51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

45/2014 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Fernando Alonso Pastor del Coso jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusiko Lurraldeko Informazio Sistemen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela atalburuen bitarte baterako izendapena, beharrezkoak diren txostenak eman ondoren. Horri dagokionez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostenak jaso dira espedientean.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenekin bat,

AGINDU DUT:

1. Fernando Alonso Pastor del Coso jauna Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusiko Lurraldeko Informazio Sistemen Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusiko Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiko Uraren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2014ko otsailaren 25ean.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1402975