2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Aldaketa udal aurrekontuan. Hasierako onespena
Burlatako Udalak, 2014ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, 2011tik 2013ra luzatutako udal aurrekontuan aldaketa egitea erabaki zuen, Etxeko laguntza zerbitzuaren programaren gastuei aurre egiteko.
Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.
Burlatan, 2014ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.
Iragarkiaren kodea: L1403592