48. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Deialdia, Baztango Udalaren zerbitzura
aritzeko Azpiegitura-operazioetako teknikari laguntzaile
lanpostu bat, funtzionarioa eta euskara dakiena,
oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea hau da: Baztango Udalaren zerbitzura ariko den Azpiegitura-operazioetako teknikari laguntzaile lanpostu bat, euskara jakin beharra duena, oposizio-lehiaketa bidez betetzea.

Oposizio-lehiaketa gainditzen duten izangaiekin lan poltsa bat osatuko da etorkizunean izan daitezkeen ordezkapenetan erabiltzeko.

Lan poltsa III. eranskinan azaldutako arauen arabera kudeatuko da.

1.2. Izendapenak izendatua funtzionario bilakatuko du, ondorio guztietarako, jabetza hartzen duen unetik.

1.3. Lanpostua Baztango Udaleko plantilla organikoan ezarrita dauden mailetako D mailari dagozkion lansariez hornituko da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lansarien behin-behineko Araudia onesten duen uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuak eta horrekin bat heldu diren xedapenek aurreikusitakoen pare baitira.

1.4. Lanaldiaren antolamendua zerbitzuaren beharretara egokituko da beti, eta hura noiznahi aldatzen ahalko dute administrazioko organo eskudunek.

1.5. Bete beharreko eginkizunak mailari eta kategoriari dagozkionak dira, besteak beste bideen irekiera eta mantentzea, sastraka kentzea, mantentze-lanak, hondeaketa-lanak, lur berdinketa-lanak, trinkoketa-lanak, azpiegitura txikien errauspena. Horiek guztiak haren eginkizunen barnean eta haren kategoriari eta mailari dagozkionak, lan-arriskuen prebentzio neurriak paratuz, ingurumenari sor lekizkiokeen kalteak ahal den txikienak izan daitezela saiatuz eta dagokion araudia betez.

2. oinarria.–Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Adinez nagusia izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko adina ez gainditzea; halaber, nazionalitate espainiarra edo bertze edozein Estatutakoa izatea, abenduaren 29ko 7/1994 Foru Legeak bere 1. artikuluan ezartzen duenari lotuz eta bertan ezartzen diren baldintzetan.

b) Lanbide Heziketako lehen mailako titulua edo baliokideren bat izatea (Bigarren Hezkuntzako Graduatua edo Eskola Graduatua).

c) Euskararen ezagutza (ahoz C1/EGA/HEOko 5. maila, eta idatzia B2/HEOko 4. maila) frogatzea Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidea den titulua aurkeztuta; bestela, proba bat gainditu beharko da, izangaiaren hizkuntza maila behar adinakoa dela egiaztatzeko.

Nafarroako Administrazio Publikoetan Euskararen Erabilerari buruzko otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, maila horiek frogatzeko izangaiek proba bat gainditu beharko dute, oposizio-lehiaketa hasi aurretik egin beharrekoa.

Hizkuntza Eskolaren gaitasun agiria, EGA edo horien baliokidea duten izangaiak salbuetsirik daude proba horiek egitetik; horretarako tituluaren jatorrizkoa aurkeztu beharko dute edo, bertzenaz, kopia deialdian parte hartzeko eskabidea aurkezten den puntuan egiaztatua.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Gidabaimena izatea, C mailakoa bederen.

g) Ibilgailuen eta eraikuntza-makinen gidariendako lan-arriskuen prenbentziorako ikastaroa (20 ordukoa) egina izatea.

2.2. Aipatu betebeharrok deialdi honen zortzigarren oinarrian ezartzen diren epean eta eran frogatu beharko dituzte izangaiek, eta eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dituzte.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Eskabideak Baztango Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko hogeita hamar egun naturalen barrenean. Aipatu eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduaren arabera bete beharko dira eta, haietan, izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute.

3.2. Eskabidearekin batera ondoko agiriok ere aurkeztu beharko dira:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Gida baimenaren fotokopia konpultsatua.

c) Euskararen tituluaren fotokopia konpultsatua.

d) Lehiaketaldian izangaiak baliatu nahi dituen merezimenduak egiaztatzen dituzten agiri jatorrizkoak, edo, horrela egiaztatzea ezinezkoa denean, baloratzea nahi diren titulu, frogagiri eta bertzelakoen kopia kautotua edo fotokopia (kautotu ahal izateko jatorrizko agiriarekin batera aurkeztu beharko da).

3.3. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkate andreak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Baztango Udaletxeko iragarki oholean eta webgunean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek bost egun balioduneko epea izanen dute, Baztango Udaletxeko iragarki oholean eta webgunean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akats formalik balitz, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea buruturik eta euskara proba eginda, alkate andreak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Baztango Udaletxeko iragarki oholean eta webgunean argitaratzeko aginduko du.

5. oinarria.–Epaimahaia.

5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Baztango Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Baztango Udaleko lehen alkateordea.

Mahaikidea: Xabier Aguirre Esparza, Fundación Laboral de la Construcción.

Ordezkoa: Iñaki Vidaurre Barberia, Fundación Laboral de la Construcción.

Mahaikidea: Baztango Udaleko teknikari laguntzailea.

Ordezkoa: Baztango Udaleko teknikari laguntzailea.

Mahaikidea: Baztango Udaleko langileen ordezkaritza organoak izendatu beharreko kidea, maila berekoa edo, bestela, goragokoa.

Ordezkoa: Baztango Udaleko langileen ordezkaritza organoak izendatu beharreko kidea, maila berekoa edo, bestela, goragokoa.

Idazkaria: Baztango Udalekoa edo legez haren ordezkoa dena.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza izan ahalko du proba guztietan edo batzuetan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari haietan bakarrik emanen diote laguntza.

6. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

Euskara: oposizio-lehiaketa hasi baino lehen, zentzu hertsian, deialdi honetako 2.1.c oinarrian eskatutako baldintza egiaztatu ez dutenek bakarrik egin beharko dute. Idatzizko proba bat eta ahozko bertze bat egin beharko dira, eta, proba horietan, ikusiko da pertsona horrek deialdi honetan eskatzen den hizkuntza-mailari dagokion gaitasuna duen ala ez.

Onartuen behin-behineko zerrenda Udaletxeko iragarki oholean eta Udalaren webgunean iragarri ondoren, euskara proba nork egin behar duen zehaztuko da, bai eta Euskara probaren data ere.

6.1. Oposizio-lehiaketak bi aldi izanen ditu, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehaztu bezala.

6.2. Izangai onartu eta baztertuen zerrenda onesteko ebazpena Udaletxeko iragarki oholean eta Udalaren webgunean iragarriko da eta ebazpen horretan berean probak non, noiz eta zein ordutan hasiko diren zehaztuko da.

6.3. Lehiaketaldia.

6.3.1. Lehiaketaldian 20 puntu eskuratuko dira, gehienez ere.

6.3.2. Alegatutako merezimenduengatik ondorengo baremoaren arabera emanen dira puntuak.

a) Administrazio Publikoan, antzeko lanpostuetan egindako zerbitzuengatik, puntu bat urte bakoitzeko, 10 puntu gehienez ere.

b) Enpresa pribatuan, antzeko lanpostuetan egindako zerbitzuengatik, puntu bat urte bakoitzeko, 5 puntu gehienez ere.

Aurreko bi ataletako merezimenduak zenbakitan emateko, ondokoak hartuko dira kontuan, betiere agiriz frogaturik: lan edo administrazio araubidean, behin-behinean edo finko gisa egindako zerbitzuak, bai eta bitarteko gisa edo lanpostuaren jabe izanik egindakoak. Baina atal batean baino gehiagotan sartutatako zerbitzuak denbora berean eginak badira, puntuaziorik handiena dutenak bakarrik baloratuko dira.

Egiaztatutako esperientzia denbora (enpresa publiko nahiz pribatuko ziurtagiriak; lanpostua, betebeharrak eta lanaldia zehazturik) urte osokoa ez bada, hilabete bakoitzari dagokion proportzioa hartuko da kontuan. Egun solteak ez dira baloratuko.

c) Prestakuntza ikastaroak: gehienez ere 5 puntu. Egin beharreko lanpostuarekin ikusteko duten ikastaroak, behar bezala frogaturik badaude, irizpide hauei jarraikiz baloratuko dira:

–20 orduko edo ordu gutxiagoko ikastaroak: ez dira baloratuko.

–20 eta 100 ordu tarteko ikastaroak: 0,75 puntu ikastaro bakoitzeko.

–100 ordutik goitiko ikastaroak: puntu 1 ikastaro bakoitzeko.

6.3.3. Epaimahaiak noiznahi lehiakideek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu.

Epaimahaiak, nahi bezala baina bere iritzia arrazoituz, baloratuko ditu kasuan-kasuan bidezkotzat jotzen dituen merezimenduak, aurreko ataleei dagozkienak, eta behin ere ezin izanen du kontsideratu norbaitek merezimendu bat baduela, baldin eta hark ez badu hura alegatu edo agiri bidez egiaztatu.

6.3.4. Lehiaketaldia amaiturik, izangai bakoitzak eskuratu duen puntuazioa jarriko da jendaurrean iragarki oholean eta webgunean.

6.4. Oposizioaldia.

Oposizio fasean proba hauek izanen dira:

6.4.1. Lehen ariketa: erantzun laburreko eta/edo test motako galdera batzuei idatziz erantzun beharko zaie II. eranskineko gaiei buruz. Proba hau egiteko 60 minutu izanen dira, gehienez ere.

6.4.2. Bigarren ariketa:

Proba praktikoa.

Epaimahaiak zehaztuko du ariketa honetako probak egun bakarrean edo gehiagotan eginen diren, baita zenbat denbora iraunen duten ere, betiere haien edukiaren arabera.

Epaimahaiak erabakiko du proba hauek egiteko zer denbora egonen den.

6.4.3. Buruz buruko elkarrizketa, Baztango Udalerriaren gaineko ezagutzari eta haren ezaugarriei buruz, 15 minutukoa gehienez ere.

6.4.4. Proben balorazioa.

Lehenengo ariketa 0tik 20 puntutara baloratuko da; 10 puntu baino gutxiago lortzen dituzten izangaiak baztertu eginen dira.

Bigarren ariketa 0tik 50 puntutara baloratuko da; 25 puntu baino gutxiago lortzen dituzten izangaiak baztertu eginen dira.

Buruz buruko elkarrizketa 10 punturekin baloratuko da gehienez ere, eta ez da baztergarria izanen.

6.4.5. Oposizioaldiko ariketa guztiak baztergarriak izanen dira. Ariketa bakoitzari dagokion gutxienezko puntuazioa bederen eskuratzen ez duena baztertuta geldituko da. Halaberean, ariketa guztietan baztertuta geldituko dira ariketen edozein gai edo zatitan 0 puntu jasotzen duten izangaiak.

6.4.6. Ariketak zer ordenatan eginen diren, ordena horri berari jarraikiz zuzenduko ditu epaimahaiak: ariketa bat gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira eta epaimahaiak ez du probaren gainerakoa kalifikatuko.

6.4.7. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

6.4.8. Oposizio-lehiaketaren azkeneko kalifikazioa, izangai bakoitzak bi faseetan erdietsitako puntuazioen batuketaren emaitza izanen da.

7. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

7.1. Azken ariketa zuzendurik, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda, bakoitzaren puntuazioaren hurrenkeraren arabera egina, paratuko du jendearen aitzinean Baztan Balleko Etxeko iragarki oholean eta webgunean. Horretarako, izangai bakoitzak oposizioko ariketetan lortutakoak batuko ditu eta, zerrenda horrekin batera, puntuaziorik handiena lortzen duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena eginen du. Proposamen hori Udaletxeko iragarki oholean eta webgunean argitaratu beharko da.

8. oinarria.–Agirien aurkezpena.

8.1. Proposatutako izangaiak, proposamena Udaletxeko iragarki oholean eta webgunean argitara eman eta hamabost egun naturaleko epean, Udal bulegoetan ondoko agiriok aurkeztu beharko ditu:

a) Jaiotagiria.

b) Deialdiaren 2.b) oinarrian eskatutako tituluak egiaztatzen dituzten agiriak.

c) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

d) Osasun etxean eginiko txosten-egiaztagiria, izangaiaren gaitasun fisiko zein psikikoaren gainekoa.

e) Gidabaimena, C mailakoa bederen.

8.2. Interesdunak agiri horiek aurkezten ez baditu ezarritako epean, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan salbu, ezin izanen da izendatu eta bere jarduera guztiak baliogabetuta geratuko dira, hasierako eskabidea faltsuki betetzeagatik etor dakiokeen erantzukizuna kendu gabe.

8.3. Azken atalean azaldutakoa gertatzen bada, Udalak 7. atalean azaltzen den izangai zerrendan ondo-ondotik heldu diren izangaiak hartu eta haiekin betetzen ahalko du lanpostua.

9. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Alkatetzaren ebazpenaren bidez, Baztango Udalaren langile finko izendatuko da, palista lanpostuan aritzeko, aurreko arauan ezarritakoa betetzen duen izangaia.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.2. Izendatutakoak 2014ko maiatzaren 15ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Epe horretan, ezinbertzeko kasuetan izan ezik, karguaz jabetzen ez bada, Baztango Udaleko langilea izateko eskubideak galduko ditu. Halakorik gertatuz gero, aurreko oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

Deialdi honetan ezarritako epeak ezinezkoa bihurtzen badute izendatua 2014ko maiatzaren 15ko epea betetzea, lanpostuaren jabetza deialdi honetan ezarritako epeak bete eta gero lehenengo egun baliodunean hartuko da.

10. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Baztanen, 2014ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ......................, adinez nagusia, nortasun agiri nazionalaren zenbakia: ......, bizitokia: ......................, kalea: ...................., zenbakia: ......., posta kodea: ......., telefonoa: ........, helbide elektronikoa

ADIERAZTEN DUT:

Baztango Udaleko Azpiegitura-operazioetako teknikari laguntzailea izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez, ..........(e)ko ............aren ....(e)ko .......... Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hartan, eskaturiko baldintza guztiak tenorez eta moduz betetzen ditudala.

Honako hau erantsi dudala: NANaren fotokopia konpultsatua, C motako gidabaimena, euskararen titulua, eskatutako dokumentazioa eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak.

Horiek horrela,

Eskabidea tenorez eta moduz aurkeztutzat harturik, deialdiaren probetan onartua izatea eskatzen dudala.

(Data eta eskatzailearen sinadura)

II. ERANSKINA

1.–Gaiak alor juridiko-sozialari buruz.

1. Baztango udalerria: kokaera, tokiak, auzoak, alderdiak, errekak, baserriak...

2. Udala. Osaera. Udalkideen hautapena. Osoko bilkura, alkatea eta Tokiko Gobernu Batzarra. Bilkuren araubidea.

3. Ordenantza berriak, Baztango Udaleko ehiza barrutiei eta paramentuei buruzkoak, Baztango Udalak 2011ko urtarrilaren 3an onetsiak.

4. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua. Ezagutza orokorra. Eskubideak eta betebeharrak.

2.–Mekanika eta mantentze lanak.

1. Motor termikoaren osagarriak, funtzionamendua eta oinarrizko mantentze lanak ezagutu.

2. Diesel motorraren osagarriak, funtzionamendu orokorra eta oinarrizko mantentze lanak, hozte-sistema, hozte-sistemaren likidoa, koipeztaketa sistema ezagutu. Lubrikatzaile eta koipea, aire sarreraren sistema, gainelikatzea.

3. Potenzia transmisio mota ezberdinak, osagarriak eta oinarrizko mantentze lanak ezagutu: transmisio mekanikoa, serbotransmisoreak, transmisio hidrostatikoa.

4. Gainegituren eta xasisaren osagarriak eta oinarrizko mantentze lanak ezagutu.

5. Direkzio sistemaren osagarriak, funtziomendua eta mantentze lanak ezagutu.

6. Esekidura sistemaren osagarriak, funtzionamendua eta mantentze lanak ezagutu.

7. Balazta sitemaren osagarriak, funtzionamendua eta mantentze lanak ezagutu. Balazta likidoa.

8. Errodadura sitemen osagarriak, funtzionamendua eta mantentze lanak ezagutu: kateen errodaje trena, pneumatikoen errodaje trena.

9. Sistema hidraulikoen osagarriak, funtzionamendua eta mantentze lanak ezagutu.

10. Sistema elektrikoen osagarriak, funtzionamendua eta mantentze lanak ezagutu.

11. Lur mugimendurako makinen lan herramintak: ontziak, hortzak, bultzatze edota nibelatze orriak, eskarifikagailua edo ripper, mailu hidraulikoa, manipulatze edota errauspen barailak, konpaktatzaileak.

3.–Exkabazio edo zulatze lanak, lurren mugimenduak eta eraiste lanak.

1. Lan hauek antolatzeko lana egiteko dokumentazioa ulertzen jakitea: zuinketa lanak, sastraka-kentzeko lanak, lur-erauzketa lanak, betelanak, bideen nibelazio eta fintze lanak, exkabazio edo zulatze lanak (zangak, putzuak, zapatak eta hustuketak), arekak eta drainadurak, konpaktazioak, eskarifikatzeao, errekeritutako dokumentazioa interpretatzen jakitea.

2. Lehenengo puntuan aipatzen diren makinen, erabiltzeko material lagungarrien eta lanen exekuzio modua ezagutu.

3. Materialen karga eta garraioa.

4. Eraiste eta errauspen metodoak.

III. ERANSKINA

Lan poltsaren arauak

–Deia egiteko irizpideak.

1. Deialdia honen helburua da Udaleko Azpiegitura-Operazioetako Teknikari Laguntzaile lanpostua betetzea Baztango Udalean aritzeko. Lehiaketa-oposizioa gainditzen duten hautagaiekin lan poltsa sortuko da etorkizunean ordezkapenak bideratu ahal izateko.

2. Puntuazio ordenaren arabera egingo dira betiere deiak, ondoko paragrafoetan xedaturikoari kalterik egin gabe.

3. Telefonoz, posta elektronikoz edo pertsona interesatuarekin berehala komunikatzeko aukera emango duen beste edozein bidez egingo dira lan eskaintzen jakinarazpenak. Eskaintzaren jakinarazpena egiteko orduan, bereizi egingo dira zerbitzu arrunten edo presazkoen prestazioak.

4. Zerbitzu arruntak emateko Baztango Udalak bi jakinarazpen edo abisu saio egingo ditu bi eguneko epean. Kontuan harturiko lan poltsan dagoen pertsonak gehienez ere 24 orduko epean onartu edo gaitzetsiko du eskaintza. Ezin izan bada harekin harremanetan jarri, edo eskaintza ez balitz onartuko, puntuazio ordenaren arabera zerrendan dagoen hurrengoari egingo zaio eskaintza.

5. Presazko zerbitzuak direnean, jakinarazpen edo abisu saio bakarra egingo da. Kasu horietan jakinarazten den une berean onartu edo gaitzetsi beharko da eskaintza. Ezin izan bada harekin harremanetan jarri, beste tramiterik gabe, puntuazio ordenaren arabera zerrendan dagoen hurrengoari egingo zaio eskaintza.

6. Justifikaziorako eta kontsultarako, hala behar badu, indarrean dauden lan poltsen erregistro xehea eramango da, eta baita hautagaiekin harremanetan jartzeko eginiko saio edo/eta tramiteen erregistroa ere, hala behar izanez gero, horien aldetik jasotako erantzunez gainera.

7. Lan poltsako kide batek behin lanean hasi ondoren lana utziko balu, lan poltsatik kanpo geratuko litzateke. 15 egun lehenago lana utziko duela jakinaraziko balu, lan poltsatik kanpo 5 hilabetez geratuko litzateke besterik ez.

8. Gizarte Segurantzako mediku batek eritasunez edota istripuz aldi baterako lan ezintasuna ziurtatuko balu deitutako hautagaia ez da lan poltsatik baztertuko.

9. Lan poltsa hau indarrean egongo da helburu bera izango duen beste lan poltsa eratu bitartean.

–Zerbitzuen prestazioaren jarraipena.

Amatasun baimenak eta jarraian hartutako oporrak edo beste baimen batzuk ere pertsona berak beteko ditu segidan, etenik gabe, gertatzen badira.

Behin-behineko izendapena edo kontratua lan poltsa batetik etorritako hautagai bati egin bazaio eta, hura bukatutakoan, gehienez ere 7 eguneko epean berriro ere lanpostu hori bete behar bada, bete behar horren arrazoia lehenengoaren berdina ez izan arren, hasieran postua bete zuen pertsona bera kontratatu edo izendatuko da, izendapen edo kontratu berriaren iraupena sei hilabetetik gorakoa denean izan ezik.

–Enplegu harremanaren amaiera.

Egiteko zehatz batzuekin loturiko aldi baterako programak eta aldi baterako lan kontratuak aurrera eramateko behin-behineko lanen kasuan, amaitu baino gutxienez 7 egun natural lehenago egingo da jakinarazpena langileari, ahal bada bederen.

Iragarkiaren kodea: L1403398