51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

Atxikitzeko protokoloa

Amparo Labeaga Díaz de Cerio, Aguilar Kodesko Udala ordezkatuz,

Aditzera ematen dut:

Aguilar Kodesko Udalak, 2013ko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki duela atxikimendua eskatzea Nafarroako lurralde esparruan herritarra artatzeko eredu bateratua ezartzeko Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean 2010eko abenduaren 15ean sinatutako esparru-hitzarmenaren aldera. Hura 2011ko 44. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean, eta 2011ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 18an; Udalak horretatik sortzen diren betebeharrak bereganatuko ditu eta horren klausula guztiak beteko.

Horrenbertzez,

Adierazten dut:

Aguilar Kodesko Udalaren borondatea, haren ordezkaritza baitut, aipatu esparru-hitzarmenari atxikitzeko, haren ondoriozko betebeharrak gure gain harturik eta klausula guztiei loturik.

Estatuko Administrazio Orokorrak eta Nafarroako Foru Komunitateak 2010eko abenduaren 15ean sinatutako hitzarmenaren hamabigarren klausulan ezarritako prozedurari jarraituz, oniritzia eman zaio administrazio esku-hartzaileek eskatutako atxikimenduari. Estatuko Administrazio Orokorreko Administrazioaren Modernizaziorako eta Administrazio Elektronikoaren Prozedurarako eta Bultzadarako zuzendari orokorra. Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakaritzako eta Justiziako zuzendari nagusia.

Aguilar Kodesen, 2014ko martxoaren 6an.–Alkate udalburua, Amparo Labeaga Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1403524