52. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

A4 unitatearen xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2014ko otsailaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hiriguneko A4 unitatearen xehetasun azterlana, Construcciones A. Bengoechea, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Urdazubin, 2014ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1403618