2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Bulegoetako 2014ko lan egutegiaren onespena
eta egun baliogabeen deklarazioa
Alkatetzaren 2013ko abenduaren 30eko Ebazpenaren bitartez, Ribaforadako Udalaren bulegoetako langileen 2014ko lan egutegia onetsi zen; hori guztia, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren uztailaren 23ko 341/2014 Ebazpenari jarraikiz, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2014ko jaiegunak ezarri baitira.
Horrenbertzez, honako hauek dira Udalaren zerbitzuan ari diren bulegoetako langileen 2014ko jaiegunak:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri.
–Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.
–Otsailaren 3a: San Blas.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 17a: Ortzegun Saindua.
–Apirilaren 18a: Ortzirale Saindua.
–Apirilaren 21a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Maiatzaren 9a: San Gregorio.
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
–Abuztuaren 25a, 26a, 27a, 28a eta 29a: San Bartolome bestak.
–Azaroaren 1a: Omiasaindu.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 24a: Gabon eguna.
–Abenduaren 25a: Eguberri.
–Abenduaren 31: Urtezaharra.
Era berean, urteko larunbat guztiak ez dira lanegun izanen, Udaleko bulegoak irekitzeari dagokionez.
Baliogabeak izanen dira, 2014an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta arestian aipatutako egunak, udal bulegoetako jaiegunak baitira.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Ribaforadan, 2014ko martxoaren 7an.–Alkate udalburua, Jesús María Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1403558