51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 13/2014 prozedura arrunta

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 13/2014 prozesuan, ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Zitazioa egin bekie alderdiei ager daitezen adiskidetze-ekitaldira, idazkari judizialaren aurrean, eta adiskidetze-ekitaldira eta judiziora, bidezko bada, epaile magistratuaren aurrean (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik). Adiskidetze-ekitaldia 2014ko apirilaren 8an eginen da, 12:40an, epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta, bidezko bada, adiskidetze-ekitaldia eta judizioa 2014ko apirilaren 8an, 12:45ean, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an.

Eta Dream Box Animatica Sociedad Limitadari zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru egun balioduneko epean.

Iruñean, 2014ko otsailaren 3an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1403330