53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Aldaketa, Izatezko bikoteen erregistroa arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2014ko martxoaren 3an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Aldaketa puntuala hasiera batean onestea Ezkondu gabeko bikote egonkorren Aiegiko Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzan; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2.–Ordenantzan onetsi den aldaketa jendaurrean egonen da hilabetez, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoan, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3.–Aiegiko Udalak osoko bilkuran onetsiko du behin betiko ordenantza honetan egin aldaketa, erreklamazioak, kexak edo oharrak ebaztearekin batera.

Nolanahi ere, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hain zuzen ere uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Aiegin, 2014ko martxoaren 14an.–Alkate udalburua, Esperanza Gastea Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1403806