53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ITUREN

Biztanleen udal erroldan iraungitzeagatiko bajen jakinarazpena

Iturengo Udaleko alkateak zera erabaki du, eranskinean zehaztutako pertsonei dagokienez: euren inskripzioa iraungitzea eta udalerri honetako biztanleen udal erroldan baja ematea. Aipatu bajak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 16. artikuluaren (14/2003 Lege Organikoak aldarazi zuen legea) arabera eginen dira. Bajaren data interesdunari egindako jakinarazpenaren bera izanen da, edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako bera.

Azaroaren 26ko 30/1992 Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.1 eta 2 artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea ezinezkoa izan denez, aipatu legearen 59.5 eta 61. artikuluek xedatutakoaren arabera jakinaraziko da.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iturenen, 2014ko martxoaren 1ean.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.

ESPEDIENTEEN ZERRENDA

Esp.: -. Izen-abizenak: Ana Maria Valencia Marulanda. Bizileku-txartela edo pasaportea: X01677761 A. Jaioteguna: 1971/06/09. Nazionalitatea: Colombia. Iraungitze data: 2014/03/01.

Iragarkiaren kodea: L1403591