51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa xehakatua Noain Elortzibarko Udal Planean, Noaingo 4. eremuko U.E. 4.2 exekuzio unitateari dagokionez, Fernando Sanz Zapatak ekipamendu baterako jarduketa sustatu baitu Noaingo 2. poligonoko 1291 eta 1298. unitateetan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2014ko martxoaren 5ean egin bilkuran, hau erabaki du:

1. Aldaketa xehakatua hasiera batean onestea Noain Elortzibarko Udal Planean, Noaingo 4. eremuko U.E. 4.2 exekuzio unitateari dagokionez, Fernando Sanz Zapatak ekipamendu baterako jarduketa sustatu baitu Noaingo 2. poligonoko 1291 eta 1298. unitateetan.

2. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

Noain Elortzibarren, 2014ko martxoaren 6an.– Alkate udalburua, Sebastian Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1403548