52. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA

Berako Udaleko albiente izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa eta euskaraz jakin beharrekoa, oposizioaren bidez betetzeko deialdia. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Berako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2013ko abuztuaren 19an eta urriaren 1ean eginiko bilkuretan, Berako Udaleko albiente izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa eta euskaraz jakin beharrekoa, oposizioaren bidez betetzeko deialdia onetsi zuen.

Deialdi hori 2013ko azaroaren 27ko 229. zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkezteko epea bukatu denez (zerrenda 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2014ko otsailaren 17an), bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea (eranskinean dator) eta oposizioaldia hasteko eguna finkatzea.

Oposizioaldia hasteko tokia, eguna eta ordua: 2014ko apirilaren 9an, 09:15ean, Lesakako Kiroldegian (Komentu kalea, 2).

Aitzinetik euskara proba egingo da, 2014ko martxoaren 31n, 09:00etan, Berako Musika Eskolan (Legia karrika, 26).

Beran, 2014ko martxoaren 7an.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

ERANSKINA

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Izangai onartuak:

ARANETA RAMOS, ASIER

ARMENDARIZ PLATON, MIKEL

AZKONA FUENTE, JON

CEREZO BASELGA, AITOR

HERNANDORENA LIZASO, EGOITZ

LAZCANOTEGUI GARCIA, IÑAKI

MANSO IRIÑEZ, ASIER

MORENO YANCI, ASIER

OBINETA OLAECHEA, JUAN ANDRES AGUSTIN

SUSPERREGUI GOÑI, SANTIAGO

–Izangai baztertuak:

DAGUER MALLES, IRENE

ETXEGIA LARRUSCAIN, IÑIGO

LEBRERO DRONDA, IÑAKI

MARTINEZ CILVETI, CRISTIAN

RECHE CABAÑAS, ASIER

SAHAGÚN JIMÉNEZ, BORJA

URRESTARAZU BLANCO, JON

Iragarkiaren kodea: L1403567