4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Ediktua. 679/2013 prozedura
Rafael Miguel Zapata Vázquez de Prada jauna, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: aipatuko diren finken traktua berriro hasteko eta finkak inmatrikulatzeko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegi honetan bideratu den 679/2013 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.
Hona hemen finken deskribapena:
–Traktua berriro hastea:
1.–Landa finka: Ureztaketako alorra Lodosako udal mugapean, La Cañada alderdian, 1212,33 m²-koa. Katastroaren 10. poligonoko 515. lurzatia da. Mugak: iparraldean eta ekialdean, (510. lurzatia) María Pilar Campo Lizanzu eta Alfredo Campo Remírez; hegoaldean eta mendebaldean, (514. lurzatia) Francisco Martínez Vergara. Finka mugakideak landa finkak dira.
2.–Landa finka: Ureztaketako alorra Lodosako udal mugapean, La Cañada alderdian, 2757,57 m²-koa. Katastroaren 10. poligonoko 516. lurzatia da. Mugak: iparraldean, ekialdean eta hegoaldean, bideak; eta mendebaldean, (517. lurzatia) Pedro Luis Eraul Marzo. Finka mugakideak landa finkak dira.
3.–Landa finka: Ureztaketako alorra Lodosako udal mugapean, La Cañada alderdian, 3131,94 m²-koa. Katastroaren 10. poligonoko 524. lurzatia da. Mugak: iparraldean, mendebaldean eta hegoaldean, bideak; eta ekialdean, (525. lurzatia) Miguel Rosel del Rey. Finka mugakideak landa finkak dira.
–Inmatrikulazioa:
1.–Landa finka: Ureztaketako alorra Lodosako udal mugapean, La Venta alderdian, 2304,93 m²-koa. Katastroaren 10. poligonoko 774. lurzatia da. Mugak: iparraldean, (775. lurzatia) Vicente Morentin Abós; ekialdean, bidea eta (776. lurzatia) Lorenzo Roldán Irisarri; hegoaldean, bidea eta (773. lurzatia) Jesús Munilla López; eta mendebaldean, (773. lurzatia) Jesús Munilla López eta bidea. Finka mugakideak landa finkak dira.
Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.
Lizarran, 2014ko otsailaren 5ean.–Idazkari judiziala, Rafael Miguel Zapata Vázquez de Prada.
Iragarkiaren kodea: J1402719