2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARILLAS
Aldaketa puntual xehakatua Udal Plan Orokorrean, 2. poligonoko 219. lurzatiari dagokionez. Hasierako onespena
Barillasko Udalak, 2014ko otsailaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa puntual xehakatua hasiera batean onestea Udal Plan Orokorrean. Aldaketa 2. poligonoko 219. lurzatiko eraikinaren lerrokaduran eginen da (UNC-2.2 unitatea, UPOko hiri lurzoru finkatu gabekoa), Tulebras-Malón 3040. tokiko errepidearen aldera, 1+310 k.p.aren inguruan, haren ezker ertzean, xedea izanik Errepideei buruz indarra duen Legeak ezartzen duen 18 metroko hasierako distantzia 15 metrora murriztea.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; horren bitartean, espedientea interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan xedatua aplikatuz, Hirigintza eta Etxebizitza arloko Presako Neurriei buruzko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legeak emandako idazketaren arabera.
Barillasen, 2014ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L1403698