50. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2014ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2014ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2014ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Bertizaranan, 2014ko martxoaren 4an.–Alkatea, Joxe Mari Etxart Ansalas.

Iragarkiaren kodea: L1403394