50. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Aurizko Udalak, 2014ko otsailaren 11ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Auritzen, 2014ko otsailaren 20an.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L1403235