51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

24/2014 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, “Beintza-Labaiengo hondakin uren tratamendua” izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onesten dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak urriaren 18an emandako 577/2013 Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri ziren hamabost egunez bai aipatu proiektua bai ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Epe horretan zenbait alegazio jaso dira. Hona hemen erantzunak, Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A.k (NILSAk) egindako txostenarekin bat:

1. Pedro Aldaia Etxeberria jauna.

Eskatzen du mendebaldeko 2. kolektorearen LARP6-LARP11 tartea errekarantz mugitzeko.

Onartu da alegazioa, desjabetuak emandako dokumentazio grafikoaren arabera.

2. Alejandro Saldías Otxandorena jauna.

Eskatzen du mendebaldeko 2. kolektorearen LARP6-LARP11 tartea errekarantz mugitzeko.

Onartu da alegazioa, desjabetuak emandako dokumentazio grafikoaren arabera.

3. Beintza-Labaiengo Udala.

Udalak hustubideen trazadura eta araztegiaren kokapen berriak proposatu ditu, grabitate bidezko irteera emateko antolamendu plan berrian hiri lurzoru gisa ager daitekeen eremu bati. Bestetik, alegatzen da hustubideen trazadura bidean kokatzeak kostu altua dakarrela eta alternatiba berria merkeagoa dela.

Proposatutako trazadura aztertu da. Oso kaltegarria izanen litzateke ingurumenerako, trazaduraren zati handi bat errekaren ondoan edo errekatik bertatik iragaten baita; horrez gain, zuhaiztien azalera handia moztu beharko litzateke. Trazadura berriaren eremua ezponda sakon batean dago, ezegonkorra izan daitekeen hegal batean. Bistan denez, landarediak eusten dio lurrari. A priori, soluzio txarragoa da proiektuarena baino. Hegalaren egonkortasuna zehazkiago aztertuz gero, ondorioztatuko litzateke egonkortze-lanetarako inbertsioa proiektuarena baino handiagoa litzatekeela.

Bestetik, garatu beharreko eremua aztertu da. Grabitate bidezko soluzioa du mendebalderantz, hots, hirigune finkaturantz. Horregatik, udalak proposatutako trazadura berria ez da beharrezkoa. Proposatutako eremuan desnibel handiak daude, batez ere errekaren ondoan. Horregatik, eremuaren urbanizazioa oso konplexua izanen litzateke. Goiko eremua urbaniza daiteke, eta grabitate bidezko irteera bat izanen luke mendebalderantz, komentatu den bezala. Aurrekoaz gain, adierazi nahi da etorkizunean eginen diren garapenek bere gain hartu beharko dituztela urbanizatzeko eta saneamendu sarearekin konektatzeko gastuak.

Horiek horrela, kontuan izanik hustubideen trazadurarako proposamen berria ez dela merkeagoa eta proiektuak bide ematen duela egungo isurketak eta udal planean aurreikusita daudenak konektatzeko, ezesten da aurkeztutako alegazioa.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. “Beintza-Labaiengo hondakin uren tratamendua” izeneko proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onestea, eranskinean azaltzen diren aldaketekin batera, eta aurkeztutako alegazioak ebazpen honen azalpen zatian adierazitako moduan ebaztea.

2. Ebazpen hau eta aipatu eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Beintza-Labaiengo Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Beintza-Labaiengo Udalari eta alegatzaileei jakinaraztea. Horrekin batera, adieraztea administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2014ko otsailaren 18an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Francisco Pérez Arregui.

ERANSKINA

“Beintza-Labaiengo hondakin uren tratamendua” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatzean egindako aldaketak, hainbat alegazio onetsi izanaren ondorioz

FINKA ZK.

UKIPENAK

KATASTROKO DATUAK

TITULARRA ETA HELBIDEA

J.

ZORTASUNA

(ml-m²)

ERREG. KUTX. HEG.
Kop. m²

BEHIN BETIKO OKUP.

A. BAT. OKUP.

POL.

LURZ.

LUR MOTA/DESTINOA

LABAIENGO UDAL MUGAPEA

LA-13

Saldias Ochandorena, Alejandro

Urradi karrika, z.g.

317523 (Labaien)

HUHH

86

258

4

8

0

1959

2

1684

Larrea

LA-14

Aldaya Echeverria, Manuel

Aldaya Echeverria, Pedro

Iturri Karrika, z.g.

31753 (Beintza -Labaien)

HUHH

44

132

1,5

3

0

733

2

1683

Belardia

LABURDURAK: J: jarduketa. HH: hondakin eta hornidura uren hustubidea. Erreg.: erregistroa. Heg.: hegalak. Behin betiko okup.: behin betiko okupazioa jabari osoan. Aldi bat. okup.: aldi baterako okupazioa. Pol.: poligonoa. Lur.: lurzatia.

F1402630

Iragarkiaren kodea: F1402630