51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan (15. ordenantza). Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2013ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan (15. ordenantza).

Erabaki hori 2014ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an.

Argitaratu zenetik 30 eguneko epea iragan baita inork espedientearen kontrako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Udalak behin betiko onetsi du, 2014ko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran. Hona hemen testu osoa:

IDAZKETA BERRIA

5. artikulua, 15. udal ordenantza fiskalarena, Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen baitu:

Aprobetxamenduaren kontzesioa urte naturala hasitakoan egiten bada, tasa falta diren hilabete osoetan hainbanatua eskatuko da, kontzesioa gauzatzen denekoa barne dela.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2014ko martxoaren 6an.–Alkate udalburua, Sebastian Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1403549