50. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Udalaren jabetzako bide zaharraren mugaketa, Ilarratzen

Udalak, 2014ko otsailaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen espedientea abiatzea Udalaren jabetzako bide zaharra mugatzeko eta gero Jabetza Erregistroan inmatrikulatzeko. Delako bideak, ekialdetik mendebaldera, 17. poligonoko 21, 22, 24, 25, 28 eta 120. lurzatiekin egiten du muga, Ilarratzen. Mugaketa lanak hasteko eguna 2014ko ekainaren 3a izanen da, 10:00etan.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 51. artikuluari jarraikiz, interesdunek bidezko juzgatzen dituzten agiri guztiak aurkezten ahalko dizkiote Udalari, beren eskubideak frogatu eta defendatu beharrez. Lanak hasi baino hogei egun lehenago arte izanen dute horrretarako epea. Epe hori iraganik, ez da agiri edo alegazio bakar bat ere onartuko.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago ikusgai.

Esteribarren, 2014ko martxoaren 4an.–Alkatea, José Luis Larrainzar Eugui.

Iragarkiaren kodea: L1403424