51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARAIOA

Oihan enkantea

Garaioako Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

LOTEA

ESPEZIEA

KOPURUA

BOLUMENA

MOTA

LIZITAZIOA

Bakarra

Pagoa

2.596

111 m³

Zura

3.901,25 euro

1.426 m³

Enbor ttikia

18.532 euro

GUZTIRA

1.537 m³

22.433,25 euro

Lotea Arambeltz alderdian dago (63a unada).

Adjudikazio hartzaileak Garaioako Udalaren esku utziko du, honek beharrezkoa irizten badio, bizilagunen etxeko egur loteetarako 2014an behar den karga kopuruari dagokiona, baldintza hauetan utziko ere: 7m³ (8.000 kilo) norbanakoaren lote bakoitzeko (20ren bat lote, azken urte hauetako batez bestekoa), pistan edo herrian aurtengo uztailaren 31 baino lehen, horretarako Udalak ekaina baino lehen ustiatzeko lote kopuru zehatza eta haren baldintzak jakinaraziko ditu (pistan edo herrian luzetara). Udalak lan horiengatik ordainduko duen prezioa izanen da: 180 euro, gehi BEZa, pistan luzetara jarritako lote bakoitzeko, eta 400 euro, gehi BEZa, herrian luzetara jarritako lote bakoitzeko.

Enkantean parte hartzeko ezinbesteko baldintza izanen da Udalaren Diruzaintzan aprobetxamenduaren %2 utzi izanaren gordekina aurkeztea.

Proposamenak 2014ko martxoaren 29ko 12:00ak arte aurkeztu ahalko dira, Garaioako Udalaren Idazkaritzan.

Proposamen ekonomikoak irekiko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean berean, 12:20ean.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak Udalaren Idazkaritzan daude, interesdunen eskura. Telefono zk.: 948764042/610010020. Helbide elektronikoa: aytogaraioa@gmail.com.

Garaioan, 2014ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Santiago Juandeaburre Aspilche.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: .............................................................................................., helbidea: .................................................. eta NAN zenbakia: ................... Nire izenean edo honako hau ordezkatuz: .............................................................................................., Egur eta enbor ttikiaren lote bakarraren enkantea eginen dela jakinik, proiektua eta klausula administratibo partikularren agiria eta baldintza teknikoena ezagutu eta onartzen baititut, harengatik ................................ euro eskaintzen ditut (gehi BEZaren %10).

....................(e)n, 2014ko ..........aren .................... (e)an

(Tokia, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L1403653