52. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 273/2013 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko 273/2013 prozeduran ebazpena eman da gaurko egunean, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko. Bertan erabaki da Estructuras Tudelanas S.L. betearazpenpeko enpresari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, epaitegi honetara ager dadin 2014ko apirilaren 10eko 09:10ean.

Eta zitazioa egiteko balio izan dezan Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 280. artikuluan aurreikusitako agerraldira etor dadin, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2014ko martxoaren 5ean.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1403568