51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

14E/2014 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilariak emana, “Enpresei eta profesionalei arte eszenikoetako ekoizpenak egiteko diru-laguntzak ematea” izeneko 2014ko deialdiaren oinarri arautzaileak onesten dituena eta horretarako gastua baimentzen duena.

Kultur Ekintza Zerbitzuak txostena egin du, eta bertan proposatu, “Enpresa eta profesionalen arte eszenikoen produkziorako” diru-laguntzen 2014ko deialdia eta horren oinarri arautzaileak onestea, 90.000 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, kontuan harturik aipatu gastua baimentzeko bai helburua bai baldintzak betetzen direla, baita legez ezarritako betebeharrak ere; bestetik, espedientean kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna jasotzen da.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 67/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. Enpresa eta profesionalen arte eszenikoen produkziorako” diru-laguntzen 2014ko deialdia onestea.

2. “Enpresa eta profesionalen arte eszenikoen produkziorako” diru-laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak onestea.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotako eskaerak kontuan harturik:

ZENBATEKOA

AURREKONTUKO KONTU-SAILA

EKITALDIA

90.000,00

A20002-A2520-4709-334100: Enpresa eta profesionalentzako laguntzak produkzio eszenikoetarako

2014

4. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2014ko otsailaren 25ean.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

ENPRESEI ETA PROFESIONALEI ARTE ESZENIKOETAKO EKOIZPENAK EGITEKO EMANEN ZAIZKIEN DIRU-LAGUNTZEN 2014KO DEIALDIKO OINARRI ARAUTZAILEAK

1.a Diru-laguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.

1.1. 2014ko ekitaldian Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan produzituko diren arte eszenikoen proiektuetarako laguntzak arautzea du xede deialdiak, ikusleentzat interesa duen kalitatezko arte eskaintza anizkoitzari laguntzeko, Nafarroako Foru Komunitateko enpresen eta profesionalen bitartez.

1.2. Produkzioaren jardueran obra sortzea eta estreinaldia sartuko dira.

1.3. Diru-laguntzaren xedeko proiektuak 2014ko azaroaren 15a baino lehen estreinatu beharko dira.

1.4. Enpresa edo profesional bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake.

1.5. Hobekien baloratzen den proiektuak bira bat egiten ahalko du Nafarroako agertokietan barrena, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatu eta kofinantzatuta. Bira horretan sartu ahal izanen dira baloraziorik onena jasotzen duten bigarren eta hirugarren proiektuak ere, erabilgarri dagoen kredituaren arabera.

2.a Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Laguntzen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aipatutako betebehar orokorrak.

2.2. Honelakoren bat izatea: pertsona fisikoak, ondasun komunitateak, nortasun juridikorik gabeko beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, merkataritza sozietateak, edo merkataritza sozietateen formarik hartzen ez duten eta nortasun juridikoa duten sozietate zibilak.

2.3. Forma juridikoa edozein izanik ere, jarduera eta auzotasuna edo helbidea Nafarroako Foru Komunitatean behar dute izan, gutxienez 2013ko urtarrilaren 1etik.

3.a Aurrekontu egozpena eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

3.1. Diru-laguntza hauek, gehienez ere 90.000 euro, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2014ko gastuen aurrekontuko “Enpresa eta profesionalen produkzio eszenikoetarako laguntzak” izeneko A20002 A2520 4709 334100 kontu-sailaren kargura finantzatuko dira.

3.2. Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz aurrekontu onartuaren %65 baino handiagoa izanen, proiektuaren puntuazio maila 75 puntutik gorakoa denean, ezta %60 baino handiagoa ere lortutako puntuazioa 50 eta 75 puntu artekoa denean. Eskatzaileek aurkezten duten aurrekontuari Balorazio Batzordearen ustez proiektua garatzeko beharrezkoak ez diren edo deialdiaren xedekoak ez diren jarduerei dagozkien diru kopuruak eta BEZarenak kenduta ateratzen den emaitza izanen da onartuko den aurrekontua.

Bestetik, eskatzaile bakoitzarentzako laguntzaren zenbatekoa 30.000 eurokoa izanen da, gehienez ere.

3.3. Aipatutako muga horiek betetzen badira, eta, bidezko denean dagokion deskontua eginez, laguntzaren zenbatekoa eskatzaileek eskatutakoa izanen da, aurrekontuan dirua dagoen bitartean.

3.4. Aurrekontu erabilgarria ekitaldian zehar handitzen bada, edo hasiera batean emandako kopuruak askatzen badira, gehigarri gisa diru-laguntzarik eskuratu ez duten onuradunei ematen ahalko zaie, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

3.5. Onuradunetakoren batek uko egiten badio laguntzari, puntuazioaren ordenan hurrengoa den eskatzaileari emanen zaio, horrek deialdian eskatutako gutxienekoa gainditzen badu, betiere.

4.a Eskabideen aurkezpena eta eskatzen den dokumentazioa.

4.1. Laguntza eskaerak, oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduarekin bat eta bertan aipatzen diren agiriak erantsita, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan.

4.2. Dokumentazioa paperean eta bertsio digitalean aurkeztu beharko da, tramitazioa eta balorazioa errazteko.

4.3. Eskabidearekin batera (I. eranskina), agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Profesionala edo enpresa den kontuan hartuta, agiri hauetako bat:

a.1) Pertsona fisikoak, ondasun komunitateak edo nortasun juridikorik gabeko beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate izanez gero: nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia konpultsatua –edo, hala bada, nortasun txartelarena– eta pertsonaren edo pertsonen, parte-hartzaileen edo bazkideen identifikazio fiskaleko zenbakia.

a.2) Merkataritza sozietateen forma juridikorik hartzen ez duten eta nortasun juridikoa duten sozietate zibilak izanez gero: sozietatearen kontratuaren jatorrizko agiria edo fotokopia konpultsatua eta identifikazio fiskalaren kodearena.

a.3) Merkataritza sozietateen kasuan: eraketaren edo, hala denean, aldaketaren eraketa eskrituraren jatorrizko agiria edo fotokopia konpultsatua; Merkataritza Erregistroan egindako inskripzioaren estatutuena eta identifikazio fiskalaren kodearena.

b) Proiektuaren azalpen txostena, II. eranskineko ereduaren araberakoa.

Proiektuaren datu ekonomikoak II-a eranskinean bete beharko dira.

4.4. Eskabide ereduak, azalpen txostena eta eranskinak Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez bete eta tramitatu beharko dira: http://www.navarra.es/home_es/servicios

4.5. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.6. Diru-laguntza eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, hamar egun balioduneko epean okerra zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko eskatuko zaio interesdunari, posta elektronikoaren bidez, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, lege beraren 42. artikuluan ezarritako moduan.

5.a. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

5.1. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak izanik, deialdian ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Entitateak proiektua garatzean egiten dituen gastu hauek kontuan hartuko dira:

a) Zuzeneko kostuak.

–Proiektuan aurreikusitako ekintzak gauzatzeko beharrezkoak diren langileen eta artisten lansarien eta gizarte segurantzaren kostuak, barnean direla entitate onuradunaren zerbitzuan ari direnena eta horretarako kontratatzen direnenak. Lehenbiziko kasuan, proiektuan benetan emandako denboraren proportziozko zatiak egotziko zaizkio programari.

–Langile horien dieten eta joan-etorrien gastuak.

–Kanpoko baliabideak kontratatzearen ondorioz sortutako gastuak, hala nola, agertokien eta entseguetarako lokalen alokairuak (3 hilabete gehienez), ekipo eta bitarteko materialen alokairuak, talde artistikoaren eta antzezlari taldearen ordainsariak, eszenografia, jantziak eta material kontsumigarri oro, eta beste batzuk, proiektuaren ekoizpenera eta agerraldi batera bideratuak, ahal dela estreinaldira.

–Proiektuan sartutako jardueren zabalkunderako eta merkaturatzeko gastuak.

Diru-laguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera.

b) Zeharkako kostuak.

Zeharkako kostuen barrenean daude bai gastu orokorrak, onuradunak betetzen dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak, bai gastu finkoak, jarduera zehatz bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko.

Proiektu bakoitzean diruz laguntzen ahal diren zeharkako kostuek proiektuaren aurrekontuan sartuta egon beharko dute, eta ez dira proiektuaren kostu osoaren %10etik gorakoak izanen.

5.2. Hauek ez dute diru-laguntzarik jasoko:

a) Ondasun higigarrien eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak. Azken kasu horretan, salbu eta diru-laguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarrien erosketarako 5.1 puntuan ezarritakoa.

b) Proiektua garatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileek berreskuratzen ahal dutena.

d) Entitatea kudeatzen duten langileen ordainsariak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 4 baino gehiago badira.

5.3. Koprodukzioen kasuan, diru-laguntzaren onuradunak egiaz egindakoak bakarrik jaso dezake diru-laguntza. Egiaz egindako gastua izanen da diru-laguntzaren onuradunak zuzenean egindakoa edo koprodukzioari hark egindako diru ekarpena.

6.a Tramitazio eta ebaluazio organoak.

6.1. Eskaerak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.

6.2. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak izendatutako hiru batzordek osatuko duten Balorazio Batzordeak baloratuko ditu eskaerak.

Batzorde administratiboak kide hauek izanen ditu:

a) Batzordeburua: Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria edo, bera izan ezean, Liburutegien edo Ondarearen Zerbitzuko zuzendaria.

b) Batzordekideak: Artearen Hedapenaren Ataleko burua; Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Ataleko goi mailako teknikari bat.

c) Idazkaria: Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Ataleko burua, eta bera izan ezean, Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Ataleko goi mailako teknikari bat.

Batzorde artistikoko burua Artearen Hedapenaren Atalburua izanen da, eta kideak, berriz, arte eszenikoaren arloan entzute handia duten bi pertsona.

Batzorde ekonomiko eta sozialeko burua Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalburua izanen da, eta kideak, berriz, kudeaketa ekonomiko eta kulturaleko bi aditu.

6.3. Balorazio eta esleipen prozesua.

1. fasea.–Batzorde administratiboak deialdian onartua izateko bete beharreko baldintzei buruzko dokumentazioa aztertuko du. 4.3 puntuan eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez bada, 4.6 puntuan zuzenketa egiteko adierazten dena bete beharko da.

2. fasea.–Beste bi batzordeetako kideek onartutako proiektuak jaso, eta ezarritako bi multzoak baloratuko dituzte, zeinek bere aldetik eta banaka banaka, hau da, batzorde artistikoko kide bakoitzak “proiektuaren titularraren ibilbideari eta jarduerari” eta “proiektuaren kalitate artistikoari eta interesari” dagokiena baloratuko du, eta batzorde ekonomiko eta sozialeko kide bakoitzak “Kudeaketa estrategiak proiektuaren hartzaileekiko” eta “proiektuaren bideragarritasun eta koherentzia ekonomikoei dagokiena baloratuko du.

3. fasea.–Pertsona bakoitzak bere balorazio proposamena igorri ondotik, ebaluazio batzorde bakoitza bilduko da puntuazioak batera aztertzeko, eta kasuan kasuko multzorako puntuazio proposamena eginen du.

4. fasea.–Ondoren, batzorde administratiboa bilduko da, eta azken puntuazioa ezarriko du bi proposamenen batura eginda.

Behin onartutako aurrekontuak ezarririk eta proiektu guztien bideragarritasuna segurtaturik, Administrazio batzordeak diru-laguntzak banatuko ditu balorazio handiena izan duten proiektuen artean.

Gerakinarekin, baldin eta ez badago diru nahikoa proiektu jakin baten zenbateko osorako, ukitutako eskatzaileari eskatzen ahalko zaio hasieran aurkeztutako proiektua alda dezala.

Aldaketa eginda proiektu hori bideragarria ez bada, puntuazio ordenan ondoren dagoen proiektuaren txanda izanen da.

Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskatzaileei.

Azkenik, irizpen loteslea emanen du.

6.4. Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalak, batzorde administratiboak sinatutako akta ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

7.a Proiektuen balorazioa.

7.1. Irizpide hauek erabiliz baloratuko dira proiektuak:

7.1.1. Proiektuaren titularraren ibilbidea eta jarduera (15 puntu arte).

a) Ibilbidea: enpresak/profesionalak jardueran daramatzan urtebeteen kopurua. (3 puntu arte).

–15 urtetik gora: 3 puntu.

–10 eta 15 urte bitartekoak: 2 puntu.

–5 eta 10 urte bitarte: puntu bat.

b) Jasotako sari eta aitortzak eta sektoreko zirkuitu garrantzitsuetan izandako parte-hartzea (kanpoan gelditzen dira testuen egiletzarekin, zuzendaritzarekin eta antzezpenarekin lotuak). (puntu bat arte).

c) Gizarte Segurantzako artisten araubideko kotizazioen batez bestekoa, bakarrik enpresako bazkideen azken 3 urteko kotizazioa, autonomoen araubidekoa, gehituta. (puntu bat arte).

–3.000 eurotik gora: puntu bat.

–3.000 euro arte: 0,5 puntu.

d) Banaketa jarduera (10 puntu arte).

Azken hiru urteetako (2011, 2012, 2013) funtzio kopuruaren urteko batez bestekoa.

Funtzioa izateko, ordain ekonomikoa izan beharko dute, eta 35 minutuko iraupena, gutxienez ere.

Ikuskizun bakoitzetik egindako funtzioak kontatzeko, ponderazio hau aplikatuko da.

–1. ponderazioa:

  • Nafarroatik kanpo egindako funtzioak: 1,5.
  • Nafarroako agertokietan egindako funtzioak: 1.
  • Nafarroan egindako funtzioak: 0,75.

–2. ponderazioa:

  • 1.500 euro bitarteko cachea: 0,65.
  • 1.501 eurotik 2.500 eurora bitarteko cachea: 1.
  • 2.501 eurotik 4.500 eurora bitarteko cachea: 1,5.
  • 4.500 eurotik gorako cachea: 2.

–Guztiaren batura:

  • 10 eta 20 arteko balorazioa: 2 puntu.
  • 21 eta 30 arteko balorazioa: 4 puntu.
  • 31 eta 40 arteko balorazioa: 6 puntu.
  • 40tik gorako balorazioa: 10 puntu.

7.1.2. Proiektuaren kalitate artistikoa eta interesa. (40 puntu arte).

7.1.2.1. Taldearen osaera eta gaitasuna (15 puntu arte).

a) Proiektuko arte zuzendaria edo koordinatzaile teknikoa (5 puntu arte).

–0,5 puntu, arte zuzendaritzari emandako sari bakoitzeko.

–Arte eszenikoetako eta musikaren arloko muntaketa bakoitza: 0,5 puntu.

Ikuskizunaren zuzendaritza partekatua denean, kontuan hartuko da puntuazio orokor handiena duen zuzendariaren puntuazioa.

b) Proiektuan parte hartzen duten eta ogibide artistikoen sailkapen nazionalean sarturik dauden profesionalen/artisten/teknikarien taldea (10 puntu arte).

–Arte Dramatikoko titulazio ofiziala edo beste arte eszenikoetako eta musikaren arloko beste titulazio batzuk: puntu bat.

Arte eszenikoekin eta musikaren arloarekin lotutako beste titulazio ofizial batzuengatik, 0,5 puntu.

Banaka aurkeztutako sari bakoitzeko 0,5 puntu; 5 puntu arte.

–Arte eszenikoetako eta musikaren arloko muntaketa profesional bakoitza: 0,5 puntu.

Aktoreen, teknikarien, eszenako dantzarien eta musikarien, eta abarren puntuazio partzialak batuz kalkulatuko da puntuazio orokorra.

7.1.2.2. Proiektua. (25 puntu arte).

a) Proiektuaren kalitate orokorra: (20 puntu arte) ondoko alderdiak kontuan hartuz: lanaren testua edo gidoia, proiektuaren laburpena (10 lerro gehienez), zuzendaritzaren memoria, proiektuak duen interes artistikoa eta kulturala (helburuak, kalitatea, berrikuntza...), proiektuak arte eszenikoen testuinguruan duen garrantzia eta egokitasuna, proiektuaren edukien eta helburuen arteko koherentzia, proiekzioa, esleitutako aurrekontuko kontu-sailen koherentzia, etab.

b) Nafarroako kultur ondarearen zabalkundea eta egungo sortzaile nafarren sustapena (5 puntu arte).

7.1.3. Proiektuaren hartzaileei loturiko kudeaketa estrategiak. (20 puntu arte).

a) Marketin, komunikazio, merkaturatze eta salmenta ekintzak. (10 puntu arte).

b) Proiektuari erantsitako ekintza pedagogikoak. (5 puntu arte).

c) Zailtasun fisikoak edo psikosozialak dituen jendea hurbiltzen laguntzeko ekintzak. (5 puntu arte).

7.1.4. Proiektuaren bideragarritasun eta koherentzia ekonomikoa. (25 puntu arte).

7.1.4.1. Proiektu osoa kontuan harturik, eskatutako diru-laguntzaren portzentajea. (5 puntu arte).

–%55 arte: 5 puntu.

–%55etik %60 arte: 3 puntu.

–%60tik %65 arte: 2 puntu.

7.1.4.2. Proiektu osoaren gainean bermatu edo berretsitako finantzaketaren portzentajea (baliabide berekiak, maileguak, sinatutako kontratuak, berretsitako diru-laguntzak, diruz lagunduko duten entitateen ziurtagiriak hitzarmena sinatzeari baldintzaturik, eta abar). (10 puntu arte).

–%41etik %50 arte: 10 puntu.

–%31tik %41 arte: 8 puntu.

–%21etik %31 arte: 6 puntu.

–%11tik %21 arte: 4 puntu.

–%11 baino gutxiago: 2 puntu.

7.1.4.3. Diru-sarreren eta gastuen egituraren koherentzia. (10 puntu arte).

7.2. Proiektuen balorazioa egin ahal izateko, eskatzaileak eskabidea aurkeztu beharko du, deialdi honen II. eranskinean ageri den azalpen txosteneko ereduaren araberakoa; eranskin horretan zehatz-mehatz jasotzen dira irizpide bakoitzaren barrenean baloratu beharreko alderdiak. Informazio ekonomikoa II-a eranskinean jasotako informazio ekonomikoari buruzko inprimakian beteko da.

7.3. Aurreko irizpide horiek aplikatuta, gehienez ere 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari, eta ez dira aintzat hartuko gutxienez ere 50 puntura iristen ez diren proiektuak. “Proiektuaren kalitate artistikoa eta interesa” ataleko puntuazioaren erdia lortzen ez duten proiektuak ez dira kontuan hartuko.

7.4. Betetzen ez diren datuak edo zehaztasunik gabe betetzen direnak edo ausartegiak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.

8.a Diru-laguntza emateko ebazpena.

8.1. Laguntzak Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez emanen dira, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita gehienez ere sei hilabeteko epean. Epe hori berariazko ebazpenik argitaratu gabe iraganik, eskaera ezetsitzat joko da.

8.2. Diru-laguntza hau emateko prozedurako ebazpenen jakinarazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web orrian argitaratuko dira (http://www.navarra.es/home_es/servicios/buscador-avanzado).

Horretaz gainera, eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio, eskabidean jartzen duen helbide elektronikoaren bidez.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko iragarki oholean ere jarriko da deialdiaren ebazpena (Navarrería kalea, 39: Iruña).

8.3. Berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

8.4. Deialdi honi buruzko edozein jakinarazpen Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Erregistroaren bitartez bideratuko da (Navarrería kalea, 39: 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako tokietako edozeinen bitartez.

9.a. Onuradunen betebeharrak.

9.1. Diru-laguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean aurkeztu beharko da, erregistro telematikoaren bidez, diru-laguntzen onuradunek gardentasunari buruz duten betebeharraren aitorpena eta, zein den kasua, eskatzen zaien dokumentazioa, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen baititu.

Aitorpen eredua eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/.

Izan litezkeen zehapen ondorioak galarazi gabe, onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako diru-laguntza ordainduko eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

9.2. Deialdi honen barrenean diruz laguntzen den proiekturako soilik erabiltzea laguntza eta, oro har, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako beharkizunak betetzea.

9.3. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalean justifikatzea diruz lagundutako proiektua gauzatu dela eta zer gastu egin den.

9.4. Laguntza jasotzen duten proiektuak entitate eskatzailearen eta Nafarroako Gobernuaren artean lankidetzan egindako proiektuak direla ulertuko da. Bi aldeek proiektuen zabalkunderako ekintzak gauzatzen ahalko dituzte, aldez aurretik adostuta.

Nolanahi ere, beti adieraziko da lankidetza hori, inprimatutako material mota guztietan edo komunikazio zuzeneko ekintzetan. Ekintzen berri emateko ekitaldian pertsonen parte-hartzea baldin badago, gutxienez entitateko kide bat eta Nafarroako Gobernuko kide bat izanen dira bertan.

9.5. Diruz lagundutako proiektuaren agerraldia, ahal dela estreinaldia, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatzen dituen programa edo jaialdietako batean egitea.

9.6. Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den unean berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu.

Proiektuan edozein aldaketa egiteko Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da; zerbitzu horrek baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako proiektua funtsean aldatzen ez badu, Ebaluazio Batzordearen ustean.

9.7. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso duela.

Diruz lagundutako proiektuaren egitarauan, afixetan, iragarkietan edo edozein motatako publizitatean Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabili beharko dute, eta jasotako finantzaketa deskribatzen duen testu bat ezarri.

Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalean aurkeztu beharko dituzte zabalkunderako aurreikusitako zirriborroak, logotipoa modu egokian txertatzeko baimena jasotzeko.

Logotipoa jartzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuko Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuan (Argitalpen Atala) kontsulta daitezke, helbide elektroniko honetan: publicaciones@navarra.es.

9.8. Noiznahi ere onartzea Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten duen egiaztapen lana.

9.9. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atalari. Jakin bezain laster emanen da haien berri, eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.

9.10. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan, eta halaber, deialdietako oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistroak edukitzea.

9.11. Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

9.12. Diru-laguntzaren onuradunek ebaluazio txosten bat aurkeztu beharko dute, proiektua amaituta. Txosten horretan, proiektuaren alderdiak noraino bete diren adieraziko du, hasieran aurkeztutako azalpen txostenean jasotakoarekin alderatuta.

10.a Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

10.1. Proiektuaren estreinaldia eginik ordainduko dira laguntzak, Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena prestatu ondotik, eta ezinbestekoa izanen da frogagiri hauek aurkeztea 2014ko azaroaren 15a baino lehen:

a) Proiektuaren azken memoria eta proiektuaren ebaluazio txostena.

b) Inprimatutako elementuak eta publizitatekoak.

c) Gastuen zerrenda, diruz lagundutako kontzeptuen araberakoa, zeinean enpresa, kopurua eta fakturaren zenbakia agertuko baitira, zehatz eta kontzeptutan banatuta. 2013ko azaroaren 1etik aurrera egindako fakturak besterik ez da onartuko.

d) Onartutako proiektua gauzatzeko izan den gastuaren frogagiriak (jatorrizko fakturak edo, halakorik ez bada, fotokopiak). Faktura horiek Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz egin beharko dira, eta 2013ko azaroaren 1etik aurrerako luzatuak izan. Ez da onartuko ez ordainagiririk, ez aurrekonturik eta ez albaranik.

e) Egindako ordainketen bankuko frogagiriak.

10.2. Salbuespenez, aurrerakin gisa ordaintzen ahalko dira laguntzak, jarduera egin baino lehen.

Horretarako, onuradunek Kultur Ekintza Zerbitzuari eskatu beharko dio, eta bidezko dokumentazioa aurkeztuta frogatu ez duela funts likidorik diruz laguntzen den jarduera gauzatzearen ondoriozko gastuen ordainketari aurre egiteko.

Bi alditan pagatuko da: %50eko aurrerakina, laguntzak emateko ebazpena egiten denean, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak baimena emandakoan.

Produkzioaren estreinaldiaren ondotik ordainduko da diru-laguntzaren gainerakoa, Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena prestatu ondotik, 10.1 puntuan adierazi den moduan.

10.3. Deialdian ezarritako epean, edo zuzenketak egiteko ematen den epean, justifikatu ezean, justifikatu gabeko gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea galduko da.

10.4. Diruz lagundutako proiektuaren gastu guztia justifikatu beharko da. Halaber, ordainketaren justifikazioek proiektuaren gastu osoa jaso beharko dute.

10.5. 100 eurotik gorako ordainketen bankuko frogagiriak aurkeztu beharko dira.

10.6. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntzaren kontzesioan aipatzen den ehunekoa aplikatuko zaie onartutako gastuen frogagiriei, jarduera egin eta gero.

11.a Beste diru-laguntza batzuen pilaketa eta bateragarritasuna.

11.1. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin batera, helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak. Diru-laguntza horien zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

11.2. Beste entitate batzuek emandako diru-laguntzarik edo laguntzarik eskuratzen baldin bada, onartutako laguntza aldatzen ahalko da, laguntza guztien zenbatekoak diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen badu.

12.a Itzulketa.

Onuradunak proiektua gauzatu duela behar bezala justifikatzen ez badu, pagatutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, baita diru-laguntza ordaindu zenetik itzultze egunera arte sortutako berandutza interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

13.a Arau-hausteak eta zehapenak.

13.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

13.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

14.a Diru-laguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraituko zaie.

15.a Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ............................................ NANa/IFZ

Helbidea (herria): .............................................. Kalea

P.K.: .................... Telefonoa.

Posta elektronikoko helbidea

BERE IZENEAN EDO ................... ORDEZKATUZ (behar ez dena ezabatu)

Entitatea: ............................................... IFZ

Helbidea (herria): ..................... Kalea

PK: ..................... Telefonoa:

Posta elektronikoko helbidea

Nafarroako Foru Komunitateko enpresa eta profesionalen arte eszenikoen produkzioa 2014an laguntzeko ESKAERA aurkezten du, .......(e)ko ............aren ......(e)an emandako ..../2014 Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarriei jarraikiz. (2014ko ..... Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ...............aren ......(e)koa).

Destinoa: Arte Sorkuntzaren, Ekoizpenaren eta Zerbitzuen Atala.

AURKEZTUTAKO PROIEKTUAREN ZENBATEKOA, GUZTIRA

euro

ESKATUTAKO DIRU-LAGUNTZA

euro

FINANTZIAZIO BERMATUAREN %

%

ESKATUTAKO DIRU-LAGUNTZAREN %

%

Eta, oinarri arautzaileetan ezarritakoarekin bat:

1. Haietan agindu bezala, agiri hauek aurkezten ditu:

a) Profesionala edo enpresa den kontuan hartuta, agiri hauetako bat:

a.1) Pertsona fisikoak, ondasun komunitateak edo nortasun juridikorik gabeko beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate izanez gero: nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia konpultsatua -edo, hala bada, nortasun txartelarena- eta pertsonaren edo pertsonen, parte-hartzaileen edo bazkideen identifikazio fiskaleko zenbakia.

a.2) Merkataritza sozietateen forma juridikorik hartzen ez duten eta nortasun juridikoa duten sozietate zibilak izanez gero: sozietatearen kontratuaren jatorrizko agiria edo fotokopia konpultsatua eta identifikazio fiskalaren kodearena.

a.3) Merkataritza sozietateen kasuan: eraketaren edo, hala denean, aldaketaren eraketa eskrituraren jatorrizko agiria edo fotokopia konpultsatua; Merkataritza Erregistroan egindako inskripzioaren estatutuena eta identifikazio fiskalaren kodearena.

b) Proiektua azaltzen duen txostena, II. eranskineko ereduaren araberakoa. Proiektuaren datu ekonomikoak II.a eranskinean bete beharko dira.

2. Aitortzen du ez duela Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekurik urratu.

3. Datuak eguneratzeari dagokionez, aitortzen du Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuari idatziz adieraziko diola, 15 eguneko epean gehienez, aitorpen honetan zehaztutako diru-laguntzetan izaten den edozein aldaketa.

4. Diru-laguntzarako eskaeran azaltzen den proiektuari dagokionez aitortzen du:

Ez duela eskuratu edo eskatu administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, inolako diru-laguntzarik.

Administrazio honen, beste administrazio publiko batzuen, erakunde publiko edo pribatuen nahiz partikularren, Estatukoen edo nazioartekoen, diru-laguntza hauek eskuratu/eskatu dituela:

ZEIN ENTITATERI ESKATU ZION LAGUNTZA

ESKATUTAKO

KOPURUA

DIRU-LAGUNTZAREN EGOERA

(eskatua/esleitua/ordaindua)

5. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. atalean xedatutakoari jarraikiz, eskaera aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioko Estatu Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

6. Eskabide honekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuetan sartu, haiek zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuan erabiliko dira, betiere aipatutako legeriari jarraikiz.

.................(e)n, 2014ko .............aren ..............(e)an

(Sinadura)

Izen-deiturak

NAFARROAKO GOBERNUA. KULTURAKO, TURISMOKO ETA ERAKUNDE HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA.

II. eranskina

Proiektua azaltzen duen txostena

Memoria egiterakoan kontuan hartu beharrekoak:

–Ezarritakoari ordenari jarraitu: 1, 2, 3 eta 4.

–Orrialdeak zenbakiturik aurkeztu.

–Atal guztiak bete eta behar diren justifikazioak aurkeztu. Hutsik edo justifikatu gabe daudenak ez dira baloratuko.

Eskabide zk.: .......................... (Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak emandako zenbakia).

Erakundearen izen osoa:

Izen laburtua:

Kalea eta zenbakia:

Posta kodea:

Herria:

Herrialdea:

Telefonoa:

Fax-a:

Helbide elektronikoa:

Interneteko webgunea:

Legezko ordezkariaren, harremanetarako pertsonaren eta proiektuko zuzendariaren izena eta(1):

(1) Legezko ordezkaria entitatea ordezkatzeko ahalmen juridikoa duena da; harremanetarako pertsona, berriz, hautapen prozesuan zehar solaskide izan daitekeena da; proiektuko zuzendaria da, azkenik, proiektuaren koordinazio teknikoaz arduratuko dena.

Izena

Legezko ordezkaria

Harremanetarako pertsona

Proiektuko zuzendaria

1.–Proiektuaren titularraren ibilbidea eta jarduera (15 puntu arte).

a) Ibilbidea: enpresak/profesionalak jardueran daramatzan urtebeteen kopurua. (3 puntu arte).

Eratu zen urtea:

Entitate mota:

–Eraketa aktaren edo agiri baliokidearen kopia erantsi.

b) Jasotako sari eta aitortzak eta sektoreko zirkuitu garrantzitsuetan izandako parte-hartzea (kanpoan gelditzen dira testuen egiletzarekin, zuzendaritzarekin eta antzezpenarekin lotuak). (puntu bat arte).

URTEA

(AA)

SARIA EMATEN DUEN ENTITATEA

SARIA JASOTAKO IKUSKIZUNA

–Frogagiriak erantsiko dira.

c) Azkeneko 3 urtean artisten araubidean izandako Gizarte Segurantzako kotizazioen batez bestekoa. (puntu bat arte).

URTEA

GIZARTE SEGURANTZARI EGINDAKO LIKIDAZIOA

2011

2012

2013

Batez bestekoa

–Erantsi likidazioak eta ordainagiriak.

d) Konpainiaren banaketa jarduera (2011-2013 urteetan). (10 puntu arte).

URTEA

IKUSKIZUNA

IRAUPENA

CACHE-a

EMANALDIAK

GUZTIRA

Nafarroan

Nafarroako Antzokien Sarean

Nafarroatik kanpo

–Produkzio/antzezpen bakoitza justifikatuko da, zabalkundearen ale bat aurkeztuz (publizitatea, liburuxka, etab.), edo txarteldegiko txostena, etab.

2.–Proiektuaren kalitate artistikoa eta interesa. (40 puntu arte).

2.1. Taldearen osaera eta gaitasuna. (15 puntu arte).

a) Proiektuko arte zuzendaria edo koordinatzaile teknikoa. (5 puntu arte).

Adierazi zuzendaritza artistikoa edo koordinazioa den.

TITULUA

URTEA

KONPAINIA

Gauzatutako muntaketa profesionalak

Arte Dramatikoko titulazio ofizialak edo beste arte eszenikoetako edo musikaren arloko beste titulazio batzuk

Lortutako zuzendaritzako sariak

b) Proiektuan parte hartzen duten eta ogibide artistikoen sailkapen nazionalean sarturik dauden profesionalen/artisten/teknikarien taldea. (10 puntu arte).

Artista eta teknikarien zerrenda: bete fitxa bat pertsona bakoitzeko.

TITULUA

URTEA

KONPAINIA

Gauzatutako muntaketa profesionalak

Arte Dramatikoko titulazio ofizialak edo beste arte eszenikoetako edo musikaren arloko beste titulazio batzuk

Banaka lortutako sariak

2.2. Proiektua (25 puntu).

a) Proiektuaren kalitate orokorra (20 puntu).

–Obraren testua edo gidoia.

–Proiektuaren laburpena (gehienez ere 10 lerro)

–Zuzendaritza memoria.

–Proiektuaren interes artistikoa eta kulturala (helburua, kalitatea, berrikuntza...).

–Proiektuaren garrantzia eta egokitasuna, arte eszenikoen testuinguruan.

–Proiektuaren edukien eta helburuen arteko koherentzia.

–Proiekzioa.

–Esleitutako aurrekontuko kontu-sailen koherentzia, etab.

–Proiektuaren iraupena.

–Fitxa teknikoa.

b) Nafarroako kultur ondarearen zabalkundea eta egungo sortzaile nafarren sustapena (5 puntu).

–Ondasun higiezin eta higigarriak (balio artistikoa, historikoa, historikoa, arkitektonikoa, arkeologikoa, etnologikoa, dokumentala, bibliografikoa, industriala, zientifikoa, zientifikoa edo teknikoa dutenak), ondasun ez-materialak...

3.–Proiektuaren hartzaileei loturiko kudeaketa estrategiak. (20 puntu arte).

a) Marketin, komunikazio, merkaturatze eta salmenta ekintzak. (10 puntu arte).

–Zehaztu proiektuaren hartzaileak (ikusleen sailkapena).

–Zabalkunde eta merkaturatze plana (ekintzak, aurrekontua, baliabideak, teknologia berriak eta sare sozialak...).

–Prezio politika.

–Ikusleak leial bihurtzea.

b) Proiektuari erantsitako ekintza pedagogikoak. (5 puntu arte).

–Ikusleak prestatzeko aurreikusi diren jarduerak.

–Ikusleak prestatzeko egin diren jarduerak (dokumentazioa edo kontsultarako web esteka ere sartu).

c) Zailtasun fisikoak edo psikosozialak dituen jendea hurbiltzen laguntzeko ekintzak. (5 puntu arte).

–Proiektuaren zabalkundea egiteko eta kultura eskuratzeko zailtasuna duten ikusleengana iristeko beteko diren ekintza berariazkoak (bitartekoak egokitzea, irisgarritasuna, programazioa...).

–Kultura eskuratzeko zailtasuna duten pertsonekin aritzen diren entitateak, edo horrelako ikusleriarekin aritzen diren eta proiektuari edo horren zabalkundeari laguntzen dioten entitate eta elkarteekin elkarlanak edo hitzarmenak dituztenak.

–(Sinatutako hitzarmenen dokumentuak agertu).

–Eginda dauden ekintzak sartu.

4.–Proiektuaren bideragarritasun eta koherentzia ekonomikoa (25 puntu).

4.1. Proiektu osoa kontuan harturik, eskatutako diru-laguntzaren portzentajea. (5 puntu arte).

–%55 arte: 5 puntu.

–%55etik %60 arte: 3 puntu.

–%60tik %65 arte: 2 puntu.

4.2. Proiektu osoaren gainean bermatu edo berretsitako finantzaketaren portzentajea (baliabide berekiak, maileguak, sinatutako kontratuak, berretsitako diru-laguntzak, diruz lagunduko duten entitateen ziurtagiriak diru-laguntza emateari baldintzaturik, eta abar). (10 puntu arte).

–%41etik %50 arte: 10 puntu.

–%31tik %41 arte: 8 puntu.

–%21etik %31 arte: 6 puntu.

–%11tik %21 arte: 4 puntu.

–%11 baino gutxiago: 2 puntu.

Frogagiriak: kontratuak, diru-laguntzak, kontabilitateko dokumentuak.

4 3. Diru-sarrera eta gastuen egituraren koherentzia. (10 puntu arte).

Proiektuaren datu ekonomikoak II-a eranskinean ere bete beharko dira.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendaritza nagusiaren
eta toki entitateen programazioan sartzea

–Adierazi ados zauden zure proiektua programazio orokorrean edo Nafarroako Gobernuaren beraren ondoko programetako batean sartzearekin: Escena dantza jaialdia, Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia, Lizarrako Antzinako Musikaren Astea edo/eta Cultur.

–Ados baldin bazaude, ondoko taulan adierazi xeheago zer baldintza zehatz dauden zure jarduera Nafarroako Gobernuaren beraren programa batean sartzeko:

ESKAINITAKO JARDUERA

NAFARROAKO GOBERNUAREN PROGRAMA

BALIZKO DATAK EMANALDIRAKO

TOKIAREN BALDINTZAK EDO BALDINTZA TEKNIKOAK

GASTU GEHIGARRIA

–Adierazi ados zauden zure proiektua Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak toki entitateei eginen dien eskaintzan sartzearekin, udalaren agertokietan eta bestelako tokietan programatuak izateko egokiak diren eta diru-laguntza jaso duten beste proiektu guztiekin batera.

–Ados baldin bazaude, ondoko taulan adierazi xeheago zer baldintza zehatz dauden zure jarduera beste agertoki eta udalgune batzuetan sartzeko:

ESKAINITAKO JARDUERA

EMANALDI KOPURUA*

IZAN DAITEZKEEN DATAK

TOKIAREN BALDINTZAK EDO BALDINTZA TEKNIKOAK

KOSTUA

(*) Zehaztu zer kostu izanen duen jarduerak emankizun kopuruaren arabera.

Memoriarekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

Jasotako sari eta aitortzen frogagiriak.

Azkeneko hiru urteetako Gizarte Segurantzako likidazioak eta ordainagiriak.

Produkzio, emankizun bakoitzaren justifikazioa (zabalkundearen erakuskaria, txarteldegiko txostena, etab.).

Obraren testua edo gidoia.

Proiektuaren laburpena (10 lerro gehienez)

Komunikazio eta zabalkunde plana.

Finantziazio bermatuaren dokumentazioa.

Jarduteko sinatutako konpromisoak.

Kopia digitala.

I. eranskina.

II. eranskina.

II-a eranskina

II-a ERANSKINA

1. Proiektuaren gutxi gorabeherako aurrekontua

Entitatea:

DIRU-SARRERAK

GASTUAK

Zenbatekoa eurotan

Zenbatekoa eurotan

1.–Baliabide berekiak

1.–Langileak

2.–Beste diru-laguntza publiko batzuk

2.–Proiektuaren gastu berariazkoak

3.–Noren babesa

3.–Gastu orokorrak

4.–Salmenta

Gastuak, guztira, BEZ gabe

4.1.–Salmentako ordainsariak

4.2.– Zuzenean leihatilan.

4.3.–Beste batzuk.

5.–VPE-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren diru-laguntza

tasa

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

0.00 euro

0.00 euro

GASTUAK, GUZTIRA

2. Aurreikusitako gastuen xehetasunak, zehazturik

Entitatea:

PROIEKTUA, GUZTIRA

BEZ gabe

BEZarekin

ZUZENEKO GASTUAK

Langileak

Proiekturako kontratatuak

0,00

0,00

Entitateko langileen aurrekontua, hots, proiekturako proportzioan aritutakoena

0,00

0,00

Gastu

berariazkoak

Produkzioa

Dramaturgia

0,00

0,00

Gela, ekipoak eta jarduera egiteko bitarteko materialak alokatzeko gastuak

0,00

0,00

Eszenografia

0,00

0,00

Argia eta soinua

0,00

0,00

Jantziteria eta atrezzoa egitea

0,00

0,00

Zabalkunde eta merkaturatze gastuak

0,00

0,00

Talde artistikoaren eta antzezle taldearen ordainsariak

0,00

0,00

Dietak eta joan-etorriak

0,00

0,00

Estreinaldia/emanaldia

Gela, ekipoak eta jarduera egiteko bitarteko materialak alokatzeko gastuak

0,00

0,00

Zabalkunde eta merkaturatze gastuak

0,00

0,00

Talde artistikoaren eta antzezle taldearen ordainsariak

0,00

0,00

Dietak eta joan-etorriak

0,00

0,00

ZEHARKAKO GASTUAK

Gastu orokorrak (*)

0,00

0,00

Bestelako gastuak (eskubideak kudeatzeko entitateak, SGAE...)

0,00

0,00

GASTUEN BATURA

0,00

0,00

(*) Gastu orokorretan sartuta daude bulegoko materiala, fotokopien, postaren, telefonoaren eta faxaren gastuak, datu prozesatzea, berokuntza, elektrizitatea eta proiektua egiteko beharrezkoak diren beste gastu batzuk. Azaldu “Oharrak” orrian sartutako gastu motak eta kalkulurako erabilitako metodoak.

3. Oharrak

GASTU MOTA

KALKULATZEKO METODOAREN AZALPENA

4. Aurreikusitako gastuen xehetasunak, zehazturik

Entitatea:

PROIEKTUA, GUZTIRA

Baliabide berekiak

0,00

Beste diru-laguntza publiko batzuk

0,00

Babesa

0,00

Salmentarako cachea

0,00

Txarteldegian zuzenean

0,00

VPE-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren diru-laguntza

0,00

Bestelakoak

0,00

Diru-sarreren batura

0,00

5. Txarteldegian/ordainsariengatik aurreikusitako diru-sarreren xehetasunak

Aurreikusitako emanaldiak

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

Sarreraren batez besteko prezioa (*)

Saldutako sarreren kopurua

Ikusle kop. (**)

Txarteldegia

Emanaldi bakoitzeko diru-sarrerak (***)

Emanaldi kop.

Diru-sarrerak, guztira

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

Cachea

Salneurria

Emanaldi kop.

Diru-sarrerak, guztira

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

GUZTIRA

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

(*) Sarreraren prezioa: kalkulatutako prezioa. Bukaerako memorian prezioaren araberako salmenta zehaztuko da (esaterako: abonamendua, aretoa, palkoa, 18 urtetik beherakoak, gazte txartela...).

(**) Ikusle kop.: gonbidapenak barne.

(***) Diru-sarrerak emanaldi bakoitzeko: saldutako sarrera kopurua x sarreraren batez besteko prezioa.

6. Proiektuaren kargura ordaindutako langileen zerrenda

IZEN-DEITURAK

KONTRATATUTAKO
LANGILEAK: C

LANGILE BEREKIAK: P

ZEREGINEN IZAERA/

LANPOSTUAREN IZENA

LAN EGUN/ORDUEN KOPURUA GUTXI GORABEHERA (*)

EGUNEKO/ORDUKO TARIFA (*)
EUROTAN

GUZTIRA

(euroak)

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

GUZTIRA

0,00

(*) Entitateari hobeki egokitzen zaiona hautatu.

F1403038

Iragarkiaren kodea: F1403038