51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

94/2014 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Juana María Larumbe Sola andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatiak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen otsailaren 12ko 19/2014 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,

EBATZI DUT:

1. Juana María Larumbe Sola andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Diru-bilketa Zerbitzuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2014ko otsailaren 20an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Raúl Goñi Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1402931