4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 139/2014 prozedura arrunta
Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 139/2014 prozesuan, ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Caracolrojo Asociados S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan 2014ko martxoaren 28an ager dadin judizioa egitera, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2014ko martxoaren 7an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1403569