52. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. 2014ko ekitaldia

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2014ko ekitaldiko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea izanen dela 2014ko martxoaren 10etik 2014ko apirilaren 30era.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banketxe-kontuetara transferentzia eginez, 012 Info-localera deituz edo www.olazti.com atariaren bidez. Helbideratutako ordainagariak 2014ko apirilaren 10ean igaroko dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Olaztin, 2014ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1403642