51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2014ko aurrekontuak. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2014ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hura entitatearenak berak, bere erakunde autonomoenek (Udalaren Musika eta Kirol patronatuak) eta “Sociedad Municipal de Gestión Urbanística Areacea, S.A.” enpresaren diru-sarrera eta gastuen aurreikuspenak osaturik dago

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Uharten, 2014ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1403492