51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

47/2014 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Ingurumenari buruzko Informazio eta Hezkuntzaren Ataleko burua kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela libreki erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Fernando Alonso Pastor del Coso jauna, Ingurumenari buruzko Informazio eta Hezkuntzaren Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Uraren Zerbitzuko zuzendariari eta interesdunari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko otsailaren 25ean.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: F1402952