51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 138/2014 prozedura arrunta

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 138/2014 prozesuan, ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Grupo Empresarial de Servicios Mecánicos, S.L.ri (Gesme) zitazioa egiteko balio izan dezan eta 2014ko martxoaren 28ko 11:40an ager dadin, honako zedula hau egiten dut. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2014ko otsailaren 27an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1403233