50. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Arakilgo Arau Subsidiarioetako U.66 unitatea (Egiarretan) urbanizatzeko egitasmoa. Hasierako onespena

Arakilgo Udaleko alkateak ebazpena eman du 2014ko martxoaren 3an, hasiera batean onesteko Arakigo Arau Subsidiarioetako U.66 unitatea (Egiarretan) urbanizatzeko egitasmoa, Erviti Eseverri anaiek sustatua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoa betez, edozein interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak egin ditzan, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Arakilen, 2014ko martxoaren 3an.–Alkatea, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: L1403325