51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

167/2011 betearazpen-prozedura. Ediktua. Enkantea.

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut:

167/2011 betearazpen-prozeduran, hurrengo finka enkante bidez besterentzea erabaki da:

Higiezina: "Burlatako 1.217. finka, IDUFIR 31001000420317. Agoizko 1. Jabetza Erregistroan inskribatua: 3.176. liburukia, 28. liburua, 8. orria. Hiri finka.–Merkataritzako lokala, Azpako Kontzejua kaleko 5eko beheko solairuan, Burlatan. 56,50 metro koadroko azalera eraikia du".

Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 73.700,00 euro.

Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2014ko martxoaren 28an, 10:15ean, organo honen 103. judizio-aretoan (lehen solairua).

Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen egoitzan ikus daiteke.

Eta jasota geldi dadin, honako hau egin dut.

Iruñean, 2014ko martxoaren 7an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1403577