51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa, Arroizko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2013ko abenduaren 19ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arroizko herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren zenbait artikulu aldatzea.

Delako ordenantzaren hasierako onespenaren eta jendaurreko epearen iragarkia argitara eman zen 2014ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an, eta Udalaren iragarki oholean. Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iraganik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ordenantza horrek ondorio juridiko egokiak izan ditzan, osorik argitaratzen da haren testua, delako artikuluan ezarria bete beharrez.

Arroitzen, 2014ko otsailaren 19an.–Alkate udalburua, Antonio Ángel Moleón Segura.

ALDAKETA, ARROIZKO HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

1.–18. artikuluan, “80 erregutik 100era bitarte gutxi gorabehera” dioen tokian, “120 erregutik 140ra bitarte gutxi gorabehera” jarriko da.

2.–32. artikulua honela idatzita agertuko da:

32. artikulua. Arroizko Udalak, aurreko banaketa prozedurak aplikatu ondoren, laborantzako lurra banatu gabe gelditu bada, enkante irekian eginen du esleipena, eta hurrengo banaketa noiz egin behar den, ordura arteko epea emanen du.

Gelditu diren loteak enkantean aterako dira, hala 24. artikulua aplikatu ondokoak nola onuradun berriei erantzuteko egindako erreserbak. Onuradun berriei erantzuteko erreserben enkantea halako moldez eginen da non beren xedeetarako behar diren mementoan kenduko baitzaizkio esleipen-hartzaileari.

Kontuan harturik La Nunciako ureztalurren ezaugarri bereziak, beren hedadura mugatuagatik eta aprobetxamendu sistemagatik ezin baitira ez lehentasunezko modalitatean ez zuzenekoan esleitu, interesdunen eskariz esleituko dira eta zozketa eginen da lurzati baterako eskatzaile bat baino gehiago dagoenean, edo, bestela, enkante bidez ere esleitzen ahalko dira lurzati baino eskatzaile gehiago izanez gero. Kanona eta, hala behar denean, hasierako prezioa Udalaren Osoko Bilkurak ezarriko ditu.

Enkantea egin ondoan laborantzako lur sobera bada, Udalak zuzenean ustiatzen ahalko du.

3.–37. eta 39. artikuluak honela idatzita agertuko dira:

37. artikulua. Loteak zozketaren bidez esleituko dira. Onuradunek uko egiten ahal diote aprobetxamenduari urte bakoitzeko ekainaren 1etik 15era, Udalari idazki batean horren berri emanda. Aipatu epe hori iraganik, urtekoa osorik ordaindu beharko dute. Esleitutako lurzatiari uko egiten dioten onuradunek ez dute banaketa modu horretako lurretan beste lurzatirik hartzeko eskubiderik izanen, beste esleipen bat egiten den arte.

39. artikulua. Zortzi urteko esleipenaldia hasi ondoren, aprobetxamendurako eskubidea dutela uste dutenek Udalari eskatzen ahalko diote, ekainaren 1etik 15era, urtero.

4.–41., 48., 67. eta 74. artikuluak honela idatzita agertuko dira:

41. artikulua. Ordaindu beharreko kopurua proposatutako kanona izanen da lehen urterako; hurrengo urteetarako, aprobetxamendurako finkatutako kanona edo prezioa eguneratu eginen da, erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onetsitako kontsumo prezioen igoerarekin bat. Kanona urteko lehen hiruhilekoan ordainduko zaio Udalari.

48. artikulua. Errematea urtero eguneratuko da, erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onetsitako kontsumo prezioen igoerarekin bat. Kanona urteko lehen hiruhilekoan ordainduko zaio Udalari.

67. artikulua. Ordaindu beharreko kopurua proposatutako kanona izanen da lehen urterako; hurrengo urteetarako, aprobetxamendurako finkatutako kanona edo prezioa eguneratu eginen da, erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onetsitako kontsumo prezioen igoerarekin bat. Kanona urteko lehen hiruhilekoan ordainduko zaio Udalari.

74. artikulua. Errematea urtero eguneratuko da, erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onetsitako kontsumo prezioen igoerarekin bat. Kanona urteko lehen hiruhilekoan ordainduko zaio Udalari.

Iragarkiaren kodea: L1402700