1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
27E/2014 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena proiektu honetarako: Sorladako udal mugapean transformazio zentro bat eta 13,2 kV-eko aireko-lurpeko linea mistoa eraikitzea. Sustatzailea Granja Joar SC da.
Goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan. Espediente hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I. epigrafean (Energiari buruzko instalazioak) sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.
Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.
Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu.
Proiektatutako jarduketaren xedea da hornidura elektrikoa ematea Granja Joar-i, zeina Sorladako 1. poligonoko 70. lurzatian baitago, baserriaren ustiapen baldintzak hobetzeko. Horretarako, aireko-lurpeko linea bat eraiki da, Electra Berruezako “Remojapan-Legaria” lineako 00.19 zenbakidun euskarritik abiatuko dena, bai eta kanpoko transformazio zentro trinko bat ere. Aireko lineak 12 metroko luzera izanen du, eta lurpekoak 8 metrokoa, Granja Joar SCren jabetzako lurretan.
Espedientean Sorladako Udalaren eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren 2014ko urtarrilaren 30eko aldeko txostenak jaso dira.
Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1158/2013 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea proiektu honetarako: Sorladako udal mugapean transformazio zentro bat eta 13,2 kV-eko aireko-lurpeko linea mistoa eraikitzea. Sustatzailea Granja Joar SC da.
2. Baimena neurri zuzentzaile hauek betetzearen baldintzapean eman da:
–Aurkeztutako dokumentazioaren arabera eraikiko da deribazio euskarria, deribazioko zubi lasai isolatuekin eta BCAC grapa-estalkiekin, zeinek, isolagailuarekin, metro bat izanen baitute pausalekuen eta elementu eroaleen artean, bai linea nagusian nola deribatuan.
–Auzkeztutako dokumentazioarekin bat eraikiko da aireko lineatik lurpekora igarotzeko euskarria, BCAC grapa-estalkiekin, zeinek, isolagailuarekin, metro bat izanen baitute pausalekuen eta elementu eroaleen artean Ebakigailuetara doazen zubi lasaiak isolatu eginen dira, baita ebakigailuetatik autobalbuletara eta terminaletara doazenak ere, BCAC estalkiekin isolatu ere.
–Egin nahi den jarduerak uki ditzakeen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen eta txosten guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.
3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 1.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.
4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu, izan ere, artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
7. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Sorladako Udalari, Lizarra Hegoaldeko Basozaintzari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2014ko otsailaren 10ean.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1402244