50. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Ediktua. Lurzati trukaketa Taxoareko Belanbutzu sektorean

Tokiko Gobernu Batzarrak ondoko erabaki hauek hartu zituen 2014ko otsailaren 27ko bilkuran:

a) Taxoareko Belanbutzu sektorean dagoen lurzati honen besterengarritasuna deklaratzea, ondoren trukatzeko:

“P-9 lurzatia.–Orubea, Taxoareko Belanbutzu sektorea birzatitzeko proiektuaren ondoriozkoa, industriarako erabiltzen dena, eta 5.028,00 m²-ko azalera eta 2.255,60 m² homogeneizatuko hirigintzako aprobetxamendua dituena. Mugak: iparraldean, 7 eta 8. lurzatiak; hegoaldean, 12. lurzatia, finkatua baita eta birzatitzeko proiektu honen esparrutik baztertua; ekialdean, P.10 lurzatia; eta mendebaldean, bidea (Belanbutzuko bidea).

b) Belanbutzu sektorean lurzati bat edo gehiago duten jabeei dei egitea, trukaketan parte hartu nahi badute.

c) Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta trukaketan parte hartu nahi dutenei hamabortz eguneko epea ematea.

Mutiloan, 2014ko otsailaren 28an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1403421