51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

29/2014 FORU DEKRETUA, martxoaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulego berriaren lanpostu zerrenda hasiera batean onesten duena.

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoak, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak aldatu ondoren, 521.1 artikuluan ezartzen du langileak antolatzea eta bulego judizialen egitura osatzen duten unitateetan sartzea onetsi beharreko lanpostu-zerrenden bidez eginen direla, eta zerrenda horiek publikoak izanen direla.

Abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren zazpigarren xedapen gehigarriak jasotzen duenez, lege organiko horretan antolaketaren arloan ezarritako xedapenak eta arauak erreferentzia izanen dira fiskaltzetako eta fiskaltza atxikipenetako lanpostuak antolatzeko; lanpostu horietan soilik arituko dira Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidegoetako funtzionarioak, eta lege honetan eta lege hau garatzeko ematen diren erregelamenduzko xedapenetan kidego horietarako ezartzen den estatutu juridikoaren arauak aplikatuko zaizkie.

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 522. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, eskumenak beren gain hartuak dituzten autonomia erkidegoek beren lurraldeetako bulego judizialetako lanpostu-zerrendak onetsi beharko dituzte hasiera batean, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak txostena emanda eta sindikatuekin negoziatu ondoren; behin betiko onespena Justizia Ministerioak emanen du, eta ukatzeko arrazoi bakarra legezkotasuna izanen da.

Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusiak, bere eskumenez baliatuz, Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulego berriaren lanpostu-zerrenda egin du, eta foru dekretu honen eranskinean jaso da.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko martxoaren 5ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Hasiera batean onestea Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltzaren Bulego berriaren lanpostu-zerrenda, dekretu honen eranskinean jasota dagoena.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko martxoaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

KUDEAKETA ZENTROA: NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA
ETA BARNE DEPARTAMENTUKO LEHENDAKARITZA ETA JUSTIZIA ZUZENDARITZA NAGUSIA
AUTONOMIA ERKIDEGOA: NAFARROA

I. ERANSKINA

KODEA

LANPOSTUAREN IZENA

KOPURUA

OSAG. OROKORRA

OSAG. BERARIAZKOA

LANPOSTU MOTA

KIDEGOA

MAILA

SARBIDEA

JATORRIKO ADM.

BALDINTZAK

BALORATU BEHARREKO MEREZIMENDUAK

HERRIA: IRUÑA

DESTINOKO ZENTROA: NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO FISKALTZAREN BARRUKO FISKALTZAREN BULEGOA

NFK-KO FISKALTZAREN KOORDINATZAILEA

1

3.510,00

10.352,64

Berezia

Kudeaketa P. eta A.

B

Lehiaketa berariazkoa

Justizia Adm.

Diplomaduna

11/12/13/14/15/16/17/18/21/22/23/24/25/30/43/46/49/56/57/58/59/60/70/80

IDAZKARI PERTSONALA

1

2.984,28 / 2.242,68

5.693,04 / 4.727,16

Berezia

Izapidetze P. eta A./ Laguntza Judiziala

C/D

Izendapen librea

Justizia Adm.

Batxilergoa/gradua/DBH/baliokidea

21/22/24/43/46/49/50/57/59/60/70/71/72

ERREGISTRO, ESTATISTIKA ETA KALITATEAREN KONTROLERAKO ARDURADUNA

1

2.984,28

7.333,08

Berezia

Tramitazio P. eta A.

C

Lehiaketa berariazkoa

Justizia Adm.

Batxillergoa/ Baliokidea

21/22/23/24/25/30/42/43/46/50/56/57/59/60

FISKALTZA BARRUKO FISKALTZAREN BULEGOKO KUDEAKETA P.eta A.

1

3.510,00

7.692,00

Orokorra

Kudeaketa P. eta A.

B

Lekualdatze lehiaketa

Justizia Adm.

Diplomaduna

FISKALTZA BARRUKO FISKALTZAREN BULEGOKO IZAPIDETZE P.eta A.

10

2.984,28

5.693,04

Orokorra

Tramitazio P. eta A.

C

Lekualdatze lehiaketa

Justizia Adm.

Batxillergoa/ Baliokidea

FISKALTZA BARRUKO F.B.ko LAGUNTZA JUDIZIALA

3

2.242,68

4.727,16

Orokorra

Laguntza Judiziala

D

Lekualdatze lehiaketa

Justizia Adm.

Gradua/ DBH/ Baliokidea

HERRIA: TUTERA

DESTINOKO ZENTROA: TUTERAKO LURRALDE ATALEKO FISKALTZAREN BULEGOA

FISKALTZAREN LURRALDE ATALEKO IZAPIDETZE P. eta A.

2

2.984,28

5.693,04

Orokorra

Tramitazio P. eta A.

C

Lekualdatze lehiaketa

Justizia Adm.

Batxillergoa/ Baliokidea

FISKALTZAREN LURRALDE ATALEKO LAGUNTZA JUDIZIALA

1

2.242,68

4.727,16

Orokorra

Laguntza Judiziala

D

Lekualdatze lehiaketa

Justizia Adm.

Gradua/ DBH/ Baliokidea

Fiskaltzaren Bulegoko koordinatzaile lanpostuko osagarri berariazkoan bere kidegoko oinarrizko soldataren %20ko igoera sartuta dago.

Erregistro, Estatistika eta Kalitatearen Kontrolerako arduradunaren lanpostuko osagarri berariazkoan bere kidegoko oinarrizko soldataren %15eko igoera sartuta dago.

F1403473

Iragarkiaren kodea: F1403473