52. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

A4 unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2014ko otsailaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Urdazubiko hiriguneko A4 unitatea birzatitzeko proiektua, Construcciones A. Bengoechea, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 167 eta 168. artikuluetan, eta horiekin bat heldu direnetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Urdazubin, 2014ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1403620