2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa Arbizuko zabortegian industrietako hondakinak
botatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan.
Hasierako onespena
Sakanako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2016ko urriaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Arbizuko zabortegian industrietako hondakinak botatzeko prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsiko da aldaketa Arbizuko zabortegian industrietako hondakinak botatzeko prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantzan, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lakuntzan, 2016ko urriaren 26an.–Mankomunitateko lehendakaria, Aitor Karasatorre Mugurutza.
Iragarkiaren kodea: L1612166