioa.

3. Fakturen jatorrizkoa eta kopia, edo froga gisa antzeko balioa duten kontularitzako agirienak eta haiek ordaindu izanaren dokumentuenak.

4. Asistentzia kontrolaren jatorrizko agiria, prestakuntza saio bakoitzean parte hartu duten parte-hartzaileen eta irakasleen edo prestakuntzako arduradunaren sinadurak biltzen dituena, eredu normalizatuan.

5. Material didaktikoa eman zaien parte-hartzaileen zerrenda, non banatutako materiala eta haiek hartu izanaren agiria edo banatu dela frogatzen duen agiri fede-emailea agertuko baitira.

6. Profesionaltasunaren ziurtagiriaren kasuan, ikaskuntzaren ebaluazioari buruzko dokumentazioa.

7. Kalitatearen ebaluazioari buruzko dokumentazioa, ondoko oinarrian aurreikusitakoaren arabera.

8. Ikasturteko amaierako akta.

9. “Balio erantsia” ataleko proposamenei buruzko dokumentazioa.

15.–Kalitatearen ebaluazioa.

Prestakuntzaren etengabeko hobekuntza sustatu eta bermatzeko asmoz, eta martxoaren 7ko TAS 718/2008 Aginduaren V. kapituluan ezarritakoa betez (hori zehaztu zen Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoaren 2009ko apirilaren 27ko Ebazpenean), zentro onuradunek ematen duten prestakuntza ebaluatu eta kontrolatu beharko dute. Prozesu hori hiru zatitan gauzatzen da: ebaluazio galdera-sortak, emaitzen txostena eta, bidezkoa bada, hobekuntzak gauzatzea.

Lehenik eta behin, prestakuntza ekintzen balorazioaren gaineko beharrezko datuak lortzeko, zentroek Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoaren 2009ko apirilaren 27ko ebazpenaren eranskinean datorren ebaluazio galdera-sorta erabiliko dute. Ikasleek prestakuntza ekintza amaitzean beteko dute galdera-sorta.

Gero, zentroak galdera-sorten emaitzak eta haien balorazioa bilduko dituen txostena eginen du. Hobetu daitezkeen alderdiak hautemanez gero, gauzatu behar diren hobekuntzak azalduko dira txostenean, bai prestakuntza ekintzan berean bai geroko ekintzetan. Behin hobekuntza horiek gauzatuta, hautemandako hutsuneak zuzendu diren aztertuko du prestakuntza zentroak.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak zainduko du ikasleek behar bezala betetzen dituztela galdera-sortak, betetzen duten unean bertan gainbegiratuz edo gerora egindako kontrolen bidez. Halaber, emaitzak eta ondorioak behar den moduan ateratzen direla zainduko du. Era berean, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak hobekuntza planean parte hartzen ahalko du eta modu egokian abiarazten dela zainduko du.

Hamaseigarren oinarriaren 4.C puntuan adierazten den bezala, zentroek kapitulu honi egozten ahalko diote justifikatutako diru-laguntzaren %5era bitarte.

Zentroek hiru hileko epea izanen dute, jarduera amaitzen denetik hasita, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari kapitulu honetan sortutako agiri guztiak aurkezteko, paperean eta euskarri digitalean.

16.–Justifikazioa eta diru-laguntzaren ordainketa.

16.1.–Onuradunak diru-laguntzaren xede den prestakuntza jarduera burutu duela frogatu beharko du, eta jarduera horrek sortutako gastuak ere bai. Kostuak frogatzeko eta diru-laguntzak likidatzeko, martxoaren 7ko TAS 718/2008 Aginduaren 14. eta 15. artikuluetan xedatu bezala jokatuko da. Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 27. artikuluan xedatutakoa ere hartu beharko du kontuan, baita diru-laguntza jaso duten kostuak eta oinarri honen laugarren puntuan aipatzen diren egozpen irizpideak ere.

16.2.–Egindako prestakuntza ekintza bakoitzaren diru-laguntzaren azken likidazioa egiteko, hura hasi zela behar den unean jakinarazi bada, hiru hilabeteko epe bat ezartzen da gehienez ere justifikaziorako eta likidazio osorako, prestakuntza ekintza hori bukatu ondoko hurrengo egunetik aurrera.

Aurretik adierazitakoa galarazi gabe, 2014ko abenduaren 31 azken eguna izanen da prestakuntza ekintzaren azken likidazioa eta gastuen aitorpena aurkezteko, NEZak emanen duen ereduaren arabera, bai eta fakturen jatorrizkoak eta kopiak, edo froga gisa antzeko balioa duten kontularitzako agirienak eta haiek ordaindu izanaren dokumentuenak aurkezteko ere. Dena dela, 2014ko abenduaren 31rako aurkeztu eta ordaindu diren nominei dagozkien Gizarte Seguruntzako kotizazioen ordainketaren justifkazioa eta PFEZaren ordainketarena 2015eko otsailaren 5a baino lehen aurkeztu beharko da”.

Justifikatutako gastua ez bada iristen kontura edo aldez aurretik ordaindutako guztizko zenbatekora, NEZaren aldeko diru-sarreraren frogagiria aurkeztu ahalko da, kontura edo aldez aurretik ordaindutako zenbatekotik justifikatutako zenbatekora doan aldearekin, likidazio ebazpenean ezartzen dena ukatu gabe.

Justifikaziorako aurkeztutako dokumentazioa egiaztatuta, NEZak espedientea bukatzeko eta likidaziorako ebazpena emanen du, gehienez ere hiru hilabeteko epean justifikazio dokumentazioa aurkeztu zenetik hasita. Hala balegokio, errekerimendua eginen du justifikatu gabeko zenbatekoak itzultzeko, edo diru-laguntzaren baldintzekin bat etortzen ez direnenak. Kasu horretan, kasuan kasuko berandutza interesak aplikatuko dira, egindako azken ordainketaren egunetik likidazio ebazpenaren egunera bitarteko epearen gainean kalkulatuta.

16.3.–Diru-laguntza justifikatzeko ezarritako epea iragan ondoren, zentro onuradunak ez badu aurkezten diruz laguntzen ahal diren gastuei buruzko dokumentazioa, organo eskudunak onuradunari eskatuko dio 15 eguneko epe luzaezinean hura aurkez dezan. Betiere, aurkeztutako agiriak justifikatzeko aski ez badira, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak onuradunari atzemandako akatsak jakinaraziko dizkio, 10 eguneko epe luzaezinean zuzen ditzan.

Ezarritako epean, edo zuzenketak egiteko ematen den epean, justifikatu ezean, justifikatu gabeko gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea galduko da.

Esleipeneko jarduera abian jarri, gauzatu eta justifikatzeko prozesuari buruzko dokumentazioa eta informazioa zentroan gorde beharko dira eskumena duten administrazioen ikuskapen eta auditoriaren eskura, lau urteko epean, justifikazioa aurkezteko ezarritako epea bukatzen denetik hasita.

4 urteko epe horretan, zentroa da ikasleei diplomak banatzearen arduraduna. Epe hori iraganik, ez du erantzunkizun hori izanen.

16.4.–Finantzatzen ahal diren kostuak eta egozpen irizpideak.

A.–Prestakuntza jardueraren zuzeneko kostuak:

a. Barruko eta kanpoko prestatzaileen ordainsariak, eta horien barnean sartzen ahal dira lansariak, gizarte aseguruak, dietak, joan-etorrietako gastuak eta, oro har, prestakuntza jardueretako partaideak prestatzen, tutorizatzen eta ebaluatzen aritzen diren prestatzaileei dagozkien kostu guztiak.

Gastu horiek jardueran emandako orduen arabera behar bezala sailkatuta aurkeztu beharko dira.

Prestakuntzaren, tutoretzaren eta ebaluazioaren gastuak ez dira inolaz ere prestatzaileen ordainsarien kostu osoaren %20 baino gehiago izanen.

b. Erabilitako tresna didaktikoak eta plataforma teknologikoak amortizatzeko gastuak, kontabilitateari buruzko arauetan onetsitako amortizazio irizpideen arabera kalkulatuak, eta prestakuntza ekintzak burutzeko alokairuen edo errentamendu finantzarioaren gastuak, interesak izan ezik.

Gastu horiek prestakuntza ekintzen arabera behar bezala sailkatuta aurkeztu beharko dira, eta ekipamendu edo plataformen banakako erabileraren kasuan parte-hartzaileen kopuruaren arabera egotziko dira.

c. Baliabide didaktikoen gastuak eta/edo material didaktikoak erostekoak eta prestakuntza ekintzak egiteko ondasun suntsigarrien gastuak, barnean direla babes eta segurtasunerako materialak.

Gastu horiek prestakuntza ekintzen arabera behar bezala sailkatuta aurkeztu beharko dira, eta ekipamendu edo plataformen banakako erabileraren kasuan parte-hartzaileen kopuruaren arabera egotziko dira.

d. Alokairu gastuak, finantza-errentamendua, interesak izan ezik, eta prestakuntza egiteko erabilitako ikasgela, lantegi eta gainerako eremuen amortizazioarenak.

Gastu horiek prestakuntza ekintzen arabera behar bezala sailkatuta aurkeztuko dira eta ekintzak dirauen aldirako egotziko dira.

Amortizazio gastuak onartu ohi diren kontabilitate arauen arabera kalkulatu beharko dira. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren bidez ezarritako taulen araberako amortizazio metodoa erabili ahalko da (urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez onetsiak).

e. Parte-hartzaileen istripu aseguruaren gastuak. Gastu horiek prestakuntza ekintzen arabera sailkatuta aurkeztu beharko dira eta parte-hartzaileen kopuruaren arabera egotziko dira. Poliza kolektiboen kasuan, kostua banatzean aintzat hartuko da prestakuntza ekintza bakoitzaren iraupena, eta iraupen horrekiko kostu proportzionala esleituko zaio.

f. Prestakuntza jarduerak antolatu eta zabaltzeko publizitate gastuak.

Gastu horiek prestakuntza ekintzaren arabera behar bezala sailkatuta aurkeztu beharko dira. Aldi berean prestakuntza ekintza bat baino gehiago iragartzen badira, kostua banatu eginen da, iragarritako ekintza kopuruaren artean zatiketa eginez.

B.–Prestakuntza ekintzari lotutako kostuak:

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluaren 9. idatz-zatiarekin bat, onuradunak zentzuz dagokion zatian egotzi beharko dizkio kostu horiek diru-laguntzaren xede den jarduerari, onartu ohi diren kontabilitateko irizpide eta arauei jarraituz, betiere, kostu horiek jarduera egiazki egiten den aldiari dagozkion heinean.

Kontuan izanik martxoaren 7ko TAS/718/2008 Agindua aldatu zuen abuztuaren 2ko ESS/1726/2012 Aginduaren 12. puntuan ezarritakoa, kostu lotuek, batuta, ezin dute gainditu prestakuntza ekintzaren kostuen %15.

Prestakuntza ekintzari lotutako kostuak honako hauek dira:

g. Barruko zein kanpoko laguntzako langileen kostuak eta prestakuntza jarduera kudeatu eta burutzeko behar diren guztiak.

h. Diruz lagundutako jarduerari zuzenean lotutako finantza gastuak, hura behar bezala prestatu edo burutzeko ezinbestekoak badira. Bankuetako kontuen zor interesak ezin izanen dira diruz lagundu.

i. Beste kostu batzuk: argia, ura, berokuntza, mezuak, posta, garbiketa, zaintza eta lehen aipatu ez diren bestelako kostuak, prestakuntza jarduerari lotuak.

C.–Diruz laguntzen ahal diren beste kostu batzuk:

a. Prestakuntzaren kalitatea ebaluatzeko kostua, martxoaren 7ko 718/2008 TAS Aginduaren 33.5 artikuluan eta I. eranskineko 2. atalean xedatutakoari jarraikiz. Atal honetako kostuak ez dira izanen justifikatutako diru-laguntzaren %5etik gorakoak.

b. Gastuak justifikatzeko oinarri honetako 5. atalean aurreikusitako justifikazio kontua hautatzen bada, txosten auditorea egiteak ekartzen dituen gastuak diruz laguntzen ahal dira entitate onuradunak justifikatutako diru-laguntzaren %2,75eko mugaraino (8.000 euro arte).

Betiere, aurreikusitako diruz lagundutako kostuak egiazkoak izanen dira, egiazki egin, pagatu eta fakturen edo froga balio bera duten kontabilitate agirien bidez frogatzen direnak.

Diruz laguntzen ahalko dira inolako zalantzarik gabe diru-laguntza jaso dezaketen jardueren ezaugarriak biltzen dituzten gastuak, deialdian ezartzen den justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu direnak. Epe hori hiru hilabetekoa izanen da, kasuko prestakuntza ekintza bukatu eta biharamunetik hasita.

16.5.–Orobat, onuradunak justifikazio kontu bat aurkez dezake, auditorearen txostena dakarrena. Onuradunak izendatuko du auditorea. Hori Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean jardunean dagoela agertu beharko da, proposatzen zaizkion jardun eta gainbegiratze arauak bete beharko ditu, eta bere txostena oinarri hauen IV. eranskineko ereduan ageri diren edukiari eta esparruari buruzkoa izanen da.

Auditorearen txostena osorik aurkezten ez bada, entitateari eskatuko zaio txosten hori zuzen dezala 15 egun balioduneko epean. Ez bada ezarritako epean hura zuzentzen, txostena ez da finantzatuko, eta akatsa duten gaiak ere ez dira finantzatuko, non ez diren, aurretik ezarritako epean, haiek justifikatzen aurreikusitako beste bitarteko baten bidez eta ez duen organo kudeatzaileak baliozkotzen.

16.6.–Eman beharreko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa, prestakuntza jarduera bakoitzeko, honela zehaztuko da: ordu kopurua bider 15 pertsona, kontuan izan gabe onuradunak parte-hartzaileen kopurua handitu duen, bider kasuan kasuko moduluaren zenbatekoa. Zenbateko horiek martxoaren 7ko TAS 718/2008 Aginduaren I. eranskinean ageri dira.

Prestakuntza ekintza egin ondoren, diru-laguntzaren zenbatekoa finkatzearen ondorioetarako, ikasle batek prestakuntza bukatu duela ondorioztatzeko, prestakuntza ekintzako orduen %75era edo gehiagotara joan beharko du. Pertsona langabeen kasuan, lana lortzeagatik prestakuntza ekintza utzi behar izan dutenek ekintza hori bukatu dutela ondorioztatuko da, baldin eta prestakuntza ekintzaren %25 egin badute gutxienez. Horretarako, ezin dira 15 egun natural baino gehiago pasa langabeak prestakuntza ekintza uzten duen egunetik kontratua hasten duen egunera arte.

Prestakuntza uzten bada, beste pertsona batzuk sar daitezke hartan, joandakoen ordez. Ordezpen hori onargarria izanen da egiten bada prestakuntza ekintzaren iraupenaren %25era erdietsi baino lehenago, salbu eta prestakuntza ekintzak lotuta badaude profesionaltasunaren-ziurtagiriei, zeren, kasu horretan, ordezpena onartzeko, betiere portzentaje hori gainditu gabe, lehenengo 5 ikastegunean egin beharko baita, prestakuntza ekintza hasten denetik hasita.

16.7.–Diru-laguntzaren xede den gastuak obra burutzeko kostuaren kasuan 30.000 euroko zenbatekoa gainditzen badu edo aholkularitza edo laguntza enpresek ekipo ondasunen horniketa egiteko edo zerbitzuak emateko kasuetan 12.000 eurokoa gainditzen badu, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatuaren arabera. Ondorio horietarako, eskatzaileak bertan ezarritakoa bete duela ulertuko da modu arrazoituan frogatzen duenean hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu duela, kontuan harturik egin beharreko prestakuntza ekimenak eta horiek zein arlotan garatzen diren, Enplegua Hobetu eta Handitzeari buruzko abenduaren 29ko 43/2006 Legearen bosgarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatutakoarekin bat. Justifikaziorako beste bide batzuk erabili ahal izatea galarazi gabe, aurrekoa jarraian adierazitako aukeraren baten bidez frogatzen ahalko da:

a) Zerbitzua egiteko edo ondasuna emateko konpromisoa kontratatu aurretik, gutxienez hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu izana, salbu eta, diruz lagun daitezkeen gastuen ezaugarri bereziengatik, ez badago merkatuan hura hornitu edo ematen duten entitate kopuru nahikoa, edo gastua diru-laguntzarako eskaera egin aurretik egina bada. Diru-laguntzaren justifikazioarekin batera edo, hala bada, diru-laguntzaren eskaerarekin batera aurkeztu beharko dira eskaintzak. Haien arteko hautapena efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz eginen da, eta memoria batean justifikatuko da espresuki, proposamen ekonomiko onuragarriena hautatu ez bada.

b) Merkatuan dauden pareko operazio errealen prezioen metodoa: merkataritzako trafikoan balio duen euskarriko agiriak aurkeztuz frogatu beharko da merkatuan pareko eta antzeko eragiketak daudela, diru-laguntzaren xede den eragiketaren ekonomia eta eragimena agerian uzten dutenak.

c) Garai bereko aurrekontuen deflaktazio metodoa: onuradunak antzeko operazio alderagarrien egungo aurrekontuak aurkeztu ahal izanen ditu, kontratazioa egin zenetik alderdi hau frogatu bitarte izandako KPIren gorabeherarekin zuzenduta (deflaktatuta), agerian utziko dutenak kontratazioa eragimenez eta ekonomiaz egin zela.

16.8.–Diru-laguntza aukera hauetako baten bidez ordaindu ahalko da:

a) Entitateak diruz lagundutako jarduera aldez aurretik justifikatuta, jarduera osorik gauzatu ondoren.

b) Aurrerakinaren bidez. Ematen den diru-laguntza aurreratzen ahalko da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean arreikusitakoari jarraituz, baldin eta entitateak funtsen hornidura behar duela frogatzen badu. Aurrerakina ez da inoiz guztira emandako zenbatekoaren %25etik gorakoa izanen.

c) Kontura ordainduta. Horretarako, entitateak gauzatutakoaren txosten teknikoa edo gastuen ordainagiriak aurkeztu beharko ditu, eta entitateak frogatutako kopurua ordainduko zaio.

16.9.–Oinarri honen aurreko puntuko ordainketak eskuratzeko, entitate eskatzaileak frogatu beharko du, hala balegokio, 17. oinarriko dokumentazioa telematika bidez aurkeztu izana, diru-laguntza ematen zaiola jakinarazi eta hilabetean, edo Foru Komunitateko Administrazioaren zein organori aurkeztu dion adierazi, organo horrek emandako diru-laguntzaren onuradun izateagatik. Informazio hori eman izana ez da frogatu beharrik izanen, hura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atariko webgunean argitaratuta bada.

17.–Betebeharrak, ez-betetzeak eta diru-laguntzaren itzulketa.

17.1.–Gardentasunerako betebeharrak.

1) Entitate eta pertsona juridiko onuradunek gardentasunez aritzeko betebeharra izanen dute, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa hain justu, betiere Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen badituzte eta honako bi inguruabar hauek ematen badira:

a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Ondorio horietarako, bi baldintza horiek betetzen dituzten entitate eta pertsona juridiko onuradunek ondotik zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dute, entitatearen legezko ordezkariak sinatua, modu telematikoan Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari zuzenduta, hilabeteko epean diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan ezarri bezala:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzaren dedikazio araubidea gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetarako.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen diren zehaztearen ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira.

Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da ondorio horietarako, ez guztizko batura.

2) Entitateak gardentasunerako betebeharra bete behar ez badu, aurreko ataleko inguruabarrak ematen ez direlako, horren gaineko aitorpen bat aurkeztu beharko du.

17.2.–Deialdi honetan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako beharkizunak eta emate-ebazpenean ezarritako baldintzak ez betetzeak diru-laguntza osorik edo hein batean kobratzeko eskubidea galtzea ekarriko du, edo, aldez aurretik bidezko den itzulketa-prozeduraren ondoren, jasotako diru-laguntza osorik edo hein batean itzultzea, ondoriozko berandutza-interesekin batera (ordainketa agindu eta itzulketa bidezkoa dela erabakitzen denera bitartekoak).

17.3.–Aurreko atalean aipatutako ez-betetzeen maila honako irizpide hauen arabera zehaztuko da:

a) Ez-betetzea erabatekoa bada:

Diru-laguntza eman zen helburuei dagokienez edo justifikazioaren betebeharrari dagokionez ez-betetzea erabatekoa bada, esleitutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da, eta emandako diru-laguntzaren %100 itzuli beharko da. Ez-betetzea erabatekotzat hartuko da, baldin eta diruz lagundutako jardueran ez bada helburuen %35 bete, honela neurturik: prestakuntza-orduen kopurua bider prestatutako ikasle kopurua.

b) Ez-betetzea hein batekoa bada:

Diru-laguntza eman zen helburuei dagokienez edo justifikazioaren betebeharrari dagokionez ez-betetzea partziala bada, esleitutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da, eta emandako diru-laguntza dagokion neurrian itzuli beharko da. Aurreko lerroaldean aipatutako adierazlea %35etik %100era bitarte bete bada, diru-laguntzari ez-betetzearen portzentaje hori kenduko zaio, betiere gastuak behar bezala justifikatu badira.

17.4.–Dirua itzultzeko aurreikusitako kasuren bat gertatu dela jakitean hasiko da ofizioz dirua itzultzeko prozedura, oinarri arautzaile hauetan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

17.5.–Orobat, oinarri honen lehendabiziko puntuan aurreikusitako betebeharrak betetzen ez badira, emandako diru-laguntza osorik itzuli beharko da.

17.6.–Itzuli beharrak ez du galarazten Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean “diru-laguntzen arloko arau-hauste eta zehapen administratiboei” buruz ezarritakoa.

18.–Diru-laguntzaren bateraezintasuna.

Onuradunek diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzen dituzten beste diru-laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuk hartu badituzte, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko diote, harturiko funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen. Diru-sarrera horiek bateraezinak dira xede bereko diru-laguntzarekin. Beraz, hartutako zenbatekoan gutxituko da.

19.–Datuak babestea.

19.1.–Entitate eskatzaileek eta entitate onuradunek jakinarazpenetan ematen duten informazioa datuak babesteari buruz indarra duen araudiaren mende egonen da.

19.2.–Entitate eskatzaile, onuradun eta parte-hartzaileen identifikazio datuak fitxategi informatikoetan sartuko dira, bidezkoak diren ondorioetarako, eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan oro har ezartzen diren eskubideez baliatzen ahalko dira interesdunak.

20.–Araudia.

Deialdi hau enplegurako prestakuntzaren azpisistema arautzen duen martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretua garatzen duen martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren oinarri arautzaileekin bat gauzatuko da. Agindu hori abuztuaren 2ko ESS/1726/2012 Aginduak aldatua zuen. Halaber, honako araudia aplikatuko zaio: martxoaren 24ko 357/2006 Errege Dekretua, enpleguaren eta lanbide prestakuntzaren arloan diru-laguntza batzuk zuzenean emateko modua arautzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legea, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legea, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretua, eta gaiaren arabera aplikatzekoa den beste edozein araudi.

21.–Epeak zenbatzea.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen VI. tituluko I. kapituluarekin bat, deialdi honetan adierazitako epe guztiak luzaezinak dira, eta egun baliodunek osatuak, non ez den kontrakoa xedatzen espresuki.

22.–Diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak Nafarroako enpleguaren atarian (www.empleo.navarra.es), eta bertan adieraziko dira deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta diru-laguntzaren xedea.

Diru-laguntzen onuradunek adierazi beharko dute, egiten dituzten jarduerak kudeatzeko agiri guztietan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta Espainiako Estatuak finantzatu dituztela –bigarren kasuan Enplegu Ministerioaren eta Gizarte Segurantzaren bidez–.

23.–Errekurtsoak.

Oinarri arautzaile hauen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Batez ere langabeei zuzendutako ikastaroak

IKASTAROAREN ZENB.

KODEA

ESPEZIALITATEA

PM

IZENA

PM

IZENA

ORDUAK

GUZTIRA

IRUÑEKO ESKUALDEA

1

ADGD0210–3

Mikroenpresen sorkuntza eta kudeaketa

MF1788

Planifikazioa eta ekimena negozio txikietan edo mikroenpresetan

MF1789

Negozio txikien edo mikroenpresen jarduera enpresariala zuzentzea

210

25.200,00 euro

2

ADGD0210–3

Mikroenpresen sorkuntza eta kudeaketa

MF1788

Planifikazioa eta ekimena negozio txikietan edo mikroenpresetan

MF1789

Negozio txikien edo mikroenpresen jarduera enpresariala zuzentzea

210

25.200,00 euro

3

ADGN0108–3

Enpresen finantzaketa

MF0498

Kontularitzaren eta aurrekontuaren azterketa

120

14.400,00 euro

4

ADGN0108–3

Enpresen finantzaketa

MF0499

Finantza produktuak, zerbitzuak eta aktiboak

140

16.800,00 euro

5

AFDA0210–3

Egokitze fisikoa, balioanitzeko entrenamendu aretoan

MF0272

Lehen laguntza

MF0273

Gaitasun fisikoen balorazioa

170

20.400,00 euro

6

AFDA0310–3

Igeriketa jarduerak

MF1084

Igeriketa jarduerak programatzea

MF1086

Jolas gertaerak eta lehiaketak uretan

320

38.400,00 euro

MF0272

Lehen laguntza

MF0271

Zaurituei sorospena egitea ur instalazioetan.

7

AGAR0309–1

Jarduera osagarriak mendiak zaindu eta hobetzeko

230

27.600,00 euro

8

COML0110–1

Biltegiko jarduera lagungarriak

170

20.400,00 euro

9

COML0110–1

Biltegiko jarduera lagungarriak

170

20.400,00 euro

10

COML0110–1

Biltegiko jarduera lagungarriak

170

20.400,00 euro

11

COMM0110–3

Marketina eta nazioarteko salerosketa

MF1007

Merkatuen informazio sistemak

MF1008

Nazioarteko marketing-mixa

310

37.200,00 euro

12

COMM0110–3

Marketina eta nazioarteko salerosketa

MF1009

Negoziazioa eta nazioarteko salerosketa

160

19.200,00 euro

13

COMT0210–3

Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa eta finantzarioa

MF0242

Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa

MF1010

Laneko ingelesa nazioarteko merkataritzarako

350

42.000,00 euro

14

COMT0210–3

Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa eta finantzarioa

MF0243

Nazioarteko finantzaketa

MF0244

Nazioarteko ordainbideak

270

32.400,00 euro

15

COMT0210–3

Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa eta finantzarioa

MF0242

Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa

MF1010

Laneko ingelesa nazioarteko merkataritzarako

350

42.000,00 euro

16

COMT0210–3

Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa eta finantzarioa

MF0243

Nazioarteko finantzaketa

MF0244

Nazioarteko ordainbideak

270

32.400,00 euro

17

COMT0210–3

Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa eta finantzarioa

MF1010

Laneko ingelesa nazioarteko merkataritzarako

120

14.400,00 euro

18

COMV0108–2

Salmentako jarduerak

MF0239

Salmenta eragiketak

160

19.200,00 euro

19

COMV0108–2

Salmentako jarduerak

MF0239

Salmenta eragiketak

160

19.200,00 euro

20

ELEM0110–3

Automatizazio industrialeko sistemen proiektuak garatzea

MF1568

Automatizazio industrialeko sistemetan, prozesu sekuentzialetarako kontrol-sistemen proiektuak garatzea

190

22.800,00 euro

21

ELEM0110–3

Automatizazio industrialeko sistemen proiektuak garatzea

MF1569

Automatizazio industrialeko sistemetan, neurketa eta erregulazio sistemen proiektuak garatzea

180

21.600,00 euro

22

ELEQ0108–2

Elektromedikuntzako sistemen instalazioa eta mantentze-lanak.

MF1270

Elektromedikuntzako sistemen mantentze-lanak

320

38.400,00 euro

23

ELEQ0208–3

Elektromedikuntzako sistemak paratu eta mantentzeko kudeaketa eta ikuskapena

MF1272

Elektromedikuntzako sistemak eta haiei lotutako instalazioak paratzea eta hori ikuskatzea

270

32.400,00 euro

24

FMEE0308–3

Fabrikazio mekanikoko produktuak diseinatzea

MF0107

Dokumentazio teknikoa produktuentzat

160

19.200,00 euro

25

FMEH0109–2

Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa

MF0090

Txirbil-harroketaren sistemak eta makinak prestatu eta programatzea

260

31.200,00 euro

26

FMEH0209–2

Ebaketako eta konformazioko mekanizazioa

MF0096

Ebaketaren eta konformazioaren sistemak eta makinak prestatu eta programatzea

260

31.200,00 euro

27

FMEM0311–3

Trokelak fabrikatzea metalezko xaflazko piezak produzitzeko

MF2157

Trokelen osagaiak prestatzea metalezko xaflazko piezak lortzeko

150

18.000,00 euro

28

HOTR0108–1

Sukaldeko oinarrizko eragiketak

270

32.400,00 euro

29

HOTR0208–1

Jatetxe eta tabernetako oinarrizko eragiketak

290

34.800,00 euro

30

IFCD0210–3

Aplikazioen garapena web teknologiekin

MF0491

Web programazioa bezero-ingurunean

180

21.600,00 euro

31

IFCD0210–3

Aplikazioen garapena web teknologiekin

MF0492

Web programazioa zerbitzari-ingurunean

240

28.800,00 euro

32

IFCT0409–3

Elementu informatikoak, sarbideak eta presentzia kontrolatzekoak eta bideozaintza ezarri eta kudeatzea sistema domotiko/immotikoetan

MF0490

Sistema informatikoan zerbitzuak kudeatzea

MF1219

Sistema domotiko/immotikoak ezartzea eta mantentze-lanak egitea

240

28.800,00 euro

33

IFCT0409–3

Elementu informatikoak, sarbideak eta presentzia kontrolatzekoak eta bideozaintza ezarri eta kudeatzea sistema domotiko/immotikoetan

MF1220

Sarbideak eta presentzia kontrolatzeko sistemak eta bideozaintza ezartzea eta mantentze-lanak egitea

220

26.400,00 euro

34

IFCT0610–3

Enpresa-baliabideak planifikatzeko eta bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemak administratzea eta programatzea

MF1214

Enpresa-baliabideak planifikatzeko eta bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemen administrazioa

210

25.200,00 euro

35

IFCT0610–3

Enpresa-baliabideak planifikatzeko eta bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemak administratzea eta programatzea

MF1215

Software osagaiak sortu eta mantentzea enpresa-baliabideak planifikatzeko eta bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemetan

210

25.200,00 euro

36

IMAQ0108–2

Industria ekipoaren muntaketa mekanikoa eta mantentze-lanak

MF0117

Linea automatizatuen mantentze-lan mekanikoa

240

28.800,00 euro

37

IMAQ0208–3

Makineriaren muntaketaren, industria ekipamenduaren eta produkzio linea automatizatuen mantentze eta gainbegiratze lana planifikatu, kudeatu eta egitea

MF1284

Makineriaren, industria ekipamenduaren eta linea automatizatuen mantentze-lanak

170

20.400,00 euro

38

IMAR0309–3

Hozteko instalazioen muntaketa planifikatzea, kudeatzea, mantentze-lanak egitea eta gainbegiratzea

MF1169

Instalazio termikoak muntatzea

MF1170

Instalazio termikoen mantentze-lanak antolatzea

190

22.800,00 euro

39

IMSV0209–3

Ikus-entzunezko multimedia produktu interaktiboen garapena

460

55.200,00 euro

40

INAV0110–3

Landare zukuen eta kontserben industriak

MF0558

Kalitatearen eta ingurumenaren kudeaketa elikagaien industrian

80

9.600,00 euro

41

INAV0110–3

Landare zukuen eta kontserben industriak

MF0560

Landare zukuak eta kontserbak prestatzea

MF0561

Landare zukuen eta kontserben kontrol analitikoa eta zentzumenezkoa

180

21.600,00 euro

42

INAV0110–3

Landare zukuen eta kontserben industriak

MF0556

Biltegien kudeaketa eta merkaturatzea elikagaien industrian

MF0557

Elikagaiak produzitzeko unitate bat antolatzea

220

26.400,00 euro

MF0559

Prozesuak landare kontserbaren eta zukuen industrian

43

SEAG0209–1

Garbiketa toki irekietan eta industria instalazioetan

130

15.600,00 euro

44

SEAG0211–3

Ingurumenaren kudeaketa

MF1971

Erakundearen araudia eta barneko politika ingurumenaren kudeaketaz

MF1972

Erakundearen ingurumeneko alderdiak

230

27.600,00 euro

45

SEAG0211–3

Ingurumenaren kudeaketa

MF1973

Inguramena kudeatzeko sistemak

MF1974

Ingurumeneko arriskuen prebentzioa

190

22.800,00 euro

46

SSCB0109–3

Komunitatearen sustapena

MF1022

Komunitatearen sustapenerako metodologia

MF1023

Elkarteak sustatu eta sostengatzea

140

16.800,00 euro

47

SSCB0109–3

Komunitatearen sustapena

MF1024

Informazioaren eta zabalkundearen teknikak eta tresnak komunitatearen sustapenean

MF1025

Gatazkak kudeatzea komunitateko eragileen artean

170

20.400,00 euro

MF1026

Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aukera-berdintasuna sustatzea

48

SSCS0108–2

Arreta soziosanitarioa etxean

480

57.600,00 euro

49

SSCS0108–2

Arreta soziosanitarioa etxean

MF0249

Higienea eta osasun-laguntza etxean

170

20.400,00 euro

50

SSCS0108–2

Arreta soziosanitarioa etxean

MF0250

Etxeko arreta eta laguntza psikosoziala

210

25.200,00 euro

51

SSCS0108–2

Arreta soziosanitarioa etxean

MF0251

Etxeko laguntza eta familiako elikadura

100

12.000,00 euro

52

SSCS0208–2

Mendekotasuna dutenei laguntza soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan

370

44.400,00 euro

53

SSCS0208–2

Mendekotasuna dutenei laguntza soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan

MF1016

Erakundeen esparruan esku hartzea antolatzeko laguntza

100

12.000,00 euro

54

SSCS0208–2

Mendekotasuna dutenei laguntza soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan

MF1017

Erakundeen esparruan higiene eta elikadura arretan esku hartzea

70

8.400,00 euro

55

SSCS0208–2

Mendekotasuna dutenei laguntza soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan

MF1018

Erakundeen esparruan gizarte eta osasun arretan esku hartzea

70

8.400,00 euro

56

SSCS0208–2

Mendekotasuna dutenei laguntza soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan

MF1019

Laguntza psikosoziala eta harremanetako eta komunikazioko arreta erakundeetan

130

15.600,00 euro

LIZARRAKO ESKUALDEA

57

HOTR0108–1

Sukaldeko oinarrizko eragiketak

MF0255

Sukaldeko gaien horniketa, aurreprestaketa eta kontserbazioa

120

14.400,00 euro

58

HOTR0108–1

Sukaldeko oinarrizko eragiketak

MF0256

Oinarrizko platerak prestatzea

180

21.600,00 euro

59

SSCS0108–2

Arreta soziosanitarioa etxean

MF0249

Higienea eta osasun-laguntza etxean

170

20.400,00 euro

60

SSCS0108–2

Arreta soziosanitarioa etxean

MF0250

Etxeko arreta eta laguntza psikosoziala

210

25.200,00 euro

61

SSCS0108–2

Arreta soziosanitarioa etxean

MF0251

Etxeko laguntza eta familiako elikadura

100

12.000,00 euro

62

SSCS0208–2

Mendekotasuna dutenei laguntza soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan

MF1016

Erakundeen esparruan esku hartzea antolatzeko laguntza

100

12.000,00 euro

63

SSCS0208–2

Mendekotasuna dutenei laguntza soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan

MF1017

Erakundeen esparruan higiene eta elikadura arretan esku hartzea

70

8.400,00 euro

64

SSCS0208–2

Mendekotasuna dutenei laguntza soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan

MF1018

Erakundeen esparruan gizarte eta osasun arretan esku hartzea

70

8.400,00 euro

65

SSCS0208–2

Mendekotasuna dutenei laguntza soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan

MF1019

Laguntza psikosoziala eta harremanetako eta komunikazioko arreta erakundeetan

130

15.600,00 euro

TUTERAKO ESKUALDEA

66

ADGD0210–3

Mikroenpresen sorkuntza eta kudeaketa

MF1788

Planifikazioa eta ekimena negozio txikietan edo mikroenpresetan

MF1789

Negozio txikien edo mikroenpresen jarduera enpresariala zuzentzea

210

25.200,00 euro

67

ADGD0210–3

Mikroenpresen sorkuntza eta kudeaketa

MF1788

Planifikazioa eta ekimena negozio txikietan edo mikroenpresetan

MF1789

Negozio txikien edo mikroenpresen jarduera enpresariala zuzentzea

210

25.200,00 euro

68

COMT0210–3

Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa eta finantzarioa

MF0242

Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa

MF1010

Laneko ingelesa nazioarteko merkataritzarako

350

42.000,00 euro

69

COMT0210–3

Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa eta finantzarioa

MF0243

Nazioarteko finantzaketa

MF0244

Nazioarteko ordainbideak

270

32.400,00 euro

70

COMT0210–3

Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa eta finantzarioa

MF1010

Laneko ingelesa nazioarteko merkataritzarako

120

14.400,00 euro

71

ELEM0110–3

Automatizazio industrialeko sistemen proiektuak garatzea

MF1568

Automatizazio industrialeko sistemetan, prozesu sekuentzialetarako kontrol-sistemen proiektuak garatzea

190

22.800,00 euro

72

SSCS0208–2

Mendekotasuna dutenei laguntza soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan

MF1016

Erakundeen esparruan esku hartzea antolatzeko laguntza

100

12.000,00 euro

73

SSCS0208–2

Mendekotasuna dutenei laguntza soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan

MF1017

Erakundeen esparruan higiene eta elikadura arretan esku hartzea

70

8.400,00 euro

74

SSCS0208–2

Mendekotasuna dutenei laguntza soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan

MF1018

Erakundeen esparruan gizarte eta osasun arretan esku hartzea

70

8.400,00 euro

75

SSCS0208–2

Mendekotasuna dutenei laguntza soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan

MF1019

Laguntza psikosoziala eta harremanetako eta komunikazioko arreta erakundeetan

130

15.600,00 euro

TAFALLAKO ESKUALDEA

76

ADGN0108–3

Enpresen finantzaketa

MF0498

Kontularitzaren eta aurrekontuaren azterketa

120

14.400,00 euro

77

ADGN0108–3

Enpresen finantzaketa

MF0499

Finantza produktuak, zerbitzuak eta aktiboak

140

16.800,00 euro

LODOSAKO ESKUALDEA

78

INAD0108–1

Prestaketarako eragiketa osagarriak elikagaien industrian

260

31.200,00 euro

79

INAV0110–3

Landare zukuen eta kontserben industriak

MF0560

Landare zukuak eta kontserbak prestatzea

MF0561

Landare zukuen eta kontserben kontrol analitikoa eta zentzumenezkoa

180

21.600,00 euro

80

INAV0110–3

Landare zukuen eta kontserben industriak

MF0556

Biltegien kudeaketa eta merkaturatzea elikagaien industrian

MF0557

Elikagaiak produzitzeko unitate bat antolatzea

220

26.400,00 euro

MF0559

Prozesuak landare kontserbaren eta zukuen industrian

III. ERANSKINA

Gazteen Bermearen kolektiboa

IKASTAROAREN ZENB.

KODEA

ESPEZIALITATEA

PM

IZENA

PM

IZENA

ORDUAK

GUZTIRA

IRUÑEKO ESKUALDEA

81

AFDA0511–1

Eragiketa osagarriak kirol instalazioen funtzionamenduan eta jardueren antolaketan

180

21.600,00 euro

82

AGAO0108–1

Mintegi, lorategi eta lorategi-zentroetako jarduera osagarriak

250

30.000,00 euro

83

AGAR0309–1

Jarduera osagarriak mendiak zaindu eta hobetzeko

230

27.600,00 euro

84

COML0110–1

Biltegiko jarduera osagarriak

170

20.400,00 euro

85

COMT0112–2

Merkataritza txikiaren kudeaketa jarduerak

MF2104

Merkataritza txikia sortu eta garatzea

MF2105

Merkataritza txikia antolatu eta suspertzea

320

38.400,00 euro

MF2106

Erosketen kudeaketa merkataritza txikian

MF1792

Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzea negozio txikietan

86

ELEM0111–2

Sistema domotiko/immotikoak ezartzea eta mantentze-lanak egitea

360

43.200,00 euro

87

EOCJ0311–1

Estaldura arinen eta teknikoen oinarrizko eragiketak eraikuntzan

270

32.400,00 euro

88

FMEH0109–2

Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa

MF0090

Txirbil-harroketaren sistemak eta makinak prestatu eta programatzea

260

31.200,00 euro

89

HOTR0108–1

Sukaldeko oinarrizko eragiketak

270

32.400,00 euro

90

HOTR0208–1

Jatetxe eta tabernetako oinarrizko eragiketak

290

34.800,00 euro

91

IMAI0108–1

Etxeko iturgintzaaren eta berokuntza-klimatizazioaren eragiketak

320

38.400,00 euro

92

IMAR0309–3

Hozteko instalazioen muntaketa planifikatzea, kudeatzea, mantentze-lanak egitea eta gainbegiratzea

460

55.200,00 euro

93

IMPQ0208–2

Ile-apainketa

MF0349

Ile-apaindurak, akaberak eta orrazkera bilduak

MF0351

Ilea moztea eta teknika osagarriak

240

28.800,00 euro

94

IMSV0209–3

Ikus-entzunezko multimedia produktu interaktiboen garapena

460

55.200,00 euro

95

SEAG0209–1

Garbiketa toki irekietan eta industria instalazioetan

130

15.600,00 euro

96

SSCM0108–1

Azalerak eta altzariak garbitzea eraikinetan eta lokaletan

150

18.000,00 euro

97

SSCS0208–2

Mendekotasuna dutenei laguntza soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan

370

44.400,00 euro

LIZARRAKO ESKUALDEA

98

TMVL0109–1

Ibilgailuen karrozeriako mantentze-lanetako eragiketa osagarriak

270

32.400,00 euro

TUTERAKO ESKUALDEA

99

SSCS0208–2

Mendekotasuna dutenei laguntza soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan

370

44.400,00 euro

LODOSAKO ESKUALDEA

100

INAD0108–1

Prestaketarako eragiketa osagarriak elikagaien industrian

260

31.200,00 euro

ZONA SANTESTEBAN

101

AFDA0110

Egokitze fisikoa taldean, musikaz lagundurik

MF0515

Koreografiak

MF0516

Egokitzapen fisikoaren metodologia eta praktika, taldeka eta musikarekin

300

36.000,00 euro

IV. ERANSKINA

Auditorearen txosten ekonomikoa

Auditorearen txostenak alderdi eta eduki hauei buruzko irizpen bat jasoko du:

–Onuradunak bete beharreko baldintzak, bai diru-laguntzari buruzko araudian bai onuradunari ezartzen zaizkion betebeharrei buruzko dokumentazioan jasotakoak.

–Justifikazio kontuari buruz egindako egiaztapenen adierazpen espresa, haiek labur adierazita. Prozeduraren eta egindako lanen deskripzioa.

–Onuradunak aurkeztutako justifikazio kontuaren egiaztapena, diru-laguntza arautzen duten oinarrietan adierazitako elementu guztiak dituela egiaztatzeko.

–Justifikazio kontua horretarako behar adina ahal dituen pertsona batek izenpetu duela egiaztatzea.

–Jarduketa memorian dagoen informazioa eta justifikazio ekonomikorako aurkeztutako agiriak bat datozen aztertzea.

–Memoria ekonomiko laburtuan jasotako informazioa diruz lagundutako jardueraren gastuen zerrenda sailkatuan oinarritua dagoen, gastu bakoitzaren hartzekoduna, zenbatekoa, jaulkipen data eta ordainketa data zehaztuta dakarren zerrenda alegia.

–Onuradunak jarduera gauzatzeko egindako gastu guztiek diruz lagundutako jardueraren izaerarekin lotura argia dutela egiaztatzea, baita jarduera justifikatzeko finkatutako epearen barruan ordaindu direla ere.

–Onuradunak aurretik aipatutako zerrendako gastuen eta ordainketaren jatorrizko frogagiriak dituela egiaztatzea, baita agiri horiek onuradunaren kontabilitate erregistroetan islatu direla ere.

–Honako hauei buruzko informazio zehatza duten egiaztapenak:

  • Jarduerari egotzitako zeharkako kostuak.
  • Azpikontratazioari dagozkion alderdiak, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 26. artikulua aplikatuz.
  • Aukeratutako hornitzailea, diruz laguntzen ahal den gastua 30.000 eurotik gorakoa bada obren kasuan, edo 12.000tik gorakoa, ekipamenduko ondasunez hornitu bada edo zerbitzuak eman badira, aipatu foru legearen 28. artikulua aplikatuz.
  • Kostuen sailkapena.
  • Auditoreak atzemandako egintzak, duten garrantziagatik interesgarritzat jotzen direnak organo kudeatzailearentzat eta ez direnak bakar-bakarrik onuradunak bete gabe utzitako araudia edo diru-laguntza jasotzeko ezarritako baldintzak.

–Zeharkako gastuak jardueraren ekitaldiari egozteko erabili den banaketa sistema zuzena eta proportziozkoa dela eta kontabilitatearen arloan oro har onartutako printzipio eta arauekin bat datorrela egiaztatzea.

–Gastu guztiek hitzarmenaren baldintzak eta Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legean ezarritakoak betetzen dituztela egiaztatzea.

–Oinarri arau-emaileetan eta Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legean azpikontratazioaren arloan jasotzen diren xedapenak betetzen direla egiaztatzea.

–Onuraduna entitate edo pertsona juridikoa bada, Foru Komunitateko Administraziotik urte naturalean lortutako diru-laguntzek irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3.1 artikuluan adierazitako inguruabarrak betetzen ote dituzten egiaztatzea, gardentasun betebeharrari lotu gabeko aitorpena aurkeztuz gero; foru dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen ditu.

–Onuradunaren adierazpenen gutuna lortzea, justifikazio kontua izenpetu zuen pertsonak sinatuta.

–Balio Erantsiaren gaineko Zerga berreskuragarria ez dela, inongo kasutan, frogatutako gastuetako zenbateko handienaren gisan sartu egiaztatzea.

Justifikazio euskarrien azterketa.

Auditoreak, justifikazio euskarriak aztertzean, euskarri mota bakoitzari dagozkion irizpide eta betebeharrei heldu behar die, haien baliozkotasun formalerako.

Justifikazio euskarrian frogatutako gastu bakoitza alderatu beharko da eskatzaileak inprimakietan ezarritako laburpen agirian frogatutako prestakuntza jarduerarekin.

Euskarri horiei dagozkien ordainketak benetan egin direla ere egiaztatu beharko du, bai eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.3 eta 28.3 artikuluetan ezarritakoa bete dela ere.

Egotzitako eta justifikatutako kostuen arteko aldea azaldu beharko du, justifikazio euskarriak eta ekintzak adierazita, eta emaitzen azterketarako aipagarria iruditzen zaizkion oharrak erantsiko ditu.

Edozein modutan ere, txosteneko atal bakoitzerako aztertutako kostuen zenbatekoak kasuan kasuko atalean aurkeztutako kostu guztiak hartu beharko ditu.

Txostenaren edukia.

Erreferentziako arauan adierazitakoaz gain, auditorearen txostenak honako hauek eduki beharko ditu:

–Espedientearen zenbakia:

–Eskatzailea:

–Emandako diru-laguntza:

–Aurkeztutako justifikazio euskarrien azterketaren emaitza ekonomikoa:

Kapitulu bakoitzean, egotzitako gastuak onartu ez izanaren arrazoiak azalduko dira.

–Egotzitako kostuak Onartutako kostuak:

–Kanpoko fakturazioa:

–Barneko langileen gastuak:

–Amortizazioak:

–Gastu orokorrak (argia, ura, telefonoa...):

–Kostuak, guztira:

Azkenik, egintza aipagarririk atzematen ez denean, adierazpen hau eginen da: “Egindako lanaren ondorioz, jakinarazten zaizue ez dugula/dudala hauteman araudi aplikagarria edo ........ri (adierazi diru-laguntzaren onuraduna) ezarritako baldintzak ez betetzea ekar dezakeen egintzarik edo inguruabarrik, diru-laguntza jasotzeko”.

Bestela, egintza aipagarririk atzematen denean, honako paragrafo hau sartu beharko da: “Egindako lanaren ondorioz, jakinarazten zaizue badela araudi aplikagarria edo ........ri (adierazi diru-laguntzaren onuraduna) ezarritako baldintzak ez betetzea ekar dezakeen egintzarik edo inguruabarrik, diru-laguntza jasotzeko”.

Ohar orokorrak.

Entitatearen izena:

Auditorearen izen-deiturak:

Eguna eta sinadura:

Iragarkiaren kodea: F1403243