2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKAROZE
Ur eta saneamendu sareen eta zoladura-lanen
proiektua Magdalena auzoan. Desjabetzea
Desjabetzea: “Ur eta saneamendu sareen eta zoladura-lanen proiektua Magdalena auzoan. Ezkaroze (Nafarroa)”.
Xedea: Nafarroako desjabetze epaimahaiak irailaren 25eko 39/2013 erabakiaren bidez balioespen gisa ezarritako zenbatekoak ordaintzeko tokia, eguna eta ordua zehaztea.
Tokia, eguna eta ordua: Ezkarozeko udaletxea, 2014ko martxoaren 18a, 13:00etan.
Deitutako titularrak: José Zubialde de Carlos eta Adela Urralburu Tainta jaun-andreak agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako ordezkariak, eta titulartasuna frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ohar soila, etab.).
Ezkarozen, 2014ko martxoaren 4an.–Alkatea, Juan José Layana Barber.
Iragarkiaren kodea: L1403371