51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera eta hartan zerbitzu egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Armañantzasko Herritarren Batzarrak, 2014ko martxoaren 4ko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Armañantzasko udal hilerriaren erabilera eta hartan zerbitzu egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Armañantzasen, 2014ko martxoaren 6an.–Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1403527