51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

1, 2, 3 eta 4. aldaketak 2014ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

2014ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an, aurrekontuan aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1. aldaketa 2013ko aurrekontuan: kreditu berezia.

Gastuak goititzea:

1. kapitulua.–Kontu-saila: 1.121.13101 “zuzeneko enplegu aktiboaren kontratazioa” 4.000,00 euro.

Diru-sarrera goitituak:

4. kapitulua.–Kontu-saila: 1.45503 “zuzeneko enplegu aktiborako diru-laguntza” 4.000,00 euro.

2. aldaketa 2013ko aurrekontuan: kreditu berezia.

Gastuak goititzea:

2. kapitulua.–Kontu-saila: 1.121.22707 “artxiboaren antolaketaren kontratazioa” 6.000,00 euro.

Diru-sarrera goitituak:

Finantzabidea: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

8. kapitulua.–6.000,00 euro.

3. aldaketa 2013ko aurrekontuan: kreditu berezia.

Gastuak goititzea:

1. kapitulua.–Kontu-saila: 1.314.16001 “Gizarte segurantza, Udalaren kontura” 1.500,00 euro.

Diru-sarrera goitituak:

Finantzabidea: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako:

8. kapitulua.–1.500,00 euro.

4. aldaketa 2014ko aurrekontuan: kreditu osagarria.

Gastuak goititzea:

2. kapitulua.–Kontu-saila: 1.531.217 “bideen konponketa” 8.000,00 euro.

Diru-sarrera goitituak:

Finantzabidea: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako:

8. kapitulua.–8.000,00 euro.

Ardatzen, 2014ko martxoaren 6an.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1403478