2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Udalaren aurrekontu orokorra 2014rako. Hasierako onespena
Eguesibarko Udalak, martxoaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2014ko aurrekontu orokorra, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatuarekin bat, bizilagun eta interesdun guztiei jakinarazten zaie espedientea jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.
Sarrigurenen, 2014ko martxoaren 6an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1403531