2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
7. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena argitaraturik, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
7. aldaketa 2013ko aurrekontuan: kreditu berezia, bertze kontu-sail batzuetako kreditua beheititurik sortua.
GASTUAK
IV. kapitulua.–Gizarte zerbitzuak, urteko ekarpena 25.742 euro.
Finantzabidea:
GASTUAK
VI. kapitulua.–Mendiko lanak: 10.258 euro.
Basaburuan, 2014ko martxoaren 3an.–Alkatea, Ricardo Arangoa Legarra.
Iragarkiaren kodea: L1403322