51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

AKATS ZUZENKETA, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak 2014ko urtarrilaren 13an emandako Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez Imarkoaingo Transportes Azpiroz, S.L. enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki zen.

Akatsak atzeman dira aipatutako ebazpenean, 7., 16. eta 22. artikuluetan eta I. eranskinean, eta bidezkoa da zuzentzea; ebazpena 2014ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an.

7. artikulua. Urteko lanaldi benetakoa.

Enpresako urteko lanaldi benetakoa 1.794 ordukoa izanen da enpresako plantillako langile guztientzat, astelehenetik igandera bitarte banatua. Atsedenaldiak, hots, bazkaltzeko denbora, atsedena edo kafea hartzeko etenaldiak eta antzeko beste batzuk ez dira benetako lanordu gisa hartuko.

Gidarien kasuan, enpresaren eskura edo jardunean ematen duten denbora guztia hartuko da benetako lanordutzat, denbora horretan ibilgailua gidatzen egon, edo ibilgailuen zirkulazio ordutegiaren barreneko beste lan batzuetan, edo ibilgailuarentzako lan osagarriak egiten egon, alde batera utzita atsedena hartzeko finkatuak dauden aldiak.

Horretarako, 1561/1995 Errege Dekretua eta 61/2006 EE-Erregelamendua aplikatu beharko dira, edo horiek ordezten dituen araudia.

Gidariek kilometraje prima dieta gisa jasotzen duten zenbatekoaren barrenean ibilbidea egiteko gerta litekeen lanaldiaren luzapena dago sarturik.

16. artikulua. Lanerako aldi baterako ezintasunaren osagarria.

Laneko istripu baten ondorioz gertatzen diren lanerako aldi baterako ezintasun kasuetan, Gizarte Segurantzak ematen duen prestazioa osatuko du enpresak, soldataren %100 berdindu arte.

22. artikulua. “Ad personam” osagarria.

Arrazoia edozein dela ere, 2013ko abenduaren 31n banakako soldataren osagarriak kobratzen dituzten langileei “ad personam” izenarekin ordainduko zaizkie zenbateko horiek. Bi alderdiak ados egonda ituna egin dute osagarri hori ez xurgatzeko, ezta konpentsatzeko ere. 2013ko abenduaren 31n 60 urte edo enpresan 15 urtetik gorako antzinatasuna duten langileei 100 euroko osagarria emanen zaie “ad personam” izenarekin.

I. ERANSKINA

Soldaten taulak

HILABETEA

URTEA

1. TALDEA.–GOI MAILAKO LANGILEAK ETA TEKNIKARIAK

Zerbitzuburua

1.420,00

21.300,00

2. TALDEA.–ADMINISTRAZIOKO LANGILEAK

Atalburua

1.121,00

16.815,00

Bulegoburua

1.078,00

16.170,00

1. mailako ofiziala

1.024,00

15.360,00

2. mailako ofiziala

995,00

14.925,00

Administrari laguntzailea

1.102,00

16.530,00

3. TALDEA.–MUGIMENDUKO LANGILEAK

1. mailako trafikoburua

1.230,00

18.450,00

2. mailako trafikoburua

1.191,00

17.865,00

3. mailako trafikoburua

1.142,00

17.130,00

Gidari mekanikaria

1.157,00

17.355,00

Gidaria

957,00

14.355,00

Eskorga-gidaria

790,00

11.850,00

4. TALDEA.–TAILERREKO LANGILEAK

Tailerburua

1.130,00

16.950,00

Arduraduna

1.033,00

15.495,00

1. mailako ofiziala

1.006,00

15.090,00

2. mailako ofiziala

998,00

14.970,00

3. mailako ofiziala

976,00

14.640,00

Tailerreko morroia

805,00

12.075,00

16-17 urteko ikastuna

663,00

9.945,00

Iruñean, 2014ko otsailaren 17an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

Iragarkiaren kodea: F1402553