48. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

40E/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena proiektu honetarako: Txulapaingo udal mugapeko Otsakarko horniduraren alternatiba (AM273201b proiektua). Sustatzailea Servicios de la Comarca de Pamplona S.A. da.

2013ko abuztuaren 13an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Espediente hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko N) epigrafean (Uraren goi hornidurarako eta saneamendurako hodiak, lurzoru urbanizaezinean paratzen direnean) sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu.

Hau da proiektatutako jarduketaren xedea: Otsakarra bulkatzeko FN150 hodia berritzea eta trazadura aldatzea, eta Beorbururako eta Nuinerako FN80 banaketa hodien (herri horiek hornitzen dituzte) trazadura ere aldatzea.

Aurkeztutako dokumentazio teknikoan Txulapaingo Udalaren 2013ko irailaren 10eko aldeko txostena jaso da, baita Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentuaren 2014ko urtarrilaren 21eko aldeko txostena ere.

Orobat, espedientean Herri Lanetako zuzendari nagusiaren ebazpena ere erantsi da, obrak gauzatzea baimentzen duena.

Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak proiektuaren aldeko txostena egin du, baldin eta hodiak gurutzatzen dituen lurrak laborantzarako egoki gelditzen badira, eta belardiz estalirik, obren ondoren.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 13ko 1436/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea proiektu honetarako: Txulapaingo udal mugapeko Otsakarko horniduraren alternatiba (AM273201b proiektua). Sustatzailea Servicios de la Comarca de Pamplona, S.A. da.

2. Baimena determinazio hauek aplikatzearen baldintzapean eman da:

–Hoditeriak gurutzatzen dituen lurrak laborantzarako egoki geldituko dira, eta belardiz estalirik, obren ondoren.

–35/2002 Foru Legearen 88. artikuluan (lurzoru urbanizaezineko jarduerak ingurunera egokitzeari buruzkoa) ezarritakoa betez, jarduketa paisaian integratuko da. Begi inpaktua murrizteko, ukitutako lurrek tratamendu egokia izanen dute, eta bermatuko da landare-pantailak paratuko direla eta egin beharreko lur-erauzketa eta ezpondetan tratamendu egokia gauzatuko dela.

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 112.2 artikuluaren arabera, azpiegiturari lotutako elementuek 3 m-ko zortasun eremua errespetatu beharko dute, bide publikoen kanpoko ertzetik neurtuta.

–308. eta 309. lurzatietan, proiektuan aurreikusitako trazadura horietan barna joaten baita, behar diren baimenak lortuko ditu sustatzaileak.

–Egin nahi den jarduerak uki ditzakeen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen eta txosten guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik. Bereziki:

  • Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak 2013ko abuztuaren 12ko 618/2013 Ebazpenean adierazitako determinazioak beteko dira.

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu, izan ere, artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Txulapaingo Udalari, Iruña aldeko Basozaintzari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 28an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1402243