52. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Virgen del Castillo zahar etxeko tasak. Behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, 2013ko abenduaren 30ean egin bilkuran, berretsi zuen Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren patronatuak 2013ko abenduaren 18an hartutako erabakia. Haren bidez, hasiera batean onetsi ziren zahar etxe horretan 2014ko ekitaldian indarra izanen duten tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz, erabaki hori 2014ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an, baita Miranda Argako Herriko Etxeko ediktu oholean ere.

Hogeita hamar egun baliodunean jendaurrean egon da, eta epe horretan inork ez du horren gainean erreklamazio, kexa edo oharrak egiteko inolako idatzirik aurkeztu. Beraz, 2014ko ekitaldian Miranda Argako Virgen del Castillo zahar etxean indarra izanen duten tasak behin betiko onetsirik gelditu dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira.

VIRGEN DEL CASTILLO ZAHAR ETXEKO PATRONATUA

2014. urteko tasak

Laguntza behar dutenak: 1.931 euro hilean.

Beren buruaz baliatzen direnak: 957 euro hilean.

Beren buruaz erdizka baliatzen direnak: 1.269 euro hilean.

Erdizkako mendekotasuna dutenak: 1.600 euro hilean.

Eguneko egonaldiak (eguneko tasa): 10etik 50 eurora bitarte, plaza motaren arabera, hau da, laguntza behar duena edo bere buruaz baliatzen dena ote den, eta laguntzak egun bakoitzean zenbat denbora irauten duen.

Miranda Argan, 2014ko martxoaren 3an.–Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1403565