52. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa Plan Orokorrean. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2014ko urtarrilaren 29an egin bilkuran, besteak beste erabaki zuen behin betiko onestea Lekunberriko Plan Orokorreko aldaketa puntuala, antolamenduko determinazio xehakatuei buruzkoa. Espedientea ofizioz sustatu du Udalak eta Udal Planeko 03-B2 ordenantza ukitzen du, bai eta Lekunberriko 12. poligonoko 537. lurzatiaren definizio berria ere. Espedientea Itziar Lazurtegi Mateos udal arkitektoak prestatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta dagokion hirigintzako araudia.

Lekunberrin, 2014ko otsailaren 3an.–Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

LEKUNBERRIKO UDAL PLANEKO ALDAKETA PUNTUALA

1.–Aldaketa O3-B2 ordenantzan.

Lekunberriko Plan Orokorreko O3-B2 ordenantzaren aldaketa puntuala egin da Idoia Sarasa Soriaren eskariz. Haren xedea da lurzatien mugekiko alboko atzeraemanguneak aldatzea, bi alboetako batean beheko solairuko gorputzak eraiki ahal izateko. Atzeraemangune horiek Diseinuari buruzko Jarraibide Partikularretan ezarriak dira ordenantza horretarako.

3. ordenantzarako Diseinuari buruzko Jarraibideak Eraikuntza Ordenantzatzat jotzen dira (Determinazio xehakatuak), Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 FLaren 64. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

3. eremuko B ordenantzetarako Diseinuari buruzko Jarraibide Partikularrak hauek dira:

3B ordenantza. Diseinuari buruzko jarraibide partikularrak, familia bakarreko azken aldiko garapenetarako.

Lurzatiko eraikuntzen atzeraemanguneak eta/edo inguratzaileak oinplanoan:

O3-B ordenantzako eremu bakoitzerako hauek izanen dira atzeraemanguneak, salbu eta etxebizitza atxiki edo binakakoen albo atxikietan:

–O3-B1-erako:

Fatxada nagusian gutxieneko atzeraemangunea 3 metrokoa izanen da, lurzatiaren albora ematen duten espazio publikoetan 3 metrokoa eta beste lurzati mugakide batzuekiko mugan ere 3 metrokoa.

Salbuespen gisa, beheko solairuko gorputzekin zabaltzen ahal da alboetara ematen duten atzeraemanguneetan edo hondoan, lerrokaduren planoan adierazten diren gehieneko inguratzaileak ukitu gabe, teilatu-hegala 3 metrora eta estalkiaren zatirik garaiena 3,50 metrora daudela, mugarekiko 0,80 metroko distantzia utzita eta gehienez ere 0,30 metroko hegalkinarekin. Gorputz hauek mugaraino hedatzen ahalko dira, baldin eta akordio bat formalizatzen badute finken jabeek.

–O3-B2-rako:

Fatxada nagusian gutxieneko atzeraemangunea ez da beharrezkoa, lurzatiaren albora ematen duten espazio publikoetan 3 metroko atzeraemangunea eta beste lurzati mugakide batzuekiko mugan ere 3 metrokoa.

–O3-B3-rako:

Fatxada nagusian gutxieneko atzeraemangunea ez da beharrezkoa, lurzatiaren albora ematen duten espazio publikoetan 1,50 metroko atzeraemangunea eta beste lurzati mugakide batzuekiko mugan 3 metrokoa.

–O3-B4-rako:

Fatxada nagusian gutxieneko atzeraemangunea ez da beharrezkoa, lurzatiaren albora ematen duten espazio publikoetan 1,00 metroko atzeraemangunea eta beste lurzati mugakide batzuekiko mugan 2 metrokoa.

–O3-B5-erako:

Etxebizitza atxikiak dira, albo batera garajeak dituztenak, beste garaje batekin atxikita gelditu beharko direnak, salbu eta muturrekoetan, horietan kanpoaldera kokatuko baitira.

Horietarako guztietarako definitu ahalko dira inguratzaileak oinplanoan, dagokion xehetasun azterlanaren bidez, eta bertan arestian aipatutako atzeraemanguneen balioak puntualki aldatu ahalko dira.

Aldaketaren ondotik, O3-B2 ordenantza partikularra honela idatzita geldituko da:

–O3-B2-rako:

Fatxada nagusian gutxieneko atzeraemangunea ez da beharrezkoa, lurzatiaren albora ematen duten espazio publikoetan 3 metroko atzeraemangunea eta beste lurzati mugakide batzuekiko mugan 3 metrokoa.

Salbuespen gisa, beheko solairuko gorputzekin zabaltzen ahal da alboetako batera ematen duen atzeraemangunean edo hondoan, lerrokaduren planoan adierazten diren gehieneko inguratzaileak ukitu gabe, teilatu-hegala 3 metrora eta estalkiaren zatirik garaiena 3,50 metrora daudela, mugarekiko 0,80 metroko distantzia utzita eta gehienez ere 0,30 metroko hegalkinarekin. Gorputz hauek mugaraino hedatzen ahalko dira, baldin eta akordio bat formalizatzen badute finken jabeek.

Antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa eginen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 FLaren 79.3 atikuluan adierazitako prozedurari jarraituz.

2.–Ekipamenduetarako luzatiaren definizio berria (tokiko sistema).

Lekunberriko Plan Orokorreko aldaketa puntual hau Udalak ofizioz egin du eta haren xedea da 12. poligonoko 537. lurzatian kokatutako (Artzanegi kalea, 21) ekipamenduetarako tokiko sistemaren mugak berriz definitzea.

Ekipamenduetarako tokiko sistema horri emandako espazioan Eguneko Zentroa eraiki da. Eraikina, barne urbanizazioko obrak eta lurzatiaren itxiturak bukatuta daude eta zentroak badaramatza zenbait urte martxan.

Ekipamenduetarako lurzatiaren mugak ez datoz bat zehatz-mehatz tokiko sistemaren mugekin; izan ere, batetik, 668. lurzatiarekin muga egiten duen hesia zuzenago egin da (664.aren mendebaldera) eta, bestetik, eremu horretatik kanpo utzi da 538. lurzatia, itxitura erregularragoarekin gelditu delarik eta barnealdetik ikusmira hobearekin. Udalaren jabetzakoa den 538. lurzatia ere ez dator bat katastroan ageri den mugaketarekin; beraz, beharrezkoa da finkak erregularizatzea, lurzatien egungo egoera erreala jasotzeko.

Eremu honetan aplikagarria den 3. ordenantzaren araudiak finken arteko mugak arautzea ahalbidetzen du.

–Finkak zatitzeko arauak:

Soilik zatitu ahalko dira lurzatiak, haietan familia bakarreko etxebizitza bat baino gehiago egitea aurreikusi bada edo bestelako erabilera izanen duen eraikin bat baino gehiago egiteko. Ezin izanen dira lurzatiak zatitu, baldin eta ondorioz eraikigarritasunik gabeko lurzatiak sortzen badira, baina finken arteko mugak arautu ahalko dira eta finka batzuen zatiak eraikigarritasuna duen ondoko finka mugakide batean sartu.

Tokiko sistemaren azaleraren murrizketa hori munta txikikoa da, ekipamenduetarako eta zerbitzuetarako dauden espazio guztiak kontuan hartzen baditugu (lehengo La Vega sektorea), eta ekipamendu publikoetarako egungo lur erreserba (tokiko sistemetarako dena, sistema orokorretarako zuzendutakoaz aparte) legeak ezarritako gutxienekoa baino handiagoa da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 FLaren 53.4.b) artikuluan ezartzen baita.

Ekipamenduetarako tokiko sistemaren definizioak antolamendu xehakatuaren izaera du, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 FLaren 49.3 artikuluari jarraituz.

49.3. artikulua. Hirigintza antolamenduko determinazio xehakatutzat hartuko dira honako hauek:

e) Bide publikoetako, hiri zerbitzuetako, espazio libre publikoetako eta ekipamendu publiko nahiz pribatuetako toki sistemen definizioa, alegia, sistema orokorren artean sartu gabe, sistema orokorretako zerbitzuak osatzeko beharrezkotzat jotzen diren ekipamendu publikoena.

Planoak erantsi dira indarrean den planeamenduaren egungo egoerarekin (6. planoa, Lekunberriko Udal Plan Orokorreko ordenantzak eta lurzoruaren kalifikazioa) eta aldaketa puntualaren proposamenarekin (6. planoaren aldak.).

Antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa eginen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 FLaren 79.3 atikuluari jarraituz.

79. artikulua. Prozedura.

3. Udal plan orokorretan jasotako antolamenduko determinazio xehakatuen aldaketak 74. artikuluko prozeduraren bidez eginen dira, ekimen publiko nahiz pribatuak eraginda deusetan ukatu gabe plan partzialetan eta plan berezietan antolamendu xehakatuari egin ahal zaizkion aldaketak.

Iragarkiaren kodea: L1402216