2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
A4 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena
Urdazubiko Udalak, 2014ko otsailaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hiriguneko A4 unitatea urbanizatzeko proiektua, Construcciones A. Bengoechea, S.L.k sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 134 eta 76. artikuluetan xedatuari jarraikiz, delako proiektua jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, alegazioren bat ote den.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Urdazubin, 2014ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.
Iragarkiaren kodea: L1403621